Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Karobieta

KoordenatuakX550701 Y4776257 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Karobieta, Karobietak, Karobietari, Karobietan, Karobietako, Karobietatik, Karobietara
Oharrak

Katastrotik hartua. Hainbat partzela daude Karobi hitzarekin lotuak.

Garalekueta

KoordenatuakX551004 Y4779016 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaGaro + leku + eta. Garoa ebateko lekua.
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Garalekueta, Garalekuetak, Garalekuetari, Garalekuetan, Garalekuetako, Garalekuetatik, Garalekuetara

Oharrak

Katastrotik hartua. Ematen du Txikiparteak eta hau bera izan litekeela, behintzat kasu batzuetan eta idatziz Garalekueta gehiago erabiltzen dela eta Txikiparteak ahoz gehiago.

Ikusigaro (berba).
Eta zuk, zer diozu?

Toki bera da Garalekueta eta Txikipartiak? Zertatik dator Txikiparteak izen hori?

Erantzun hemen

Fietajolekua

KoordenatuakX545451 Y4778842 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Katastrotik hartutako leku-izena. 4 partzela daude izen honekin lotuta. Idatziz guztietan Fietajolecu agertzen da eta ahoz partzela batean Fietajoleku eta bitan, (informante beraren ahotan) Sagar Erreka. Laugarren partzelako ahozko informaziorik ez dugu. Lekukotasun zahar bakarra dugu eta bertan Lisibajolecu jaso da baina ez dugu halakorik ahoz jaso.

Ondorioz, ditugun lekukotasunetan oinarrituta, Euskaltzaindiaren aldeko iritziarekin, hala ematea erabaki dugu.

AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologia

Fieta + jo + lekua. Fieta jo = Lixiba jo. Ez ditugu ez Fieta ez Pieta hutsik inon aurkitu baina Elexpururen hiztegian jasota datoz horren aldaera direnak: pietarri, puxeta jo... 

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Fietajolekua, Fietajolekuak, Fietajolekuari, Fietajolekuan, Fietajolekuko, Fietajolekutik, Fietajolekura

Ikusilíxiba (berba), piétarri (berba), puxeta (berba).
Kanpoko loturak· Ahotsak.com, Donato Ibarguren, lixiba, pietarri
· Antzinako lanbideak, Lixibagileak, aurkezpena
· Ahotsak.com, bideo-lekukotza: "Lixiberia" zegoen Antzuolan
Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Basalgoko leku eta izen hau? Bera izendatzeko zein da erabilixena: Fietajolekua, Fietalekua, Lixibajolekua...? Zela esaten da: Fietajolekun izan naiz ala Fietajolekuan izan naiz? Toki hori lixibia jotzeko nortzuk erabiltzen zeben eta noiz arte erabili izan da? Bazeuan aska edo halakorik ala erreka librean jotzen zan lixibia? Baldin bazeuan, kokapen zehatza badakizu?

Erantzun hemen

Txaraberria

KoordenatuakX547238 Y4774311 Mapan ikusi [D_230009, D_230011]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Txaraberria, Txaraberriak, Txaraberriari, Txaraberrian, Txaraberriko, Txaraberritik, Txaraberrira

Oharrak

GFAn ez dator. Galdetu ze izen ematen dioten.

Ikusibarri (berba).

Iturrikoa

KoordenatuakX547093 Y4772969 Mapan ikusi [D_49822]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Iturrikoan bizi naiz, Iturriko lagunak ditut, Gure ama Iturrikoa da, Iturrikotik etorri naiz, Iturrikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Iturrikoako lagunak ditut, Gure aita *Iturrikokua da, *Iturrikoatik etorri naiz, *Iturrikoara noa
Oharrak

GFAtik hartua: Iturrikoa. Beste baserri bat izan zen lehenago Iturrikoa.

IkusiIturrikoa (toponimo).

Sakonandi

KoordenatuakX543750 Y4772750 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaSakon + handi
Oharrak

Katastrotik hartua

Ikusiaundi (berba).

Albizuri

KoordenatuakX543891 Y4773025 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaAlbitz + zuri
Oharrak

Katastrotik hartua.

Ikusiálbitz (berba).

Errekabitartea

KoordenatuakX543328 Y4772988 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera

Oharrak

Katastrotik hartua. Edonola ere, errekaren lekukotasuna badago, A artikulu eta guztikoa.

Urkitza

KoordenatuakX544973 Y4776572 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urkitza, Urkitzak, Urkitzari, Urkitzan, Urkitzako, Urkitzatik, Urkitzara

Eta zuk, zer diozu?

Urkitza eta Iruerreka batu eta gero Esperantzari doianari be deitzen jako Urkitza? Ala hari Atxotegi bakarrik?

Erantzun hemen

Zezeagako errekaldea

KoordenatuakX543761 Y4776614 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan bada partzela bat pare bat hektareakoa, CECEAGA-ERRECA ALDEA/CECEAGAKO ERREKALDEA (I) ZEZEAGAKO ERREKALDEA (a) izenez agertzen dena.