Hiztegia
géixenbat. (b). juntagailua. Más que nada, sobre todo. Amandria ikustearren joan naiz, geixenbat. Sin. batez be.
géixenera be. (b). juntagailua. GÉIXENEZ BE, GEIXENERA JOTA BE. A lo más, a lo sumo. Uberan, geixenera be, berreun lagun biziko die.
géixenetan. (a). adberbioa. La mayoría de las veces, generalmente. Udaberrixa, geixenetan, txarra eitten dau.
gelatz, gelátza. (d). izena. ELÁTZ, GENDATZ, GELATZU. Laratza. Beheko suan goiko paretatik zintzilik egoten den kate gantxoduna, nondik zintzilikatzen den galdara. Esaera da etxeko kontuak hark jakiten dituela, eta isilik euki. Llar. Baba-galdaria egoten zuan ke baten gelatzetik zintzilik./ Asko dakixenoi? Gelatza. Orrek, esaten dabe, etxeko kontu danak orrek jakitteittuala; ta ixilik euki. Don./ Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo. Ben.
Sin. laratz. Ik. etxe.
géldi. 1. geldi. (a). adberbioa. GELDIK. Geldirik. Quieto. Geldi egon zaitte./ Obrak geldik dare./ Geldi-geldi zeuan txakurra.
GELDIK esaten da gehiago. geldi egon. (a). da aditza. Estar quieto.
geldi egotekua ez izan. (b). esapidea. Mugitua izan. Solamentian zuen anai ori be ezton geldi egotekua. 2. geldi. (a). adberbioa. Poliki. Lentamente. Geldi joan, eztago prixaik eta.
geldi-geldíxan. (c). adberbioa. Bizikletan ahalik eta polikien ibiltzeari, geldi eta oreka zainduz egoteari, geldi-geldixan egitea esaten zaio. Dícese del mantener el equilibrio sobre la bicicleta avanzando lo menos posible. Elgetara igotzen ez, baiña nai dokenian geldi-geldixan jokatukostat./ Aura orduak egongo litzake geldi-geldixan.
3. geldi, geldíxa. (c). adjektiboa. Nerbio gutxikoa. Lento, -a, de poco nervio. Mediku ona da, baiña geldi samarra./ Zelako geldixa dan gasolinero barrixa.
geldígor, geldígorra. (c). adjektiboa. GELDIGÓRRI. Geldi egon ezin den pertsona, haurra, batik bat. Inquieto, -a, el que no para quieto. Txikittan ondo geldigorra eta negartixa itzan. GELDIG Ik. prestuez, mobidu.
geldíttu. 1. geldittu. (a). da-du aditza. Parar(se). Autobusa etxe aurrian gelditzen da./ Aldapan bera zetorren burdixa geldittu zeban. Sin. geratu. 2. geldittu. (a). da aditza. Quedar. Amarretan juntatzekotan geldittu ga. Sin. geratu. 3. geldittu. (c). aditza. Ernari geratu. Zer, zuen biai gaztia geldittu zuan azkenian? . geldíttuta. (d). Ernari; batik bat ernaltzealdiaren hasieran, edo duda dagoenean. Geldittuta egon bia dau, ernari dao”. Ernari dago jakitten danian ernai dagola. Bei au, ta; dudan baldin bao “etxakixat geldittuta daon”. Ikusten baldin bada ernai —beiñ bi illabete pasau ezkero igartzen jakok beixai, irura beintzat— “joño, au bai, ernai dago”. Don. Ik. ernári. 4. geldittu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu. Sin. geratu.
5. geldittu.
géldo, geldúa. (b). adjektiboa. Odol gutxikoa. Dícese de las personas o animales de poca energía. Eztaukak odolik ala zer, gelduorrek, alakuorrek!
geldótu. (c). da-du aditza. Geldo bihurtu. Quedarse sin energía, volver(se) incapaz. Andria il jakonetik ziero geldotuta dago.
gerátu. 1. geratu. (a). da-du aditza. Parar(se). Geratzeke diardu lanian. Sin. geldittu. 2. geratu. (a). da aditza. Quedar. Oso pozik geratu naiz igeltseruakin. Sin. geldittu. 3. geratu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu. Au dok au, lengo gauzak danak jauzkat akorduan eta oingoik berriz etxatak ezer geratzen. Adinekoek asko erabiltzen dute.
Sin. geldittu. 4. geratu. (c). aditza. Ernari geratu. Sin. geldittu. 5. geratu. Ik. paráu.
géro. 1. gero. (a). adberbioa. Luego.
geróko. 1. geroko. (a). adberbioa. GERORAKO. Para luego. —Noizko geldittu zate? —Geroko geldittu ga. GERORAKO ere bai, gazteen artean, gehienbat.
2. geroko, gerokúa. (b). izenlaguna. Etorkizuneko. Beti geroko esperantzan bizi izan ga./ Oingua ala gerokua da ori? Ik. aber gero. geróra. (c). adberbioa. A largo plazo. Baleike gerora asuntua konpontzia, baiña oingoz eztauka itxuraik./ Iñok eztaki gerora ze pasauko dan. 2. gero, gerúa. (c). izena. El futuro. Geruak esango zeiñek daukan arrazoi.