Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Hilerria

KoordenatuakZehaztu gabea. [D_49174]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEuskaltzaindia: halako generikoak batuaz ematea hobesten da.
AuzoaKalea
Elem. geografikoaHILERRIA
Oharrak

Ala Hilerria jarri beharko genuke?

Zelaitxueta

KoordenatuakX540847 Y4771724 Mapan ikusi [D_232992]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zelaitxueta, Zelaitxuetak, Zelaitxuetari, Zelaitxuetan, Zelaitxuetako, Zelaitxuetatik, Zelaitxuetara
Oharrak

GFAn Zelaitxueta. Lehen toki horretan Zelaitxo baserria zegoen, Bergarako Euskeran ere jasotzen denez. Orain Zelaitxueta etxea, antza. U-rekin???

Zigarrerokoa

KoordenatuakX543918 Y4770863 Mapan ikusi [D_49880]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Zigarrerokoan bizi naiz, Zigarreroko lagunak ditut, Gure ama Zigarrerokoa da, Zigarrerokotik etorri naiz, Zigarrerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Zigarrerokoako lagunak ditut, Gure aita *Zigarrerokokua da, *Zigarrerokoatik etorri naiz, *Zigarrerokoara noa
Oharrak

ZIGARRERO hutsik? Inpresioa dut ahoz gehiago erabiltzen dela. Ez dakit lekukotasunak oso ondo jasota dauden. - Lopetik norutz, baiña? - Lopetik Ziarrero alderutz. Holan… “Un monte así que termina en una [y griega] o algo así debe ser”. - Txabolan bat edo badao han. - Bai, txabolia dao han, Lopeko txabolia beste bat be. Txabola bat edo ez dakit bi, elkarren segidan. - Ta hori da, orduan, zela esan dozu izena? - Lopetik aurrera, Ziarrero aldera. - Ez, baiña basuan izena. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/009///- Sakonaundi izengo da… e… hori zelan da… zelan esan dot hori basuoi? Gure baso txiki hori baiño beste arro haundixaua, harutzaokua. Ziarrero parera edo Ziarrerora goiezela… A! Oin eskonbreria eitten dabizten edo ein daben edo… hori gutxi gorabehera izango da Sakonaundi. Hizlaria(k): Lazpiur Olañeta, Mertxe Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-12-30 Iraupena: 0:05:02 Erref: BER-233/011///- Tximixua? Bueno, Tximixua egongo dok hamen gutxi gorabehera. Kruzia nun jak Isuskitzara juteko ta Ziarrerokora ta? - Isuskitza hor dao. - Kruzia. - Isuskitza… - Hamen izango da? - Ez, ez, behien, beherao, beherao. - Hau da Kotzabal. - Bai, hamen izango dok. - Kotzabal eta hemen Ziarrero. Ez, pistia nik ez dakit nundik doian eta. - Bueno, lehengo bidetatik eindda jarek pistak, e! Lehengo… lehen zian bidetatik. - […] gu hona gatoz. Isuskitza… - Kotzabal… Kotzabal hamen? - Bai. - Ba, Tximixua hamen edo holako baten egongo dok, zeatik haura gorao joiak eta. Ta hau zein dok? - Ziarrero. - Hau Zigarrero? - Ta Isuskitza hemen. - Isuskitza hemen? Hamen egongo dok Tximixua. Hau, [esan juan moduan], hau zuan kruze bat Ziarrerokora, Isuskitzara ta Kotzabalera juteko. Tximixua. Hortik ez jakixat, ba, nik zer esan nahiko daben horrek. - Ze zeuan goi-goixan zeuan ala…? - Ez, ez, behian, behian. - Hauxe. - Baiña hau oso gertuan dao. - Hau esan dozu Kotzabal? - Ez, Isukitza. - A! Isuskitza. - Kotzabal hau, Isuskitza hemen… - Hau Ziarrero. - Ziarrero… - Ta hau kruzia […], goratxuao. - Ba, hori dok, kruze bat. Zuan alde batetik juten zuan Ziarrerora, bestia Isuskitzara ta bestia Kotzabalera. Hizlaria(k): Agirre Irasuegi, Ramon Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-248/001 ///- Lehen gaizki zazen, zera, Gorosabel, zera, Kozabali Gorosabel… Zazen, zazen holan. Lehen zazen, lehengo planotan edo nik ikusitta daukatenian Kozabal holan, gurian Zigarrero, holan eta bestia, Isuskiza, holan zazen. Gaizki zazen. Hizlaria(k): Larrañaga Santamaria, Juan Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga Data: 1992-01-28 Iraupena: 0:05:00 Erref: BER-249/001 ///

Tximisoa

KoordenatuakX544477 Y4771019 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakInformazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora
Oharrak

MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun.

Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso.

Errekalde

KoordenatuakZehaztu gabea. [D_48946]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaJAUREGIA
Oharrak

Hau lehenago onartua dela uste dut. Bilatu.

Done Mikel

KoordenatuakX543117 Y4773711 Mapan ikusi [D_50030]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
Arautzeari buruzko azalpenak

Euskaltzaindiaren ordezkaria: "Ene irudiko santu izenak euskaraz eman behar dira. Agian parentesi artean utz liteke ahoz erabiltzen den erdal bertsioa. Proposamena: Done Mikel (San Miguel)". Udalak mapan kasu hauetan lehengo izenari eutsi dio, erabilera aintzat hartuta. Hala ere, egokia izan liteke webgunean, behintzat, forma arautuari bide ematea.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaELIZA

Beretzibarrerdikoa

KoordenatuakX545191 Y4773229 Mapan ikusi [D_49848]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Beretzibarrerdikoan bizi naiz, Beretzibarrerdiko lagunak ditut, Gure ama Beretzibarrerdikoa da, Beretzibarrerdikotik etorri naiz, Beretzibarrerdikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Beretzibarrerdikoako lagunak ditut, Gure aita *Beretzibarrerdikokua da, *Beretzibarrerdikoatik etorri naiz, *Beretzibarrerdikoara noa
Oharrak

2002an hala arautu genuen. Ez ote litzateke izan behar Beretzibarerdikoa, r bakarrarekin?

Ugasarrigaña

KoordenatuakX548726 Y4773779 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Ugasarrigaña, Ugasarrigañak, Ugasarrigañari, Ugasarrigañean, Ugasarrigañeko, Ugasarrigañetik, Ugasarrigañera
OharrakBaserria Ugasarri arautu genuen.

Iriburutxikia

KoordenatuakX548041 Y4774288 Mapan ikusi [D_48670]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Iriburutxikia, Iriburutxikiak, Iriburutxikiari, Iriburutxikian, Iriburutxikiko, Iriburutxikitik, Iriburutxikira

Altzarteko bidea

KoordenatuakX543390 Y4773747 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Oharrak

Bi izenetan (Altzarteko bidea, Bide zarra) zein aukeratu??