Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gubil-zabal, gubil-zabala. (Eibar) "Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia.   Cincel, cortafríos." (SB Eibetno)
gudári, gudaríxa. (c). izena. Azken gerrateko euskal armadako soldadua.
gúen. 1. guen, guéna. (c). izena. GÓEN. Gorena, goien dagoen partea.   La parte superior, lo de más arriba. Zelai guenian dabitz beixak./ Solo guena goldatu dou bakarrik. Terrenoetan erabilia, batik bat. Ant. barren. guéna jota. (d). esapidea. Gehienera jota.   A lo más. Orrek berrogei urte izangoittu, guena jota. Sin. géixenera jota. Ant. barréna jota. 2. guen. Ik. esnégoen.
guenétxe ságar, guenétxe sagárra. (d). izena. Sagar mota bat.
gu geu. (b). izenordaina. Nosotros, por nuestra parte; por lo que respecta a nosotros. Zuek nai dozuena eiñ, baiña gu geu ezkoiaz aurten iñora./ Zeoze pasatzen bada be guk geuk eztakigu ezer./ Zuendako badakitt eztatorrela ondo, baiña guri geuri etxaku inporta. NOR, NORK eta NORI kasuetan, batez ere. I éu, áura béra, zu zeu, zúek zéuek, árek érek-ek ere jokabide berdina dute.
guntzúrrun, guntzúrruna. (b). izena. Riñón. Guntzurrunetatik operauta dago. Azen.: guntzurrúna ere entzun daiteke.
guraiña. (b). esapidea. (Oñati) GUREAIÑA (LEIN.). Gura adina, nahi beste. Perretxikua guraaiña dao.
gúraiza, gúraizak. (a). izena. GÓNAIZA, GONÁTZI (BERG.). Artaziak.   Tijeras. Harrigarria da zenbat eratara esaten diren tresna hauek Bergarako erdigunean bertan. Sin. artázi.
gúra ízan. (a). du aditza. (Angiozar) GURE IZAN (LEIN.). Nahi izan.   Querer. Eztot ori gura. Konposatu askoren osagaia: negargura, logura, aundigura... Sin. nái izan.
gurako, gurakua. adjektiboa. Hitz konposantuaren bigarren zati bezala(-gúrako, -gurakua) gura duena, pretenditzen duena. Familixa ori beti izan da aundigurakua.
guráso, gurásuak. (b). izena. Aita-amak.   Los padres. Bere gurasuen etxian bizi da. Sin. aittá-áma.
gúre. 1. gure, guría. (a). izenlaguna. Nuestro. guríak eiñ. (c). esapidea. Galduta egon. Asuntua aldatzen ezpada guriak ein ddau. Ik. géure. 2. gure, guría. (b). izenordaina. Gure etxea.   Nuestra casa. Etorri zaitte gurera, gurian afaldukozu./ Guriak eztauka garajeik./ Guretik zuenera berreun metro dare. Oso adinekoek GERE ere erabiltzen dute: gere, gerian, gerera...
Gure Jáuna. (c). La Comunión, La Hostia. Primer Viernesetan Gure Jauna artzen giñuan. Ik. komunío.
gúre modúko, gúre modukúa. (c). izena. Gure mailako pertsona.   Persona de nuestro rango social, cultural, etc. Generalmente se sobrentiende de rango humilde. Se usa en frases como estas: Euskera batu ori erreza dala diñozue baiña gure modukuak berba erdixak galtzen jittuk./ Operiai afan aundixa emuten jaue, baiña ezta gure modukuandako eitten./ Madrill baten gure modukua ziero inutildduta geratzen da.
gureta. (a). adberbioa. (Leintz) Nahita. Ik. náitta.
gúri, guríxa. (c). adjektiboa. Lozano, tierno, bien cebado. Saltzeko daukaun txala, gaztia ta gurixa./ Lengo abadiak lepo guri-gurixa izate eben.
gúriñ, guríña. (d). izena. Flan. Domeketako postria, guriña. Gaur egun, flana esaten zaio. Batuan, ostera, mantekilari deitzen zaio gurin.
guríttu. (c). da aditza. Guri bihurtu.   Volverse lozano, tierno, rechoncho. Amanian jaten dabenetik asko gurittu da.
gustáu. (a). aditza. Gustar, agradar. gustáuta egon. esapidea. GUSTÁUTA EGON. Estar gustado de. Nik uste dot neska ori zurekin gustauta dagola./ Kotxe orrekin gustauta nago ta azkenian erosi eingot. Zerbaitekin edo norbaitekin gustauta egon.