artz
artz. 1. artz, artza. (b). izena. Oso.
artzan, artzana. "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes). 2. artz, artza. (d). izena. Garia garbitzeko galbahe handia. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, artza esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Da artaraxe garbittu biar gari dana. Aniz.
3. artz, artza. (d). izena. Mazoarekin joz artoa aletzeko erabiltzen zen plataforma. Majamaíz. Artza artua jotekuai. Aura e, esixakin eindda, anken gaiñian, eta bueltan esixakin. Artua bota ara, bi banastakaa ero, da gero an mazuakin jo eitte zan. Ankak onek (mahaiak) dauzkan moduan, da gora ziri batzuk jauzkan, da esixa eindda bueltan, olako altura bat; artalia kanpora jun ezteiñ. Da guk “artua joteko artza”. Don.
Goierri aldean auntza esaten zaio. Sin. artájaiki.