Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Krabeliñaitz

KoordenatuakX547176 Y4779015 Mapan ikusi [G_22177, G_22178]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Ala Krabeliñaitza? A artikulua? Lekukotasun idatzietan R-rekikoa nagusitzen denez, hori utziko nuke.

EGITEKOA: Ahozko lekukotza gehiago lortu. MTNEn Klabelin aitz eta GFAn bietara: Klabelinaitz eta Krabelinaitz. Lekukotasunetan be KRABELIN/KLABELIN biak daudela ematen du.////BAH. klabéliña, klabéliñia. (a). izena. . KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel. Ik. basóklabeliña, frantzía-klabéliña.

Garbe

KoordenatuakX545597.8 Y4777747 Mapan ikusi [G_22176]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
OharrakMTNEn ere hala dator.

Gaztañandieta

KoordenatuakX549114 Y4778143 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
EtimologiaGaztaina + handi + eta: Gaztainondo handiak dauden tokia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Gaztañandieta, Gaztañandietak, Gaztañandietari, Gaztañandietan, Gaztañandietako, Gaztañandietatik, Gaztañandietara
Oharrak

Katastroan partzela bat dator: 16/155, 2,6 hektarea. Gaztañanditta (a) / Gastaña-andieta (i)
Inguruan badira beste lekuizen pisudun batzuk.

Datu baseko AUNDI guztiak XIX. mendearen erdiaz geroztikoak dira. Aurretik ANDI zen ugariagoa eta orduz geroztik AUNDI. Gaur egun ahoz beti AUNDI jasotzen da, kasu batean izan ezik: Paandixa.

Ikusiaundi (berba).

Egibitarteko iturria

KoordenatuakX546693 Y4778332 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaITURRIA
Oharrak

Ez dago bekako datu-base osoan, ezta oharretan ere, idatzizko lekukotzarik.

Eta zuk, zer diozu?

Batez be, itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Agirremendia

Bestelako izenakAsulagaña, Gaztandolako gaina, Larrosingaña
KoordenatuakX544359 Y4777950 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu zein izen aukeratu. MTNEko mapan GASTANDOLAKU GAINA izenez agertzen da. Asulagaña eta Larrosingaña ere esaten omen zaio. Bat aukeratu behar eta Agirremendia aukeratu dugu nagusitzat.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
EtimologiaAgirre + mendia. Agirre aldeko mendia.
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirremendia, Agirremendiak, Agirremendiari, Agirremendian, Agirremendiko, Agirremenditik, Agirremendira

IkusiAgirrebeña (toponimo).

Aldakortegiko iturria

KoordenatuakX547104 Y4776319 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaITURRIA
Oharrak

LMMren liburuan jasota datoz Aldakorta eta Aldakortegi lursailak.

Katastroan jasota dago: 2 aldiz idatziz ALDACORTEGUI eta bi aldiz ahoz, batean ALDAKORTEI eta bestean ALDEKORTEI ("...término de Aldacortegui...contiene 25 a...)

Eta zuk, zer diozu?

Izena erabiltzen da? Beste izenik badu? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Basalgon dago ala Sanantonabaten?

Erantzun hemen

Gantxegigoitia

KoordenatuakX549415 Y4778708 Mapan ikusi [D_49969]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gantxegigoitia, Gantxegigoitiak, Gantxegigoitiari, Gantxegigoitian, Gantxegigoitiko, Gantxegigoititik, Gantxegigoitira

Olako hegia

KoordenatuakX548288 Y4777810 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ala Olaaldea? Katastroan inguru honetan idatziz nagusi den leku izena Olaco-eguia da. 8 partzela ageri dira honako oharrarekin: "en el monte Olaco-eguia". Ahoz, berriz, partzela bati lotuta bakarrik dator izen hori eta besteetan edo ahozko lekukotzarik ez dago edo beste izen batzuk erabiltzen dira: Gastañeixa, Sagastixa... Olaaldia, berriz, partzela bati lotuta dokumentatzen da idatziz eta ahoz horri Gaztaña zabaldo esaten omen zaio.

88-03-E,027 erreferentzian dago beste Olaalde bat, zelaia.

////XABIER ARREGI: "“Olaaldea” esan ohi dute. Eta Felix Zenitagoiaren esanetan ZENESTI inguruari ere horrela deitzen diote."

Katastroan behin bakarrik agertzen da ahoz Olaaldia, partzela txiki baten izena.

Kurutzebakar

KoordenatuakX551054 Y4780755 Mapan ikusi [G_21595]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

AZTERTZEKOA: Zela deklinatzen da: Kurutzebakarren ala Kurutzebakarrian?

Oharrak

Katastroan Kurutzebakar izeneko partzelak beherago agertzen dira GFAko kokapena baino eta GFAko kokapenean Irukurutzeta agertzen da.

Basozarrak

KoordenatuakX551092 Y4780058 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ditugun lekukotasunak ez datoz bat: Hilari Gantxegiren lekukotasunean pluralean (Basozarrak) eman du; katastroan partzela bat dator (17/190) eta ahoz Basozarra jaso da eta idatziz ez da jaso; Xabier Arregik berriz, ohar hau egin zigun:  "Non kasuan, Basozarren (Arandoko Moisesen arabera)."

Eta zuk, zer diozu?

Zela deklinatzen da: Basozarren ala Basozarrian? Ala Basozarretan?

Erantzun hemen