Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544445.2 Y4776794.5 [D_49367] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Ubera |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Etimologia | Agirre + goikoa |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Agirregoikoan bizi naiz, Agirregoiko lagunak ditut, Gure ama Agirregoikoa da, Agirregoikotik etorri naiz, Agirregoikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Agirregoikoako lagunak ditut, Gure aita *Agirregoikokua da, *Agirregoikoatik etorri naiz, *Agirregoikoara noa |
---|
Ikusi | Agirrebeña (toponimo). |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546811 Y4779060 [G_22180] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Etimologia | Sasi + beltz |
---|
Oharrak |
Katastroan partzela mordo bat daude Sasibeltz izeneko dermioan.
GFAn SASIBELTZ, PARAJEA, dator, berez, MTNEko Artaitxako zabala tontorrari dagokiona. Katastroan ere Untzuetagañeko Gregorio Larrañagak dio ahoz Artaittako zabala deitzen zaiola gain horri.
MTNEn ZASIBELTZ ERREKA jaso dute.
XIX. mendearen bukaerara arte beti Sasibaltz ageri da baina gaur eguneko (katastroan asko daude) ahozko lekukotasun guztiak Sasibeltz dira. |
---|
Ikusi | beltz (berba). |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544281 Y4776280 [D_49371, D_49372] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2015 |
---|
Auzoa | Ubera |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Idarragazpikoan bizi naiz, Idarragazpiko lagunak ditut, Gure ama Idarragazpikoa da, Idarragazpikotik etorri naiz, Idarragazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Idarragazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Idarragazpikokua da, *Idarragazpikoatik etorri naiz, *Idarragazpikoara noa
|
---|
Oharrak | Zela dago orain? Ez zen arautu. Ez luke Irarragaazpikoa izan beharko? Idatzizko lekukotasun guzti-guztiak r-dunak dira. Eta gaur eguneko eskrituretan ere hala dira gehien gehienak. Ahoz, ostera, beti D-rekin da.
A bakarra ala bikoitza?
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X551053 Y4778679 [G_22185] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Oharrak |
Guk baso moduan, GFAn OTAGAIN, Parajea. Paraje moduan jarri dut.
Katastroan 7-8 partzela datoz Otain izeneko parajean daudenak eta sarritan oharrean hau diotenak: "...terreno monte en Marcelegui, paraje llamado Otain." Ahoz eta idatziz Otain jasotzen da. Ez dago Otagain-ik.
Udal artxiboko webgunean 1593an Otain "en la dehesa de la Universidad de Anzuola". Toki bera ote?
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546209 Y4778507 [D_49502, D_49503] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gallaztegitorrea, Gallaztegitorreak, Gallaztegitorreari, Gallaztegitorrean, Gallaztegitorreko, Gallaztegitorretik, Gallaztegitorrera |
---|
Ikusi | -TEGI etxe izenetan. (book page). |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan