Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Gorka Ortega
geldígor, geldígorra. (c). adjektiboa. GELDIGÓRRI. Geldi egon ezin den pertsona, haurra, batik bat.   Inquieto, -a, el que no para quieto. Txikittan ondo geldigorra eta negartixa itzan. GELDIG Ik. prestuez, mobidu.
geldíttu. 1. geldittu. (a). da-du aditza. Parar(se). Autobusa etxe aurrian gelditzen da./ Aldapan bera zetorren burdixa geldittu zeban. Sin. geratu. 2. geldittu. (a). da aditza. Quedar. Amarretan juntatzekotan geldittu ga. Sin. geratu. 3. geldittu. (c). aditza. Ernari geratu. Zer, zuen biai gaztia geldittu zuan azkenian? . geldíttuta. (d). Ernari; batik bat ernaltzealdiaren hasieran, edo duda dagoenean. Geldittuta egon bia dau, ernari dao”. Ernari dago jakitten danian ernai dagola. Bei au, ta; dudan baldin bao “etxakixat geldittuta daon”. Ikusten baldin bada ernai —beiñ bi illabete pasau ezkero igartzen jakok beixai, irura beintzat— “joño, au bai, ernai dago”. Don. Ik. ernári. 4. geldittu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu. Sin. geratu.
géldo, geldúa. (b). adjektiboa. Odol gutxikoa.   Dícese de las personas o animales de poca energía. Eztaukak odolik ala zer, gelduorrek, alakuorrek!
geldótu. (c). da-du aditza. Geldo bihurtu.   Quedarse sin energía, volver(se) incapaz. Andria il jakonetik ziero geldotuta dago.
gendatz. izena. Ik. gelatz.
gerátu. 1. geratu. (a). da-du aditza. Parar(se). Geratzeke diardu lanian. Sin. geldittu. 2. geratu. (a). da aditza. Quedar. Oso pozik geratu naiz igeltseruakin. Sin. geldittu. 3. geratu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu. Au dok au, lengo gauzak danak jauzkat akorduan eta oingoik berriz etxatak ezer geratzen. Adinekoek asko erabiltzen dute. Sin. geldittu. 4. geratu. (c). aditza. Ernari geratu. Sin. geldittu. 5. geratu. Ik. paráu.
gere. Ik. géure.
géro. 1. gero. (a). adberbioa. Luego. geróko. 1. geroko. (a). adberbioa. GERORAKO. Para luego. —Noizko geldittu zate? —Geroko geldittu ga. GERORAKO ere bai, gazteen artean, gehienbat. 2. geroko, gerokúa. (b). izenlaguna. Etorkizuneko. Beti geroko esperantzan bizi izan ga./ Oingua ala gerokua da ori? Ik. aber gero. geróra. (c). adberbioa. A largo plazo. Baleike gerora asuntua konpontzia, baiña oingoz eztauka itxuraik./ Iñok eztaki gerora ze pasauko dan. 2. gero, gerúa. (c). izena. El futuro. Geruak esango zeiñek daukan arrazoi.
geróko. 1. geroko. (a). adberbioa. GERORAKO. Para luego. —Noizko geldittu zate? —Geroko geldittu ga. GERORAKO ere bai, gazteen artean, gehienbat. 2. geroko, gerokúa. (b). izenlaguna. Etorkizuneko. Beti geroko esperantzan bizi izan ga./ Oingua ala gerokua da ori? Ik. aber gero.
geróra. (c). adberbioa. A largo plazo. Baleike gerora asuntua konpontzia, baiña oingoz eztauka itxuraik./ Iñok eztaki gerora ze pasauko dan.
gérra. 1. gerra, gerría. (a). izena. Guda.   Guerra. Ik. gérrate. gerrá-áurre, gerrá-áurria. (b). izena. La anteguerra. Gerra-aurrian alkate egon zan. gerrá-dénpora, gerrá-dénporia. (b). izena. Azkenengo gerrak (1936-39) iraun zuen aldia. Gerra-denporan makiña bat ogi-beltz jan giñuan. gerrá-óste, gerrá-óstia. (b). izena. La posguerra. Gerra-ostian estrapelo demasa ibili zan. gerríak urten. (c). Gerra hasi.   Estallar la guerra. Gerriak urten zebanian soldauxkan zeuan Burgosen. 2. gerra, gerría. (b). izena. Demanda, burruka, sesioa.   Discusión, riña. Ume demonio onek gerria besteik eztauke./ Andra-gizonak beti gerran dabitz.
gérrate, gérratia. (b). izena. Gudatea, guda denpora.   Guerra, tiempo de guerra. Azkenengo gerratian burruka aundixak izan zien Elgeta aldian. Gerra eta gerrate Sin. gisa erabiltzen dira sarri. Hala ere, gerrara joan, gerran ibili, gerrarako gogua. Eta, azkenengo gerratian, gerrateko kontuak... entzuten zaie nagusiei. Ik. gerrá-dénpora, gerra.
gérri. 1. gerri, gerríxa. (a). izena. Cintura. Gerrittik izurrauta nabill. 2. gerri, gerríxa. (c). izena. Arbolaren gerria, enborra, ipurdi edo bururen oposizioan.   Tronco de árbol. Gure etxeaurreko artiak iru metro neurtzeittu gerrixan. Zutik dagoenean da, batik bat, gerri; botatakoan trongo ia beti.
gerrí-búelta, gerrí-búeltia. (c). izena. Gerrialde lodia.   Dícese de la ancha cintura; en tono jocoso, normalmente. Mekauben, andra orrek jaukak gerri-bueltia./ Lau anaiak bizi die oinddio, danak pe gerri-buelta ederreko gizonak. Baita gerria soilik, honelakoetan: Izaria zekarren batuta gerri-bueltan.
gérriko, gérrikua. (b). izena. Zinturoitzat erabiltzen den zapizko zirrindara luzea.   Faja. Arrijasotzailliak gerrikuakin eitten dabe lan.
gerríko miñ, gerríko míña. (b). izena. Dolor de cintura. Ezta gozua gerriko miña.
gertakizun, gertakizuna. (c). izena. Gertaera. Orduko gertakizunak oinddio goguan dauzkat. Gutxi erabilia.
gertáu. 1. gertau. (b). da aditza. Arropak jantzi eta apaindu.   Vestirse y acicalarse. Prepararse. Etxoin puxkat, oinddio gertatzeke nago ta. Sin. prepárau. 2. gertau. (b). da-du aditza. Preparar(se). Ze moduz gertau dozu esamiña?/ Gertau zaitte bronkia entzutera. Sin. prepárau. 3. gertau. (b). du aditza. Janaria prestatu.   Preparar la comida. Gaur bazkai gozua gertau dau amak. Sin. prepárau.