Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Gorotsabel

KoordenatuakX545058.6 Y4771015 Mapan ikusi [D_49883, D_49884]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA

Irutontorretako atso-agureak

KoordenatuakX544311 Y4771428 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHARRIA
Oharrak

MTNEn Atxo Agurak.

Epele

Bestelako izenakEpelerreka
KoordenatuakX543922 Y4769538 Mapan ikusi [I_18974]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Epele eta Epelerreka biak erabiltzen dira. Guk, oharkaben, mapan Epele jaso badugu ere, akaso egokiago izango lirateke Epela edo Epelerreka. Arrasateko toponimian Epela eta Epelerreka proposatu ziren. XIX. mende erdi ingurura arte Epela dokumentatzen da beti eta haandik aurrera Epele. Arane/Arana-ren pareko kasua da.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Kanpanzar eta Lasarte inguruan sortu eta tarterik handienean Bergara eta Arrasateren arteko muga egin ondoren, Epeleko biribil parean, Arrasate aldetik egiten du bat Debarekin.

Sakonandi

KoordenatuakX543302 Y4771605 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaSakon + handi
Oharrak

Katastroan inguru horretan ez da agertzen Sakonaundi-rik.

Ikusiaundi (berba).

Zabaldo

KoordenatuakX545305 Y4770766 Mapan ikusi [D_49882]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

ZABALDA ere jaso da AHOTSAK.COMen: - Bai, barreneko hori, bai, barreneko hori. Lehelengo Itsasiko etxia, Itsasiko etxia […], Itsasiko etxetik hemen itturrixa, gero hamen hau guk esan doun Lizardi erreka, hemen [Gaberixan] zatitxo bat dao hemendik zihar [doia] Zabaldara ta Kotzabalera, Zabalda lehelengo ta gero Kotzabalera. Guk [hor esan geinkena] Lizardi erreka, desdeluego hor alde horretakua. Hizlaria(k): Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-02-09 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-250/002/// - Mendixa bai. Haura be punto… holako punto bat dok, hortik be… Arruena esan nahi [dau] goiko puntia, puntia dibisatzen dana. Hori bai. Gero jak bestia ura hartzen dana ta hori interesatzen dok? Zabaldorako ura hartzen dan itturrixa… Metalitturrixa esaten jakona. Hizlaria(k): Agirre Irasuegi, Ramon Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-248/001

Elkoroabeletxe

KoordenatuakX547118 Y4770353 Mapan ikusi [D_49919, D_49920]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaElkoro + abere-etxe
IkusiETXE osagaia etxe izenetan (book page).

Irizar

KoordenatuakZehaztu gabea. [D_48782]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaJAUREGIA
Oharrak

Hau lehenago onartua dela uste dut. Bilatu.

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena
· goiena.net, 2011ko bideoa, eraikina berritu ondoren

Gorontsarrigañekoa

KoordenatuakX541777.9 Y4772545 Mapan ikusi [D_50107]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Gorontsarrigañekoan bizi naiz, Gorontsarrigañeko lagunak ditut, Gure ama Gorontsarrigañekoa da, Gorontsarrigañekotik etorri naiz, Gorontsarrigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Gorontsarrigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Gorontsarrigañekokua da, *Gorontsarrigañekoatik etorri naiz, *Gorontsarrigañekoara noa

Sospetxu

KoordenatuakX545481 Y4772015 Mapan ikusi [G_22573]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

Katastroan partzela asko daude Sospetxu (a)/Sospechu (i) izena dutenak, gehienak, Elorregi partean eta beste batzuk Aldaiegiko edo Azkarruntzeko partean.

Isuskitza

KoordenatuakX544671 Y4770517 Mapan ikusi [D_49881]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Itsuskitza, Itsuskitzak, Itsuskitzari, Itsuskitzan, Itsuskitzako, Itsuskitzatik, Itsuskitzara

Oharrak

Ala Isuskitza? Zein da ugariena?

BAHn Itxuskia dator, "killarrezko erratza" esanahiarekin. Arrasaten eta baita Oñatin ere gauza bera esateko Isuskixa erabiltzen da. Elorregi mugan izanik horrek sortaraziko du izen-dantza. Akaso etxekoei eurei galdetu beharko zaie.

Katastroan bada partzela bat (11/76) izen honekin lotua: Itxuskitzaldea (a)/Izuzquiza-aldea.