Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Untzuetazpiko txabola

KoordenatuakX547769 Y4779242 Mapan ikusi [9]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA

Artolazabalazpikoa

KoordenatuakX549827.6 Y4778340 Mapan ikusi [D_49978]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaArtolazabal: Ardi + ola + zabal
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Artolazabalazpikoan bizi naiz, Artolazabalazpiko lagunak ditut, Gure ama Artolazabalazpikoa da, Artolazabalazpikotik etorri naiz, Artolazabalazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Artolazabalazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Artolazabalazpikokua da, *Artolazabalazpikoatik etorri naiz, *Artolazabalazpikoara noa
IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Txestra

KoordenatuakX544148 Y4776879 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Txestra, Txestrak, Txestrari, Txestran, Txestrako, Txestratik, Txestrara
Oharrak

Izan dezake loturaren bat SESTRA/SOSTRA-rekin? Sestria esaten da ala?? OEHn: 3. "Sestra, séstria, la línea (señalada) entre dos terrenos. Emendi da séstria" Iz ArOñ.

Katastroan, 1988ko eskrituran: "…terreno robledal en el paraje CHESTRIA…" TXESTRA beharko luke? TXESTREA??

Ez du ematen sail handia denik; hala ere, izan liteke mapan sartzekoa.

Gaztandolako elizbidea

KoordenatuakX545158 Y4778474 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Oharrak

Bideak jasoko dira?

Otsaña

KoordenatuakX545568 Y4776629 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Otsaña, Otsañak, Otsañari, Otsañan, Otsañako, Otsañatik, Otsañara

Bestelako jakingarriak

Olariaga errekaren adarretako bat.

Oharrak

1891n Otzain dermioa dokumentatzen da. Nondik ote dator? Katastroan Otsaingo saila (ahoz) eta Otazain (idatziz) jaso da.

Eta zuk, zer diozu?

Izena zabal erabilixa da erreka izendatzeko?

Erantzun hemen

Iturritxoeta

KoordenatuakX550389 Y4779059 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBIZKARRA (loma)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iturritxoeta, Iturritxoetak, Iturritxoetari, Iturritxoetan, Iturritxoetako, Iturritxoetatik, Iturritxoetara
Oharrak

Katastroan hainbat partzela datoz: Iturritxota (a) / Iturrichota (i).

Gantxo

KoordenatuakX551971 Y4779483 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn ere Gantxo dator. Katastroan ez dator.

Kokapena aztertu behar, Pol-poleko mugarrien lanean esaten baitu Gatxo (sic) izeneko mugarria Elosumendiko buzoitik 20 metrora dagoela.

Egieder

KoordenatuakX549884 Y4777902 Mapan ikusi [I_19225, I_19227]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Muskiritsu errekaren adarretako bat, Elosuko lurretan Iturriberriko askan sortu eta Laspiurboluan egiten Erroitzekin bat egiten duena.

Oharrak
Gure Egieder eta GFAko Egieder eta Ubegi bat dira. Hala ere, guk EGIEDERren amaiera gorago dugu: Egiederrek gurean Laspiurbolua eta Orontzola artean egiten du bat Egialdaparekin eta GFAn Erroitzekin bat egin artekoa da. Egieder eta Ubegi berdinak dira GFAn eta Ubei, berriz, deitzen diote Iturriberriko askatik Debarainokoari.
Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruko erabileraren arabera, nondik nora da Egieder?

Erantzun hemen

Beloki

KoordenatuakX549934 Y4778476 Mapan ikusi [2]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologiabelar + toki

Ola

KoordenatuakX548135 Y4777927 Mapan ikusi [D_50002]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ola, Olak, Olari, Olan, Olako, Olatik, Olara
IkusiOLA etxe izenetan (book page), ola (berba).