Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X540947 Y4772744 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lasartegaña, Lasartegañak, Lasartegañari, Lasartegañean, Lasartegañeko, Lasartegañetik, Lasartegañera |
---|
Oharrak |
GFAn KAÑUETA. Bera ote da? 88-17-E,062 erreferentziarekin, Olaiturri Lasartegañaren sinonimo agertzen da. Batu?? Zuzendu??? Bi dira?
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X545616 Y4770796 [D_49885] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urieta, Urietak, Urietari, Urietan, Urietako, Urietatik, Urietara |
---|
Oharrak |
- Barbuak-eta zela harrapatzen zenduezen? - Barbuek guk ez gittuen harrapetan, gu artien gaztiek gitzen-ta, baiña baazen peskari oso onak, baazen, Barrenakuek-eta, Ubittakuek-eta, horreik peskari amorratuek zien-ta. Guardazibillek ibiltten zien, mikeletiek be bai; peskan ikusi ezkerok, e…Hizlaria(k): Arrieta Gallastegi, Esteban Herria: Eskoriatza (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Data: 2005-12-20 Iraupena: 0:02:15 Erref: ESK-014/016 ///
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546037 Y4770205 [D_49926] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Etimologia |
Aierdi + sakona. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia.
|
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Aierdisakona, Aierdisakonak, Aierdisakonari, Aierdisakonean, Aierdisakoneko, Aierdisakonetik, Aierdisakonera
|
---|
Bestelako jakingarriak |
Etxe honetan jaio zen Eusebio Osa (1936-1993) euskal pentsalari, idazle eta eragilea. Sakona eta Sakone sinadurak erabili zituen, besteak beste.
|
Kanpoko loturak | · Euskomedia.org, bidegileak bilduma, Eusebio Osaren bizitza |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546357 Y4769589 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | MENDIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zereña, Zereñak, Zereñari, Zereñan, Zereñako, Zereñatik, Zereñara |
---|
Oharrak |
Ala Zeraña/Zereña? Idatziz (lekukotasun dezente agertzen da, lehena 1745ekoa) joera Zerañaren aldekoa da (Cereña, Ceraina, Ceraña-gaña, Cerinaburu... dokumentatzen dira), nahiz eta 1849.rako baden Celaingo Celaya bat. Ahoz, berriz, Zerain jaso da beti. Nola deklinatzen dute gaur egun? Zereñan? Zerañen?? Bergara eta Oñatiko mugan dagoenez, jakitekoa izango litzateke Oñatin ere zela erabiltzen den eta arautu bada, zela arautu den. Udal-mugen 1939ko aktan Teraña-gaña jasota dago.
Katastroan ez dator.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X542423 Y4772033 [D_50114] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Etimologia | altu + ena (?) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Altuna, Altunak, Altunari, Altunan, Altunako, Altunatik, Altunara |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X545809 Y4771230 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Etimologia | barrena + beitia (behea) |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Barrenabeitia, Barrenabeitiak, Barrenabeitiari, Barrenabeitian, Barrenabeitiko, Barrenabeititik, Barrenabeitira
|
---|
Oharrak |
Katastroan 11/65 partzela (2 hektarea) agertzen da izen hauekin: Itxasi aldia (a) / Barrenabeitia (i). |
Eta zuk, zer diozu? |
Zein ote da jatorrizkoa: Barrenabieta ala Barrenabeitia?
|
| Erantzun hemen |
---|