-TEGI etxe izenetan.
Toponimian sarri agertzen den atzizkia. Dokumentazioaren lehenengo urteetatik agertzen da. Mitxelenak Apellidos Vascos-en adierazten duenaren arabera, etxe-ren pareko esanahia du. Gaur egun ere, oraindik Debagoienean erabiltzen da honen aldaera izan litekeen teki izen gisa, zenbait animalia (txakurra, bildotsak, txerria…) egon ohi den txabolatxoa edo ukuilu barruko itxitura adierazteko. Adibideak: Sartu dituk bildotsak tekira? Txakurra, tekira!
Hala ere, tegik badu etxe-k edo ola-k ez duten ezaugarri bat: inoiz ez da izenaren hasieran agertzen. Zer ondorio atera behar genuke horretatik?
Bergarako toponimian TEGIz edo aldaerez osatuta dauden etxe-izen asko ageri dira. Mitxelenak berak dioen moduan, ez da beti erraza TEGIren aurreko elementua zein den asmatzea. Honako etxe-izenak agertzen dira Bergaran:
-
Pertsonaren izenari lotuta (Pertsona horren etxea): Antxotegi, Enekotegi…
-
Pertsonaren ezizen edo ezaugarriren bati lotua (Pertsona horren etxea): Garraztegi, Marutegi, , Mozolotegi, Mozolaegi...
-
Lanbideari lotua (Lanbidedun horren etxea): Aroztegi
-
Zertarakoa (animalia izenari lotuta edo): Aumategi, Zakurtegi, Beiztegi (behi + tegi), Billotegi (Bildots +tegi),
-
Tokia, kokapena… adierazten duen hitz bati lotuta: Zokotegi,
-
Landare izenari lotuak (Landare hori dagoen tokia): Korostegi, Mintegi, Sagutategi; Elorregi, Araiztegi...
-
JAUREGUI: (jaur + egi). Jaur + etxe bezala.
Etimologia segurukoak ez direnak: Atxotegi: (Mitxelenaren arabera, Atso zein Antso egon liteke oinarrian.), Zabalotegi, Markiegi, Eduegi, Akaegi, Amezabalegi; Gantxegi; Amutxastegi, Gallaiztegi, Oregi???.
EGILEA: Estepan Plazaola, 2011ko urria.