Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Martzelegi

KoordenatuakX550780 Y4778576 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

Ala Marzelegi?

Marcelegui idatziz sarri dokumentatzen da. Katastroan badira 60 inguru partzela oharretan "en el monte Marcelegui" edo "en el paraje Marcelegui" edo antzeko zerbait azaltzen dutenak. Gomezkorta ingurutik ia Azkoitiko mugara bitartekoa dela ematen du eta honako tokiak hartzen ditu, besteak beste: Gomezcorta-burua, Sagas-iturri, Garalecueta, Zaniola-buru, Otain, Claveliña-aitz, Charazabal... Mapan zela sartu halako paraje zabalak?

Marcelegui izenez, berriz, partzela gutxi batzuk agertzen dira idatziz (ahoz inoiz ez), eta ahoz beste izen batzuekin jaso dira: Kondebasua, Martzelino saila...

Irusoro

KoordenatuakX550521 Y4779261 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Izenaren jatorria ez ote da Idoi-soro? Katastroan bada Irosolo bat. Gehiago dira Irusoro izeneko partzelak. IDO osagaia duenik ez dugu aurkitu.

Eta zuk, zer diozu?

Izenaren jatorria zein izan leiken? Iru + solo izango da ala Idoi + solo? Idoia = potzua. Potzu-lekua da?

Erantzun hemen

Ametzeta

KoordenatuakX548857 Y4776676 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ametzeta, Ametzetak, Ametzetari, Ametzetan, Ametzetako, Ametzetatik, Ametzetara
Oharrak

Katastrotik hartua. Bertan ageri dira 3 partzela, guztira 5 hektarea inguru.

Egizuri

KoordenatuakX548766 Y4776512 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan hainbat partzela daude izen honekin.

Anguagibel

Bestelako izenakAngueta
KoordenatuakX547787 Y4775505 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu: Angueta edo Anguagibel? Ahozko bilketan ez zen 1991n honen lekukotasunik jaso. Katastroan zenbait partzela daude ahoz Angueta izenez jaso direnak; idatziz, berriz, horiek katastroan "Angüeta o Anguaguibel" izenez jasotzen dira. Webguneko lekukotasun idatzi zaharretan ez dago Angueta-rik. Ahoz, berriz, ez da jaso Anguagibelik. Hala ere, katastroko lekukotasun batean ohar hau dator, informante bati jasoa: "Hainbat baserrik, inguru honi Anguagibel deitzen diote."

AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)

Trabategi

KoordenatuakX548173 Y4775603 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ez zen hasieran jaso. Bi lekukotasun daude 1585 eta 1860koak. Garbia. Katastroan hainbat lekukotasun daude. Zati bat Aranerrekan eta beste bat Buruñaon.

Artegietako zabala

KoordenatuakX547149 Y4779447 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakArtaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke hori jatorria? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ere izan liteke.
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Artaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ez da izango, ala??

XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak."

Sostra

KoordenatuakX544335 Y4778313 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Sostra, Sostrak, Sostrari, Sostran, Sostrako, Sostratik, Sostrara

Oharrak

Ala Sostrea?

Sostra eta Sakoneko sostra aurkintzak eta Sostra erreka daude

Amarraritzeta

KoordenatuakX545105 Y4777707 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amarraritzeta, Amarraritzetak, Amarraritzetari, Amarraritzetan, Amarraritzetako, Amarraritzetatik, Amarraritzetara
Oharrak

Ala R bakarrarekin? Amararitzeta?

Iruerreka

KoordenatuakX544996 Y4777425 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iruerreka, Iruerrekak, Iruerrekari, Iruerrekan, Iruerrekako, Iruerrekatik, Iruerrekara
Oharrak

Katastroan hiru partzela daude izen honekin lotuak. Guztira 8 hektarea inguru. Iruerreka errekatxoaren sorlekua.