Hiztegia
ontzáko, ontzakúa. (d). izena. ONTZÁKO URRE. Antzinako urrezko dirua. Escudo, onza de oro. Ontzakuak, korritzen zeban denporan, ontzakua usatzen zan denporan, geixen aillegau zala amalau duro ta erdira, entzun izen dot. Don.
Interesgarria Donatoren azalpena.
óntzi. 1. ontzi, ontzíxa. (a). izena. Cacharro de cocina, vajilla. Tambien recipiente en general. Armaixuan dauzkazu ontzixak.
Sukaldekoei janontzi ere bai. Ik. erréontzi, gatzóntzi, iráztontzi. ontzixak garbittu. (a). Hacer el fregado. Sin. arrikua eiñ (ia galdua). 2. -ontzi, -ontzixa. (c). Konposaketaren bigarren osagai bezala, joera adierazten du. Ik. alpérrontzi, kakóntzi, maiñóntzi, mimóntzi, negárrontzi, zakárrontzi.
onúra. 1. onura, onuría. (d). izena. Satsaren zukua. La sustancia del estiércol. Satsa kanpora etara ta pillan dagonian eurixa eitten badau onura guztiak urak eruaten dotsa. 2. onura, onuría. (d). izena. Kuzinatutako plater batean, parte "gozoa": tropiezoak arrozean, edo haragia gisatuan, adibidez. Ezizu erdittik artu arroza, artu baztarretik, or dare onurak eta. Klem./ Gixau onek patata asko eta onura gutxi..
3. onúra, onúria. (d). Izen ona, fama. "Onúre txarra ifini, onúria kendu. Onúre txaarra, ona: buena, mala fama." (Izag Oñ).
ónutz. (a). adberbioa. Honantz. Hacia aquí. Onutz dator txakurra. Ik. árutz. onútzao. (a). Honantzago. onutzatxúao. (a). adberbioa. Honantzaxeago.
onúzko. 1. onuzkúa. (c). izena. El viaje de vuelta. Aruzkua baiño obia izango al da onuzkua. Ik. arúzko, orrúzko. onuzkúan. (b). adberbioa. Honantza etortzerakoan. Onuzkuan ogixak ekarri. Ik. aruzkúan, orruzkúan. 2. onuzko, onuzko. adberbioa. Bergarako kalean, onutz-en lekuan entzuten da.
Ointxe ikusi juat onuzko etortzen.
onúztu. (c). da-du aditza. Honantzago etorri edo ekarri. Venir o traer hacia aquí. Onuztu mai ori, mesedez. Ik. arúztu, orrúztu.
oo!. 1. oo!. (b). interjekzioa. Behi eta idiei gelditzeko egiten zaien oihua. Voz con la que se manda parar el ganado. Oo irixak, oo! Ant. aida!. 2. oo!. (b). interjekzioa. Harridura adierazteko esklamazioa. Oo, lastimia, eurixa da ta ezin joan plaiara.
ópa izan. (c). dio aditza. Desear. Suerte ona opa dotsut.
iñói bekarráik pe opa ez. (c). esapidea. Inori ezer onik opa ez. Lit.: begiko makarrarik ere opa ez. Orrek, dan doillorrakin, eztotsa iñoi bekarraik pe opa.
txakurrai be ez opa. (c). esapidea. Inori ez opa (norberak pasatako samina, gehienetan). Nik azkenaldi onetan pasau dotena etxotsat txakurrai be opa.
ópill. 1. opill, opílla. (b). izena. Ogi zapal eta borobila. Pan plano y redondo. Labesu bakoitzian, ogixaz aparte, bi ero iru opill eitte zien.
artúa opillákin pagáu. (d). esaera. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen. Pagar con creces. Eztao euzkittan erretako opillik. esaera. "Munduan eta bizimoduan ezer ez da berezkoa, dena kostatu egiten da, denak du bere lana." (Lar Antz) 2. opill, opílla. (d). izena. Atea zabal dadin, honen ardatzak azpian izaten duen zulodun harria. Sin. txori-opil. Ik. txori.
ópor. 1. opor, oporra(k). izena. Vacaciones. Batuaren bidez sartu da azken urteetan. Sin. bakazíño. 2. opor, oporra(k). izena. Lanik egiten ez den eguna eguraldi txarragatik edo halako beste zerbaitegatik. "Día de vacación, de reposo, aunque no sea de fiesta, por ej. a causa de la lluvia." (Azkue). Oporrak e, kanpuan lanik egiñ ezinddako girua zeuanian da, “oporrak dauzku ta”. Neguan edurrakin da egun bi igual da: opor-egunak. Klem./ Gaur be oporra izan dou taillerrian, arginddarrik etzeuan da.
Pluralean gehienetan. Baita irudizko zentzuan be: Aurten opor egin dosku sagarrak. Kale egin duela, ez duela eman, alegia.
or. (a). adberbioa. Hor. Ahí.
órtxe-órtxe. (b). esapidea. Gutxi gorabehera. Baita justu-justu, ia-ia. Aura, bi metrora ezpada ailegatzen be, ortxe-ortxe ibillikok./ Zarrabeitia bueltia irabazteko ortxe-ortxe ibili zuan./ Kotxia eztosk lagako, ta bizikletia be ortxe-ortxe. Ik. aór.