ópor

ópor. 1. opor, oporra(k). izena. Vacaciones. Batuaren bidez sartu da azken urteetan. Sin. bakazíño. 2. opor, oporra(k). izena. Lanik egiten ez den eguna eguraldi txarragatik edo halako beste zerbaitegatik.   "Día de vacación, de reposo, aunque no sea de fiesta, por ej. a causa de la lluvia." (Azkue). Oporrak e, kanpuan lanik egiñ ezinddako girua zeuanian da, “oporrak dauzku ta”. Neguan edurrakin da egun bi igual da: opor-egunak. Klem./ Gaur be oporra izan dou taillerrian, arginddarrik etzeuan da. Pluralean gehienetan. Baita irudizko zentzuan be: Aurten opor egin dosku sagarrak. Kale egin duela, ez duela eman, alegia.