Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:ol., 01/15/2010 - 00:07, nork:admin
Koordenatuak | X550714 Y4775381 [G_23564] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak | Mendate honen izentzat orain arte beti Elosua agertu izan da seinalizazio, hedabide eta abarretan. B5Mn ere hala dator jasota.
Hala ere, katastroan jasotzen dena eta hiztunen erabilera kontuan hartuta, Mirari Alberdiren ekarpen bati jarraituaz, eta Euskaltzaindiaren oniritziarekin, izenburuan agertzen den bezala jartzea erabaki dugu.
Hona hemen Mirariren proposamena: Udalak maparako izen hori (Erreziñategi-z dihardu) onartzen badu, logikoa izango litzateke errepidean ere izen bera jasotzea seinalean. Jendeak toki hartan Erreziñategi izena ikusten badu, izen hori ikasiko du. Jende nagusiaren artean izango dira ezagutzen dutenak baina “ahaztuta” izan dutenak. Gazte jendeak ikusten duena ikasiko du. Tartean gaudenok ere ohituko ginateke, ez daukat zalantzarik. EAEn badira beste mendate batzuk jende gehienarentzat ezezaguna den izenarekin arautu dituenak Euskaltzaindiak. Kasu horietan, erabiltzaileak erabat ez despistatzeko (mendate garrantzitsuei buruzko informazioa irratiz ematen denean, kasurako) bi izenak aipatzea gomendatzen da eta idatziz ezagunena dena parentesi artean jartzea: Pagatza (Elgeta); Arrangizgana (Trabakua); Dudoleta (Montecalvo); Agirleta (Santo Domingo), etab. Gure kasuan, nahi izanez gero, horrela errotulatzea eska dakioke diputazioari: Erreziñategi (Elosua). Irtenbide hau proposatzen da urte batzuen buruan izen ez arautua kentzeko aukera izateko. Izen egokia edo zuzena normalizatuta dagoela esan daitekeen unea iristen denean, kentzea litzateke kontua. Hori nola neurtu? Ez da erraza, baina garbi dago 5-10 urteko epean bertatik pasatzen den jende guztiak ikusiko duela eta jendeari gero eta ohikoagoa egingo zaiola. Mapetan ere horrela jartzen bada, toponimo hori bere bidea egiten hasiko da.
Forma zehatzari dagokionez, berriz, gure lekukotasunetan O-dunak "Erroziñategi" dira baina Antzuolako toponimian E-dunak. Horregatik hartu dugu Erreziñategi.
|
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | MENDATEA |
---|
Noiz:og., 01/14/2010 - 23:26, nork:admin
Noiz:og., 01/14/2010 - 22:47, nork:admin
Koordenatuak | X541163 Y4774458 [G_24123] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | MENDIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ariznabarreta, Ariznabarretak, Ariznabarretari, Ariznabarretan, Ariznabarretako, Ariznabarretatik, Ariznabarretara
|
---|
Oharrak | GFAtik hartua. Tontorra ere badago. Akaso tontorra sartu eta mendia ez sartu?
|
---|
Noiz:og., 01/14/2010 - 22:32, nork:admin
Noiz:og., 01/14/2010 - 22:19, nork:admin
Noiz:og., 01/14/2010 - 21:58, nork:admin
Noiz:og., 01/14/2010 - 21:50, nork:admin
Noiz:ig., 01/10/2010 - 18:23, nork:admin
Koordenatuak | X544523 Y4776103 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Ubera |
---|
Elem. geografikoa | ITURRIA |
---|
Oharrak |
Bergara Aldeko Hiztegian hainbat hitzen adibideetan agertzen dira Lezan-en lekukotasunak: Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan. / Ijittuak dare Lezan-en. / Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem. / Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego. /
Ala Lezarango iturria??
|
Eta zuk, zer diozu? |
Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!
|
| Erantzun hemen |
---|
Noiz:ig., 01/10/2010 - 17:33, nork:admin
Bestelako izenak | Azaldegieta |
---|
Koordenatuak | X546033 Y4771204 [I_18985, I_18984] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | ERREKA |
---|
Bestelako jakingarriak |
Deba ibaiaren adarretako bat Otsaitz eta Astoaga inguruan sortu eta Barrenabeitiara datorrena.
|
---|
Oharrak |
GFAn Azaldegieta eta Asalditta agertzen dira: Azaldegieta Launtsarasko mendian, Astoaga inguruan sortu eta Isasizabal eta auto desguzearen artean Debara doanari deitzen diote eta Asalditta Azaldegietaren hasierako zatiari.
Bergarako Euskeran ere Azalditta izena eman zaio erreka honi eta Elorregiren auzunetzat agertzen da Olaldea/Azalditta erreka.
Gure datu-basean, berriz, ez da Azalditta izenik agertu ez auzunea eta ez erreka izendatzeko eta Debaraino doan errekari Otzaitz/Otaitz erreka (a) /Osaiz-erreca (i) deitzen zaio. Hasierako adarrak: Narbaizako errekia eta Astuagako erreka, besteak, beste.
Osaiz-erreka aurkientza gisa ere sarri samar dokumentatzen da eta katastroan ere asko dira Otaitz edo Otzaiz izeneko parajean kokatutako partzelak.
Bere garaian erreka honetan izan zen errota bat ere eta, Antxon Agirre Sorondok Otaitz errota izenez jasoa du: "San Prudenzio auzoan dago, landaretza ugaria duen ingurune batean. Bere lanak egiteko, Otaitz errekaren uren indarraz baliatzen zen."
|
---|
Noiz:ig., 01/10/2010 - 16:50, nork:admin
Koordenatuak | X548165 Y4773362 [I_19340, I_20468] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak |
GFAko B5Mtik hartua. Guk ez genuen jasota. GFAn Antzuola dator. Zenbait hirigintza proiektutan eta, ondorioz, baita hedabideetan ere, erabili izan da Uhola erreka ("Bergarako Udalarekin egindako lankidetza-hitzarmena, Bergaran (Gipuzkoa) Deskarga edo Uhola ibaiaren uholdeen kontrako defentsa obrak kontratatu eta burutzeko; EHAA 1998-02-12") ere baina ez GFAn eta ez Antzuolako toponimian ez da jaso izen hori. Bergarako artxiboko webgunean ere ez dator.
Antzuolako toponimian, izen nagusitzat Deskarga eman zaio erreka honi baina sinonimotzat agertzen da Antzuolako erreka:
Deskarga
Ahoskera: Deskárga errekía, Ántzuolako errekía
Generikoa: erreka
Kartografia:
Oharrak: Mendietatik isurtzen diren errekatxo guztien urak batzen dituen erreka nagusi honek herria goitik behera zeharkatzen du. Deskarga eta Lakiriola ingurutik hasi eta herria zeharkatuz, Bolunburu aldean Bergararekin bat egiten du.
Euskaltzaindiak izen nagusitzat Deskarga proposatu digu.
|
---|
Auzoa | Aritzeta |
---|
Elem. geografikoa | IBAIA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Deskarga, Deskargak, Deskargari, Deskargan, Deskargako, Deskargatik, Deskargara
|
---|
Bestelako jakingarriak |
Antzuolako lurretan Deskarga inguruan sortu eta Bergaran San Antonion egiten du bat Debarekin.
|
---|