Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:ar., 01/19/2010 - 22:40, nork:admin
Koordenatuak | X541928 Y4772277 [G_24300, G_24301] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Pagadigorria, Pagadigorriak, Pagadigorriari, Pagadigorrian, Pagadigorriko, Pagadigorritik, Pagadigorrira
|
---|
Oharrak | GFAtik jasoa. Pagadigorria baserria ere jasota dago. Gaur egun desagertuta dago eta horregatik jasotzen du GFk izen bereko parajea. PAIGORRI ere erabiltzen dute toki bererako.
|
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 23:59, nork:admin
Noiz:al., 01/18/2010 - 23:55, nork:admin
Koordenatuak | X551990 Y4779417 [GK_GARK102] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak | Arautzearen aldetik arazo berezirik gabea. Gipuzkoako Karta Arkeologikoan ere izen horrexekin dator. |
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | TUMULUA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Maurketa, Maurketak, Maurketari, Maurketan, Maurketako, Maurketatik, Maurketara
|
---|
Oharrak |
GFAtik hartua.
|
Kanpoko loturak | · bergara.net, tumuluen ibilbidea · Luberri.net, megalitoak |
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 23:46, nork:admin
Koordenatuak | X541007 Y4772625 [GK_GARK090] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak |
GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.
Kasu honetan, izena kokapenetik datorkionez, lekuaren izena bera eman diogu. Horregatik, toki izena artikulu eta guzti arautu dugunez, trikuharriari ere izen bera jarri diogu.
|
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | TUMULUA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lasartegaña, Lasartegañak, Lasartegañari, Lasartegañean, Lasartegañeko, Lasartegañetik, Lasartegañera
|
---|
Oharrak |
GFAtik hartua.
|
---|
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page). |
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 23:21, nork:admin
Koordenatuak | X551247 Y4780823 [G_21596] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Kurutzezarra, Kurutzezarrak, Kurutzezarrari, Kurutzezarrean, Kurutzezarreko, Kurutzezarretik, Kurutzezarrera |
---|
Oharrak |
GFAtik hartua. Mendikat-en ere badator eta dio bertan Arribiribilletako tumuloa dagoela: "El largo cordal de Irukurutzeta se inicia en Maltzaga ( 85 m ) y se eleva rápidamente hasta la cumbre de Muneta o Kortazar ( 749 m ). El cordal de cimas sigue de una forma bastante regular y comienza a elevarse más notablemente en Atxolin ( 848 m ), a la que sigue la triple cima de Irukurutzeta. Las cimas se denominan, de Oeste a Este : Kurutzebakar ( 902 m ), la más elevada con un túmulo, Kurutzezarra ( 897 m ), en el centro, con el dolmen de Arribirilleta en su cima y un túmulo ( Irukurutzeta ) en el colladito que lo separa de la siguiente cima, e Irukurutzeta ( 898 m )."
Katastroan ez dator eta ahozko lekukotzarik ere ez da jaso.
|
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 23:06, nork:admin
Koordenatuak | X550266 Y4779525 [G_22183] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Osintxu |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Koskorreta, Koskorretak, Koskorretari, Koskorretan, Koskorretako, Koskorretatik, Koskorretara
|
---|
Oharrak |
GFAko B5Mtik jasoa. Ahozko bilketan ez zen jaso. Ez katastroan eta ez gure lekukotzetan ez dago Koskorreta eta antzekorik. Inguruan Kurutzeta izeneko saila dago. Ez ote da hori?
|
Eta zuk, zer diozu? |
Ezaguna jatzu Koskorreta izena? Erabilixa da?
|
| Erantzun hemen |
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 22:56, nork:admin
Koordenatuak | X545749 Y4779331 [G_23768] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Oharrak |
GFAko B5Mn Korostegi. Kokapena ere handik hartu dugu baina katastroan ez dator kokapen horretan halako izenik. B5Mn baserri desagertuen tokiak markatu ohi dituzte paraje gisa. Kasu honetan ere hala egina ote da. Hala bada, kokapena okerra.
|
Eta zuk, zer diozu? |
Orain kokatuta dagoen tokian bada Kostei deitzen den parajerik?
|
| Erantzun hemen |
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 22:21, nork:admin
Koordenatuak | X547074 Y4779097 [G_24107, G_24108] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Osintxu |
---|
Elem. geografikoa | MENDIA |
---|
Oharrak |
GFAtik hartua. GFAn Krabelinaitz eta Klabelinaitz, bietara.
GFAn oso zabalera handia ematen zaio baina katastroan mugatua du. Horregatik, tontorra jarriko nuke eta mendia ez nuke mapan sartuko.
A artikulua?
|
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 22:09, nork:admin
Koordenatuak | X551818 Y4779888 [GK_GARK103] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak |
GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.
Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa...
|
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | TRIKUHARRIA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi hegokoan bizi naiz, Kerexetaegi hegoko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi hegokoa da, Kerexetaegi hegokotik etorri naiz, Kerexetaegi hegokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi hegokoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi hegokokua da, *Kerexetaegi hegokoatik etorri naiz, *Kerexetaegi hegokoara noa
|
---|
Oharrak |
GFAtik hartua.
|
---|
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page). |
Kanpoko loturak | · bergara.net, tumuluen ibilbidea · Luberri.net, megalitoak |
---|
Noiz:al., 01/18/2010 - 22:07, nork:admin
Koordenatuak | X551750 Y4779959 [GK_GARK105] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak |
GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.
Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa...
|
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | TUMULUA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi iparrekoan bizi naiz, Kerexetaegi iparreko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi iparrekoa da, Kerexetaegi iparrekotik etorri naiz, Kerexetaegi iparrekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi iparrekoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi iparrekokua da, *Kerexetaegi iparrekoatik etorri naiz, *Kerexetaegi iparrekoara noa
|
---|
Oharrak |
GFAtik hartua.
|
---|
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page). |
Kanpoko loturak | · bergara.net, tumuluen ibilbidea · Luberri.net, megalitoak |
---|