Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:ar., 06/29/2010 - 17:08, nork:admin
Koordenatuak | X546091 Y4777243 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | TOKIA (punto, lugar) |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Intxorreta, Intxorretak, Intxorretari, Intxorretan, Intxorretako, Intxorretatik, Intxorretara
|
---|
Oharrak |
Basalgotik gora Gallaztegitorrera eta Aranguretxorako bidegurutzeari esaten zaiola diote informanteek. Basoa eta zelaiak daude lekukotasunetan. Katastroan ez da oraindik jaso. Ahotsak-eko transkribapenean INTXORRETA eta INTXAURRETA bietara dator, nahiz eta lekukotasunen izenburuetan INTXAURRETA bakarrik jaso.
Badirudi bi lekuizenen lekukotasunak daudela nahastuta.
|
Eta zuk, zer diozu? |
Ezaguna jatzu Intxorreta parajea. Zabal erabilixa da? Ondo kokatuta dago? Zela esaten da: Intxaurreta ala Intxorreta? Jasota dauden hiru lekukotasunak paraje berarekin lotuta daudela uste dozu?
|
| Erantzun hemen |
---|
Noiz:ol., 06/25/2010 - 16:54, nork:admin
Koordenatuak | X545869 Y4776128 [D_49441] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | San Juan |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Olariagabekoan bizi naiz, Olariagabeko lagunak ditut, Gure ama Olariagabekoa da, Olariagabekotik etorri naiz, Olariagabekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Olariagabekoako lagunak ditut, Gure aita *Olariagabekokua da, *Olariagabekoatik etorri naiz, *Olariagabekoara noa
|
---|
Oharrak | Mapan "Olariagak" jaso genuen, guztientzat orokorrean, toki gutxi zegoelako.
|
---|
Noiz:ol., 06/11/2010 - 16:31, nork:admin
Noiz:ig., 05/30/2010 - 17:53, nork:admin
Koordenatuak | X541308 Y4772329 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goimendia, Goimendiak, Goimendiari, Goimendian, Goimendiko, Goimenditik, Goimendira |
---|
Oharrak |
Hainbat izen erabiltzen badira ere, orokorrena eta gehien erabiltzen dena Goimendia dela esango genuke
|
---|
Noiz:ig., 05/30/2010 - 16:17, nork:admin
Noiz:ig., 05/30/2010 - 12:38, nork:admin
Koordenatuak | X543306 Y4774219 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Telleta, Telletak, Telletari, Telletan, Telletako, Telletatik, Telletara |
---|
Oharrak |
Katastroan hainbat aldiz agertzen da bai ahoz eta bai idatzi.
|
---|
Noiz:al., 05/24/2010 - 12:03, nork:admin
Koordenatuak | X543912 Y4770515 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alkorta, Alkortak, Alkortari, Alkortan, Alkortako, Alkortatik, Alkortara |
---|
Noiz:al., 05/24/2010 - 11:27, nork:admin
Noiz:az., 05/19/2010 - 20:08, nork:admin
Koordenatuak | X543516 Y4773058 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak | Katastroan ere lekukotza dezente daude: ahoz gehienetan Erlatxa baina Erlaetxe eta Erletxeaga ere jaso da eta idatziz ere denetik: Erlacha, Erlaeche, Erlecheaga... Edozein modutan, Erlachaco lana (sic) eta Erlachaoste dokumentatzen denez eta ahoz ere Erlatxaoste jaso denez, garbi dago gaur egungo erabilera Erlatxagaren eta ez Erlatxaren ildotikoa dela, izan ere, Erlatxa balitz, Erlatxeko laua eta Erlatxoste litzateke. Bestalde, Bergara aldeko hiztegiaren arabera, Angiozar eta Uberan arrunta da erla. Arrasaten ere hala esaten da: erlak.
|
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Erlatxaga, Erlatxagak, Erlatxagari, Erlatxagan, Erlatxagako, Erlatxagatik, Erlatxagara
|
---|
Noiz:az., 05/19/2010 - 18:17, nork:admin
Koordenatuak | X543907 Y4774665 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Enpeñua, Enpeñuak, Enpeñuari, Enpeñuan, Enpeñuko, Enpeñutik, Enpeñura
|
---|
Oharrak |
Ala Arekin?: Enpañua?
Katastroan 4 lursail daude izen horrekin elkarren ondoan edo gertuan. Ahoz Enpeñua (2) eta Enpainua (3) jaso du eta idatziz Empeño (2) eta Empañuba (2). Luis Mari Muxikaren liburuan, Enpeño, Enpeñu eta Enpeñua, beti E-rekin.
Angiozarko beste kokapen batean ere badago Enpeñua. Kasu hartan ez da katastroan jaso.
|
Eta zuk, zer diozu? |
Enpeñua ala Enpañua erabiltzen da gehixago? Zertatik etorri leiken?
|
| Erantzun hemen |
---|