Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sekulaixúan
senetik urten, etara.
senetik urten, etara.. esapidea. Bere onetik irten, atera. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik).
seníde, senidía. (a). izena. Pariente. Senide mordua dabe etxian, gonbidautzia dauke ta./ Gu bixok senidiak ga. Pluralean, batez ere. Pariente ere asko entzuten da. Ik. seníttarteko, tárteko, aide. seníde ur, seníde úrra(k). izena. Gertuko senidea.   Pariente cercano. Ondra-bazkaixa auzokuei tta emute jakuen. Pluralean, batik bat. Ant. seníde úrriñ. seníde úrriñ, seníde úrriña(k). izena. SENIDE ATZERATUAK. Urrutiko senideak.   Parientes lejanos. Ia lengusutik eta aurrera pasatzen dienak, senide urriñak. Klem. Ant. seníde ur.
senipárte, senipartía. (d). izena. Seme-alaba bakoitzak jasotzen duen herentzia partea.   La parte de herencia que toca a cada hijo. Bakoitzak bere senipartia artu arren eztare itxuria konforme. Azen.: seníparte ere bai. Sin. tokámen.
seníttarte, seníttartia. (b). izena. Parentela. Erentzia zala ta senittarte guztia asarretu zan.
seníttarteko, seníttartekua. (c). izena. De la parentela, pariente. Gure senittartekua zan Laskurain alkatia. Urrin samarrekoa denean erabilia, gehienbat; hurrekoa denean senide.
senittásun, senittasúna. (c). izena. Ahaidetasuna, senidetasuna.   Parentesco. Nik eztakitt ze senittasun dauken orrek eren artian.
sénper. (a). Testuinguru hauetan bakarrik erabilia, dakigunez: lana sénper eiñ. (c). esapidea. Lan asko, neurrigabe, egin. Gu lana senper einddakuak ga gaztetan./ Lana senper ein biakozu aurten titulua etara nai bozu. sénper ikúsi. (c). esapidea. Asko sufritu, gorriak ikusi. Pasau jat gerrikua, baiña senper ikusi dot miñekin. Klem./ Gerra ostian senper ikusittakua da familixa ori. sénperrenak eiñ. esapidea. Senperrenak ein giñuzen etxe inguruan ura topatzen, da dana arpelik.
sénperrenak eiñ. esapidea. Senperrenak ein giñuzen etxe inguruan ura topatzen, da dana arpelik.