Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Galarragako txabola

KoordenatuakX547269 Y4778810 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA

Otsaluzia

KoordenatuakX550789 Y4779192 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Otsaluzia, Otsaluziak, Otsaluziari, Otsaluzian, Otsaluziako, Otsaluziatik, Otsaluziara

Oharrak

Otsaluzea ote??? Ez dago idatziz, ezta oharretan ere, antzeko lekukotzarik.

Katastroan ere ez dago antzeko izenik (o*lu* egitura duenik) eta ingurua zehatz samar jasota dago.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izen hau? Zabal erabilia da? Zertatik etorri leiken?

Erantzun hemen

Done Emeteri eta Zeledon martirien eliza

KoordenatuakX548482 Y4778604 Mapan ikusi [D_49948]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaELIZA

Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Belastegi-Telleria

KoordenatuakX546898 Y4777619 Mapan ikusi [D_49521]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Ikusi-TEGI etxe izenetan. (book page), Belastegi (toponimo), barri (berba).

Agirrezabal

KoordenatuakX550984.5 Y4777650.5 Mapan ikusi [D_48709]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElosua
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAgirre + zabal
IkusiAgirrebeña (toponimo), zabal (berba).

Olalde

Bestelako izenakOregi
KoordenatuakX548326 Y4778482 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Olalde baserriaren inguruan sortu eta Osintxuko tren-geltoki zaharraren parean Debara doan errekatxoa.

Oharrak

GFAn ibarbidea zatika markatuta baina izenik ez. Informanteak dioenez, zati handian kanalatuta dago.

Eta zuk, zer diozu?

Izena zabal erabilixa da inguruan?

Erantzun hemen

Petri

KoordenatuakX545104 Y4778146 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Sail oso zabala omen da Petri.

Markiegi

KoordenatuakX544011 Y4776067 Mapan ikusi [I_20476]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Baserria Markiegi arautu zen eta Marquiegiburu dermioa ere sarri dokumentatzen da. GFAn ere Markiegi.

Mandaeralekua

KoordenatuakX546750 Y4778566 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Etimologia

Mando eran leku???

Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Mandaeralekua, Mandaeralekuak, Mandaeralekuari, Mandaeralekuan, Mandaeralekuko, Mandaeralekutik, Mandaeralekura
Oharrak

-gaña ezabatu? Mandaeralekua? Mandoeralekua?

MTNEn, bi dira: Mandolekua eta Elorrixo Gaina.

Katastrokoan 2/64 partzelan izen hauek agertzen dira: Mando-iraleku "...en el monte Galarraga y paraje llamado Mando-Iralecu...mide tres mil novecientos ochenta y cuatro metros cuadrados" eta Iruleku (ahoz, Gillermo Urzelai Kortabarria). Bestalde, 2/124 (Belastegietxeberri) partzelarekin lotuta, idatziz edo agertzen omen da mendebaldeko muga egiten duela "Mandulecua" errekastoak.