Hiztegia
artxinga, artxingia. izena. (eufemismoa.) (argot). Haxis zati txikia. China.
Hartxinga dezentia sartu egixon, jente asko gaonaz-eta. (TSE Berb). Sin. artxabal.
artxinga zuri, artxinga zurixa. izena. (argot). Kokaina; harria denean eta ez hautsa. Roca. Hartxinga zurixa besterik ez jauan, hautsa ikusi be ez. (TSE Berb).
artz. 1. artz, artza. (b). izena. Oso.
artzan, artzana. "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes). 2. artz, artza. (d). izena. Garia garbitzeko galbahe handia. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, artza esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Da artaraxe garbittu biar gari dana. Aniz.
3. artz, artza. (d). izena. Mazoarekin joz artoa aletzeko erabiltzen zen plataforma. Majamaíz. Artza artua jotekuai. Aura e, esixakin eindda, anken gaiñian, eta bueltan esixakin. Artua bota ara, bi banastakaa ero, da gero an mazuakin jo eitte zan. Ankak onek (mahaiak) dauzkan moduan, da gora ziri batzuk jauzkan, da esixa eindda bueltan, olako altura bat; artalia kanpora jun ezteiñ. Da guk “artua joteko artza”. Don.
Goierri aldean auntza esaten zaio. Sin. artájaiki.
ártzeko apárato, ártzeko apáratua. (d). izena. ÁRTZEKO APÁRATU. Magnetófono, grabadora. Onek e, artzeko aparatu ta guzti dare etorritta; pentsaizu. Hil.
ártzekodun, ártzekoduna. (d). adjektiboa. (Eibar) Hartzekoa duena, dirua zor zaion pertsona. Acreedor, -a. Artzekodunen igesik ezkutau zan amendik eta geixago ez da ikusi.
árutz. (a). adberbioa. Hacia allá. Joan arutz.
AR arutzatxúao. (a). Harantzaxeago.
Joan arutzatxuao. Ik. ónutz, órrutz.
arutz-onutz, arutz-onutzak. (c). izena. Joan-etorriak, ibilerak. Batian ganauak kamioian ekarri, bestian eruan, makiña bat arutz-onutz eitten juek beintzat./ Orren arutz-onutzak etxaukak akaburik.
arúzko, aruzkúa. (b). izena. El viaje de ida. Aruzkua ondo ein giñuan baiña onuzkua negargarrixa izan zan./ Aruzkua biar da eta onuzkua domekan.
Ant. onuzkúa. Ik. orrúzko. aruzkúan. (b). En el viaje de ida. Ogixa, aruzkuan artukot Bolintxon.
arzípreste, arzíprestia. (b). izena. ARTXÍPRESTE. Arcipreste. Arziprestiak eta beste iru abadek emun dabe mezia.
asakan ibili. esapidea. (Aramaio) "Sobera ibili, erosotasun handian.
Bai, gulerixie auxe ron, asakan zabitze zueik, asakan." (Orm Aram).
asarre. 1. asarre. (a). adberbioa. Enfadado, a disgusto. Asarre nago zurekin.
"Arpegia kolore barik" dio San Martinek, haserre egoera adierazteko: Euren artian Anakabe, arpegia kolore barik eta amorruaaz dardaraka. (SM Ezten). Ant. aixkíre. 2. asarre, asarría. (b). izena. Haserrea. Enfado, ira. Pasau jatzu lenguneko asarria? 3. asárre eiñ. (a). dio aditza. Errieta egin. Reñir a alguien, reprender. Amak asarre ein ddost.
4. asarre. Ik. azárre.
asarreáldi. 1. asarrealdi, asarrealdíxa. (b). izena. Momento de enfado, de cólera. Ori entzun nebanian asarrealdi bat izan neban baiña laster pasau jatan.
2. asarrealdi, asarrealdíxa. (c). izena. Errietaldia. Reprimenda, bronca. Maistriak asarrealdixa ein zostan deberiak ez eittiaaittik. Sin. brónka, errespenzíño.
asarrétu. (a). da-zaio aditza. Enfadarse. Trankil esaixozu, ezta orregaittik asarretuko ta. Adinekoek Nor-Nori bezala ere erabiltzen dute. Aittai asarretzen bajako ikusikozue Ik. berotu, pentsáu. Asarretziak bi lan dauzka: asarretzia ta aixkiratzia. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
ase. 1. ase. (b). da aditza. Hartarse, saciarse. Aseezinddako egarrixa daukat.
Edanari buruz gehiago janari baino. Gosiak baiño kalte geixao eitten dau asiak. (d). esaera. Natibittate, ase ta bete. (b). esaera. Jateko eta edateko eguna Natibittate. Ik. Natibittáte eguna. 2. ase. (b). da aditza. Aumentar de volumen por la humedad, empaparse. Atia aseta dago ta ezin da itxi./ Euri onekin lur guztiak ase-ase eindda dare.
Sagardo barrikak ere ase egin behar izaten dira erabili aurretik, urez beteta edukiz. Asetzeko, jarixoik euki eztaixen; barrikak ase. Don.
aséguru, aségurua(k). izena. ASÉGURO. Los seguros (La Seguridad Social, etc). Aseguruak pagatzen ainbeste urtian jardun da gero erretiro negargarri bat kobratzeko./ Aseguru barik ni enajoiak lanera.
Pluralean gehienetan.