Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Barrena

KoordenatuakX544294 Y4769855 Mapan ikusi [D_49876]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Barrena, Barrenak, Barrenari, Barrenan, Barrenako, Barrenatik, Barrenara

Egotza

Bestelako izenakOgeiturriko erreka
KoordenatuakX548922 Y4779185 Mapan ikusi [I_19241]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ogeiturri eta Egotza izenez ezagutzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5Mn eta MTNEn ere EGOTZA deitzen zaio erreka honi. Soraluzeko Egotza baserriaren ingurutik pasatzen da bukaeran. Ogeiturri ere Soraluzeko baserri bat zen, gaur egun desagertua, antza.

Antzuolan ere badago Ogeiturri izeneko erreka bat, B5Mn Oiturri izenez datorrena. Alde horretatik, biak bereiztearen aldetik ere, egokia iruditu zaigu Egotza deitzea.

AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Egotza, Egotzak, Egotzari, Egotzan, Egotzako, Egotzatik, Egotzara

Bestelako jakingarriak

Zati handian Bergara eta Soraluze arteko muga egiten duen errekatxoa, Askaia baino beheratxoago sortu eta Mugarri parean Debarekin bat egiten duena.

Aldabide

KoordenatuakX549104 Y4777661 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ikus lekukotasunak dioena:
    "- Errekiaz alde baterako mendixai ta bestalderako mendixai bixei esaten dotse itxuria Aldabide."
    Katastroan Aldabide izeneko partzelak tartean Iturralde (ahoz Lugarri zarra) izeneko 3 hektareako partzela bat dutela agertzen dira. Hori dela eta, bi Aldabide daude jasota.
 

Bakategi

KoordenatuakX545599 Y4776834 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastrokoan ere Bakategi dator.

Gure datu basean idatzizkorik ez dago ezta oharretan ere.

- Hor… Otsaiña ta Aranguren erreka bittartian daon…? - Otsaiña, hori bai, Otsaiña. Hori ipini dozue Otsaiña? E? Ipini dozue hori? - Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba? - Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da. - Dana, ez? - Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan. Hizlaria(k): Larrañaga Gallastegi, Javier Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga

Iraban

Bestelako izenakSostra, Mekoleta
KoordenatuakX548030 Y4778024 Mapan ikusi [I_20475]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

GFAn MEKOLETA. Xabier Arregik jasoa: "Inguruko baserriek izendapen ezberdinak ematen diiote. Inguruan dituzten lur jabetzek dituzten izenen arabera. Esate baterako Joxe Mari Zenitagoiak Sostra errekia bezala ezagutzen du; eta horrela erabili izan dute euren familian."

Eta zuk, zer diozu?

Zein izen da erabilixena? Denak errekaren tramu beraren izenak dira?

Erantzun hemen

Tejerokoa

KoordenatuakX548352 Y4778590 Mapan ikusi [D_49930]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
EtimologiaTejero + koa. Tejeroaren, ehungilearen, etxea.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Tejerokoan bizi naiz, Tejeroko lagunak ditut, Gure ama Tejerokoa da, Tejerokotik etorri naiz, Tejerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Tejerokoako lagunak ditut, Gure aita *Tejerokokua da, *Tejerokoatik etorri naiz, *Tejerokoara noa
Oharrak

GFAn Tejerokua, etxea. Udal erroldan ez dator.

Ikusi-KOA etxe izenetan (book page).

Altzerreka

KoordenatuakX543709 Y4774069 Mapan ikusi [D_50072]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Altzerreka, Altzerrekak, Altzerrekari, Altzerrekan, Altzerrekako, Altzerrekatik, Altzerrekara

Iruerreka

KoordenatuakX544982 Y4776547 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iruerreka, Iruerrekak, Iruerrekari, Iruerrekan, Iruerrekako, Iruerrekatik, Iruerrekara

Bestelako jakingarriak

Atxotegi errekaren adarretako bat.

Aldabeak

KoordenatuakX548474 Y4777024 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Etimologia

OEH: aldabe. "(V-m), lugar resguardado, abrigadero" A Apend. "Campo cercado junto a una casa" A Aezk 288. Frecuente en top.: Aldauea

Hizkuntza erabilera

Xabier Arregik jaso zuenez, "Hitza pluralean erabili ohi du Felix Zenitagoiak: “Aldabiak”.

Bestelako jakingarriak

Xabier Arregiren oharra: "Eguraldi aldaketaren adierazgarri izaten den inguruari deiten diote."

Oharrak

KATASTROKOA: Partzela ugari agertzen dira ALDABIA izenarekin, guztietan singularrean. "...paraje Aldabia...", "...monte conocido con el nombre de Aldabia...", "...terreno argomal, llamado Aldabia...". Katastroko ahozko lekukotasunak ere mugagabe edo singularrekoak dira: Aldabe, Aldabia

Amillagaetxeberri

KoordenatuakX546691 Y4775338 Mapan ikusi [D_49415]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaTXALETA
EtimologiaAmil + aga + etxe + berri. Amil: amildegia; Aga: lekua adierazten duen atzizkia.
OharrakA artikulua??
Ikusibarri (berba).