Hiztegia
pa
pago-azi
pála
pando
paputz
paretako sorginkerixa
párroko
pásano bédar
Paskua San Martingo
patatazittáko
pausúan
Péllo
pepita
perréjill
petátxu
pikadúra
Pikúlitta
pínpiño bédar
píñudi
pipártu
pítxi
plána
Plazentzia
pol-pol
pórrot eiñ
pót eiñ
potrojórra
pozu
prensáu
prímizia
próiektu, -o
pulmóiko
puntapalétau
purúan
putzúsaiñ
pago-azi
pála
pando
paputz
paretako sorginkerixa
párroko
pásano bédar
Paskua San Martingo
patatazittáko
pausúan
Péllo
pepita
perréjill
petátxu
pikadúra
Pikúlitta
pínpiño bédar
píñudi
pipártu
pítxi
plána
Plazentzia
pol-pol
pórrot eiñ
pót eiñ
potrojórra
pozu
prensáu
prímizia
próiektu, -o
pulmóiko
puntapalétau
purúan
putzúsaiñ
pót eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) PÓTO EIÑ. Rendirse, agotarse. Amargarren tantorako pot ein ddau./ Pot eindda zetorren bizikletan. Ik. étenda, ukatu.
póte, pótia. (a). izena. Bote, lata de conservas. Inuzente egunian potiak lotzen gontsen autuei.
Potia pote, naiz pipar da naiz tomate. esaera. (Eibar) "Oparitutakoari ez zaiola muzin egin behar esan nahi duen errefraua. A caballo regalado... Potia pote, naiz pipar da naiz tomate, eta laga nai ez badozu.
poté-póteka. (c). izena. El juego del escondite. Antzina desberdinak omen ziren pote-poteka (erdian pote bat ipinita jokatzen zen) eta bale-baleka; guretzat gauza bera ziren.
Sin. balé-báleka.
potóliñ, potolíña. (c). izena. POTTOLIN, POTXOLIN. Emakumearen sexoa. Vulva, coño. Ik. pótorro, potót, potxótx.
potólo, -a, potolúa, -ía. (a). adjektiboa. Gordo, -a, regordete, -a. Potolo-potolua dago txarrixa./ Andra potola majua dago. "Liburu sendua" esan ohi da eta ez "liburu potolua". Ik. potzólo, -a, sendo.
pótorro, pótorrua. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua, emakumearen sexoa. Coño. Potorrua bistan jeuan. Hots gordin samarra du; gizonen artean erabilia, lagun giroan. Bestela, potoliñ, potot edo potxotx gehiago.
pótoto, -a. (c). adjektiboa. Potoloei deitzeko erabiltzen den hitza. Nombre con el que a veces se designa a los gordos. I, pototo, kendu ari paretik, eztostak ikusten lagatzen eta./ An, badator gure potota. Adj. gisa ere entzun daiteke potolo, -a zentzuan.Mutill pototo batekin ikusi dot./ Neska potota bat da. Ez da entzun ohi mugatuan: «"pototua, -ia"
potril, potrilla. adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. potril, tronpil, tronpota.
pótro. 1. potro, pótrua(k). izena. Barrabilak. Testículos. Eztok edarra potrotako ostikaria./ Ezkerreko potrua aunditzen ei jakok. Pluralean, batez ere. Ik. árrautza, barrábill, koskábillo. pótrotan jarri. (b). esapidea. (arrunkeria.) Gogoak eman. Antojarsele, salirle de los cojones. Berai Urbixara juatia potrotan jarri jakolako bestiok atzetik segidu bia jotsau, ala?/ Zeaittik eztoten eiñ? Etxatalako potrotan jarri, garbi esanda.
pótruak euki. 1. potruak euki. (b). esapidea. (arrunkeria.) Lasaitasun gehiegizkoa euki. Freno barik abill? Ik dauzkak potruak.
Ik. potrojosixa eiñ. 2. potruak euki. (b). esapidea. Ausarta izan, balorea euki. Potruak bia die neguan Aconcaguara ixotzeko. 2. pótruak!. (b). interjekzioa. (arrunkeria.) Bai zera! Ezta pentsatu ere! Los cojones!
potróaundi, potróaundixa. (b). adjektiboa. (arrunkeria.) Gibelaundia. Cachazudo, cojonazos. Ate guztiak zabalik laga jittuk potroaundi orrek. Gibelaundi esan ohi da fin samar jarduterakoan, eta potroaundi bestela. Ik. potroso.
potróbakar, potróbakarra. (c). izena. Barrabil bakarra duena. Persona o animal de un sólo testículo. Animalixak eta personak pe izateittuk potrobakarrak.
potro bédar, potro bedárra. (c). izena. . ranunculus ficaria. Celidonia menor. Garbantzuaren itxurako aleak izaten ditu alboan. Ganaduek eta jaten dute, baina ortuan agertzen denean azkar atera behar izaten da kaltegarria delako. Sin. koskábillo bédar.