Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gránde, grándia. (c). adjektiboa. Ona, ohizkoa ez dena. Adinekoek sarri erabilia, antzinako kontuez ari direnean, batik bat. Orduan bizikletia eukitzia gauza grandia zuan./ Orduan poteko melokotoiak estimaziño aundixa jeukan; gauza grandia zuan aura./ Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Ben. Mugatuan ia beti. GAUZA GRANDIA, gehienetan, baina soilik ere bai.
gránuja. 1. gránuja, gránujia. (a). adjektiboa. Granuja. Granuja samarra be bada ta... 2. gránuja, gránujia. (a). izena. (Eibar) Mutikoa. Ez du zentzu peioratiborik. Zure granujia bialdirazu, emon daixodazen sagar batzuk. (Etxba Eib) 3. gránuja, gránujia. izena. (Eibar) "Taillarretan ofiziua ikastera sartzen ziran mutiko gaztiak, 10-12 urtekuak.   Aprendiz, recadista." (SB Eibetno)
grazía, grazía. (a). izena. Gracia. Ezotsan grazia aundirik eiñ txapela kentziak./ Grazia aundixa dauka berbetan. Asko erabilia. NOR mugagabea eta mugatua, berdinak. grazia oneko. Egun ona du. gaur grazia oneko dago. grazía onían. (c). esapidea. GRAZÍA EDERRIAN. Euria, adibidez, gozatsu; pertsonak armonia onean. Eurixak grazia onian diardu./ Atsaldia grazia ederrian pasau zeban GRAZIA ONEKO: gaur grazia oneko dago. Egun ona du.
grazióso, graziosúa. (a). adjektiboa. Gracioso, -a.
grémixo, grémixua. (b). izena. Gremio.
griñ, griña. (d). izena. KRIÑ. Zaldiaren lepo gaineko ilea.   Crin de caballo. Erderazko izena emungo jau segurutik: kriña. Don. komentario 1 Ik. zurda.
gripa, grípia. (d). izena. Zerrak egurrari uzten dion azal latza.   Gripa. Zerrautsa berak eukitzen daben gripia, zerrautsa garbittu ein biejako dana. Ta gero kastilluan tolosten dabe. Sebas. komentario 1
grípe, grípia. (a). izena. Gripe. grípekuan. (d). izena. GRÍPE-URTIA. 1918-19an izan zen gripe handian. Jendean oroimenean bizi-bizirik dago zientoka lagun eraman zituen azken izurrite handia. Gripekuan neskia il zan, Dorotea... Mekoletan iru etxe baten. Esenpler (?) bat lagun il zien orduan. Aniz. Grípe-urtía ere deitu izan zaio.
gris, grisa. (a). izena. Gris.
© Jaione Isazelaia
grósilla, grósillia. (c). izena. . BRÓTXILLA. Ribes rubrum. Andere-mahatsa.   Grosellero Sastraka baxua, mahatsaren tankerako orriak eta fruitu txiki, borobil, gorri, garratzak ematen dituena. Inguru hauetan landatutakoak aurki daitezke ia bakarrik.
grúlla, grúllia. (c). izena. grus grus. Grulla. Sin. kúrrillo.
gu. (a). izenordaina. Nosotros. Ik. geu.
guapétona, guapétonia. (c). adjektiboa. GUAPETOI. Guapetona. Eztok ezautzen aren alabia? Olako guapetona bat. GUAPETOI ere bai, baina gutxiago.
guápo, -a, guápua, -ia. (a). adjektiboa. Guapo, -a.
guárda, guardía. (b). izena. Errekazaina edo basozaina.   Guarda de rio o guardabosques. Beti guardian billurrez ibiltze giñan peskan./ Guardiai permisua eskatu biar izate jako piñuixa botatzeko. guardíak arrápau. (c). Pillar "in fraganti" el guarda. Sariekin presapian genbitzela guardiak arrapau giñuzen./ Sastrakak erretzen arrapau dau guardiak.
guardásol, guardasóla. (a). izena. GUARSÓL. Paraguas. GUARS
guardázibill, guardázibilla. (a). izena. GUARDÁZOBILL, GUARDÍZIBILL, GUARDIÁZIBILL. Guardia civil. Guardazibillak zeren Zapatarikuan. Ik. negu-madari, sardíña-zar.
guárdilla, guárdillia. (b). izena. Kaleko teilatupeko etxebizitza.   Buhardilla. Orrek guardillan azittakuak die ta ikusi oiñ zelako txaleta. Ik. teillátupe.
© Jaione Isazelaia
gubi, gubíxa. (a). izena. Zura labratzeko tresna.   Gubia. Sin. biribil-trintxa. Ik. trintxa.