Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Boluberri

KoordenatuakX548535 Y4778542 Mapan ikusi [D_49960]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Osintxun apenas erabiltzen omen du inork Boluberri, ia denek Bolua, seguruena, bertako alaba bat bizi delako. Jabeek hala jarrita diote izena (Eskrituratan hala dutela esan didate) eta hala agertzen da udal erroldan ere. XABIER ARREGI: "Bolubarri baino Boluberri forma erabiltzen da, baina inork gutxik erabiltzen du."

Oharrak

Toki aldetik arazorik ez badago sar liteke.

Ikusibarri (berba).

Galarrolatzazarra

KoordenatuakX548944 Y4777902 Mapan ikusi [D_49998]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaGalarrolatza: Galar + ola + tza. Galar: arbola-adar igartua; gaztaina-ikatza? Tza: ugaritasunezko atzizkia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Galarrolatzazarra, Galarrolatzazarrak, Galarrolatzazarrari, Galarrolatzazarrean, Galarrolatzazarreko, Galarrolatzazarretik, Galarrolatzazarrera
IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Albitsubaso

KoordenatuakX546630 Y4775522 Mapan ikusi [D_49431, D_49432]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAlbitz + tsu + baso. Tsu, ugaritasunezko atzizkia. Albitz askoko parajea.
Bestelako jakingarriak

Lekukotzetan Sanantonabatekoa dela ere jaso arren, San Juanen kokatzen dute Gipuzkoa.net-en.

Ikusiálbitz (berba).

Saatsiturri

KoordenatuakX550980 Y4779645 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
OharrakEgitekoa: Ahozko eta idatzizko erreferentzia gehiago lortu. Ahozko beste lekukotzaren batzuk lortu??? 88-04-A,014 erreferentzian izen bereko iturria. ///KATASTROA: Partzela mordo baten lekukotasunak daude: Ahoz: SAASITTURRI (1), SAATSITTURRI(3), SAATZITTURRI (1) SAGATZ ITURRI (2) eta idatziz SAGAS-ITURRI (5) SAGAR-ITURRI... "...monte Marcelegui y paraje llamado Sagas-iturri..." "Un montazgo en el término de Sagar-iturri..." "…terreno helechal llamado SAGAS-ITURRI …"

San Joan

Bestelako izenakDone Joanes ermita
KoordenatuakX545994 Y4775673 Mapan ikusi [D_49445]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
Arautzeari buruzko azalpenak

Euskaltzaindiaren ordezkaria: "Ene irudiko santu izenak euskaraz eman behar dira. Agian parentesi artean utz liteke ahoz erabiltzen den erdal bertsioa. Proposamena: Done Joanes (San Juan)". Udalak mapan kasu hauetan lehengo izenari eutsi dio, erabilera aintzat hartuta. Hala ere, egokia iruditzen zaigu webgunean, behintzat, forma arautuari bide ematea.

AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaERMITA
Oharrak

Hasieran Monasterio gisa agertzen da. Hemendik etorriko da, seguruena, Basalgoko baserriak Monasteriobide izena izatea.

Kanpoko loturak· Euskal-Herria.org, argazkiak

Basozar

KoordenatuakX549758 Y4777858 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabilera


Oharrak

KATASTROA: honako lursailak agertzen dira:  15/96, bi zati ditu Basozarre (a)/Basazar (i) eta Pagozabaleta (a,i); 15/97 bi zati eta izen dituena: ahoz, Txabalzarre, Erdibide-Goenbide eta idatziz Bazar+Basazar eta Erdibide;15/103 Basozarre (a)/Iralecu o Oronsolo-aurrea (i); , Idatziz "…porción de terreno en el paraje llamado IRALECU o ORONSOLO-AURREA…".

Eta zuk, zer diozu?

GALDERAK: Ezaguna jatzu izen hau? Zela erabiltzen da gehixago: Basozar ala Basazar? Zela deklinatzen da: Basozarren ala Basozarrian? Ala Basozarretan?

Erantzun hemen

Arexkureneta

KoordenatuakX543721 Y4773577 Mapan ikusi [Z_13752]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEgia da jatorrizko izena eta ia beti dokumentatzen dena -AGA amaieraduna dela. Hala ere, 1810n agertzen da Ariskuneta eta ahoz beti -ETAz amaitutako formak erabili izan dira. Hori dela eta, ahozkoa eta dokumentazioa egokien uztartzen duen forma Arexkureneta dela iruditzen zaigu. Euskaltzaindiara bidali genuen proposamen hori eta egokitzat jo zuten. -AGA/-ETA txandakatzea gertatzen da beste leku-izen batzuetan ere. Adibidez, Ipiñarriaga (ahoz Ipiñarrixa) arautu dugun baserri izenean ere bietako formak agertzen dira.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZUNEA
EtimologiaAretx (haritz) + guren + eta. Haritz ederrak dauden lekua. Guren: "Lozano, perfecto (se dice de árboles y hombres). Guren azi, criar lozanamente" Orotariko Euskal Hiztegia. Ia beti -AGA atzizkiarekin dokumentatzen da.
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arexkureneta, Arexkurenetak, Arexkurenetari, Arexkurenetan, Arexkurenetako, Arexkurenetatik, Arexkurenetara
Oharrak

Arexkuren+eta-tik?? Hala ere, idatziz behin bakarrik agertzen da ETA atzizkiarekin. Gainontzeko guztietan, AGA. Oharretan lekukotza dezente dira jaso gabeak. Zuzendu.

Ikusiáitz (berba).

Txindurri

Bestelako izenakKondebaso, Erroitz
KoordenatuakX550460 Y4778424 Mapan ikusi [I_19220]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Katastroan agertzen da partzela handi bat, Gomezkortako etxe bueltan, hainbat izenen artean Chindurrri (i)/Txindurri (a) agertzen dena. Partzela horretan ahoz agertzen da Txinddurriko itturrixa. Inguru horretan sortzen da erreka hau.

GFAn Txindurri Xabier Arregi: “Erroitz erreka” ere deitzen diote Arandon.

IkusiETXEAURREA-ETXEOSTEA-ETXEAZPIA (partzela), TXINDURRI-GOMEZKORTA BURUA (partzela).
Eta zuk, zer diozu?

Zein da izenik erabilixena? Zein konde-tatik dator izena?

Erantzun hemen

Launtsarasko mendia

KoordenatuakX548297 Y4769818 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Launtsaras baserria da. Kokapen honetan, Astoaga ondoan, katastroan ez da Launtsaras-ik agertzen. Bestela ere, oraindik oso gutxi agertzen dira. Hor beste lekuizen batzuk (Astoaga eta Urdaola, adibidez) daude.

Madura

KoordenatuakZehaztu gabea. [K_074_2340]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaSOROA (campo, heredad)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Madura, Madurak, Madurari, Maduran, Madurako, Maduratik, Madurara
OharrakZer zegoen? Zeri deitzen zitzaion??