Hiztegia
sekulaixúan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Sekularioan, sekula ere ez, sekula santuan. Ni en larguísimo tiempo, ni en un siglo. Asi gaittien serixo lanian, bestela eztou sekulaixuan akabauko./ Oin daroian martxiakin eztau sekulaixuan euskeraz ikasiko. sekula santuan eta sekulaixuan Sin. gisa erabiltzen dira testuinguru batzuetan. Ik. sekúla sántuan.
sekuláko, sekulakúa. (b). izenlaguna. Handia, demasa, izugarria. Grande, enorme, de gran calidad (según el contexto). Sekulako mozkorra arrapau dau./ Kotxia erosi jok, baiña sekulakua.
Ik. démas, kríston.
sekúla sántuan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) SEKULA SANTA(N). Nunca, jamás. Etzaittez sekula santuan gurera etorri./ Sekula santa etxuat ainbeste perretxiku ikusi.
Azen.: sékula sántuan ere bai. Ik. sekulaixúan.
seltz, séltza. (c). izena. Soda, sifón. Len seltza asko erabiltze zuan ardauai ero bermutai botatzeko. Sin. sifóe, -i.
semetásun, semetasúna. (c). izena. Seme izaera legala. Estatus de hijo. Mutillorrek ez ei dotsa umiai semetasunik emun nai.
semíllara, semíllaria. (c). izena. Mintegi itxia. Negu-udaberri aldera ortuari haziak ereiteko erabiltzen den porlanezko itxitura kristalez estalia. Semillero de hortalizas. Urtero artzen dou semillaran tomate eta pipar-landaria. Gurean hala deitzen zaio, baina zenbait etxetan azitoki. Basoko arbolak hartzekoari mintei edo muntei.
semínaixo. 1. Semínaixua. (a). izen propioa. UNED. Bergarako Seminarioa. Seminaixuan dare ikastolia ta UNED.
2. semínaixua. (b). izena. Apaizgaitegia. Seminario. Ni seminaixuan egondakua naiz.
sémola, sémolia. (d). izena. Sémola de trigo. Baiak lelengo zai-zabala botatzen eban, urrengo birriña, ta urrengo semolia. Semolia esaten jakon, pikorra. Semolia da gari-pikorra, ori dendatan saltzen zan zopia eitteko. “Sopa de semola”. Aniz.
sen, sena. (d). izena. Instintoa, animaliena batik bat. Umiak ezkutatzia da katuan sena.
senera etorri. (c). esapidea. (Bere) onera etorri.
senetik urten, etara.. esapidea. Bere onetik irten, atera. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik).
sendátu. SENDOTU. 1. sendatu, sendotu. (c). da-du aditza. Lodieran irabazi, loditu. Urtebetian asko sendatu da arbola au./ Metro erdi inguru sendotu dabe bidia eskoriakin. Edurra ere sendatu egiten da. Gabian edurra sendatu dau. Ostera, pertsonak eta animaliak gizendu, ez sendatu. Loditu gutxi entzuten zaie zaharrei.
2. sendátu, sendotu. (d). da-du aditza. Sega guztiz kamustu. Pikadura sendatu; loditu, alegia. Desafilar(se) la guadaña hasta tal punto que ya no se recupera afilando con la piedra. Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo; baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. Beraz, amostu baino gehiago da sendatu. Ik. amóstu.
séndo. 1. sendo, sendúa. (a). adjektiboa. Lodia. Grueso, -a. Neguan galtza senduak, udan meiak./ Puria sendogixa dago. Lodi ez da apenas entzuten Bergaran.
Ant. mée. Ik. narrúsendo, gizen. 2. sendo. (c). adberbioa. Ugari, asko. Mucho, en abundancia. Dirua sendo eukiko dau orrek./ Politikuak gizurra sendo esate juek. Adibideetan ikusten denez, aurrean duen izena mugatu singularrean.
séndor, sendórra. (b). izena. Bizkarrean karreatzen den belar-karga. Carga de hierba. Alfafa sendorra ekarri dot goizian./ Sokiakin lotuta ekartzen da sendorra. Ik. bízkarka, kárgaka. séndorka. adberbioa. Sendorrak egin eta bizkarka (garraiatu). Len, tratoreik etzanian, sendorka eitte zien ganajatekuak. Ik. kárgaka, bízkarka.