Epele eta Epelerreka biak erabiltzen dira. Guk, oharkaben, mapan Epele jaso badugu ere, akaso egokiago izango lirateke Epela edo Epelerreka. Arrasateko toponimian Epela eta Epelerreka proposatu ziren. XIX. mende erdi ingurura arte Epela dokumentatzen da beti eta haandik aurrera Epele. Arane/Arana-ren pareko kasua da.
Kanpanzar eta Lasarte inguruan sortu eta tarterik handienean Bergara eta Arrasateren arteko muga egin ondoren, Epeleko biribil parean, Arrasate aldetik egiten du bat Debarekin.