líxiba

líxiba, líxibia. (c). izena. Arropa eta izara garbiketa (eskuz eta antzinako erara).   Colada a la antigua usanza. Azelakotxe lixibia daukaten atsalderako. líxibia egosi. (d). du aditza. Arropa zuritzeko ur-irakina lixontzira bota sutako hautsetan zehar. líxibia eiñ. (c). du aditza. Garbiketa egin. Sekula lixibia eiñ eztabenak eztaki ze dan labadoria. Hilean behin egin ohi zen. Lehenengo albergarrixan jabonau eta lixibia jo, eta gero arropa zuria sutako-hauts eta ur-irakinez egosi. líxibia jo. (c). du aditza. Albergarrian, jabondutako arropa astindu eta jo zikina ateratzeko. Ik. lixa-pótzu, lizi.