Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gixáu. 1. gixáu. (b). du aditza. Guisar. 2. gixáu, gixáua. (b). izena. Haragi gisatua.   Guisado de carne, estofado. Okelia be, berriz, estofaua, dana gixaua, erre gutxi. Hil. Sin. estofau.
gixói. GIOI. 1. gixói, gixóia. (d). izena. GIÓI. Antzar bandadaren edo paseko beste edozeinen aurrean doana gidari bezala.   Guión, ave que va delante de las aves emigrantes. Gixoia e, paseko txorixak joaten zienian aurrenengo joate zana, ari esaten jakon gixoia. Klem. 2. gixói, gixóia. izena. Alkate-makila?
giza antzian ibilli. esapidea. (Antzuola) "Zintzo ibilli. Zabitzen lekuan giza antzian ibilli neri, e! . Sin. arrastuan ibilli." (Lar Antz).
gízajo, gízajua. (b). adjektiboa. GÍXAJO. Pobre hombre, cuitado. Gizajo orrek eztaki ez leitzen ez eskribitzen./ Langillia da, baiña gizajo samarra. Gizakumeei buruz bakarrik. Emakumeei koittau.
gizajotu. (c). da-du aditza. GIXAJOTU. Gizajo bihurtu.   Volver(se) cuitado (un varón). Andria il jakonian ziero gizajotu zan. Azentua era guztietara entzun daiteke. Ik. koittáutu, nanótu.
gizakóte, gizakotía. (c). izena. Gizon handi eta fuertea.   Hombrachón. Endañeta gizakote majua da. Ik. andrakóte.
gizakúme, gizakumía. (b). izena. Varón. Gizakumiak beti izan dau erreztasun geixao bere gogua eitteko emakumiak baiño. Sin. gizonézko. Ant. andrakúme, andrázko, emakúme.
gizaldi. 1. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Mendea.   Siglo. Gure aittajuna joan dan gizaldixan jaixua zuan. Gutxi erabilia. Siglo da arrunta. 2. gízaldi, gízaldixa. (d). izena. Belaunaldia.   Generación. Atzo familixako bazkaixa izan giñuan: lau gizaldi batu giñan. Goiko esaldiaren testuinguruan ia bakarrik. Sin. belaunáldi.
gizalége, gizalegía. (d). izena. Jokaera ona, formala.   Buen proceder. Dirua eskatu ta gero bueltau ez, ori eztok gizalegia./ Gizalegian dabillena nekez aberasten da.
gízarte, gízartia. (c). izena. Giza artea, lagunartea, jende arteko tratua. Gizon txarra ezta, baiña gizarterako eztau balio./ Etorri ari ona mutill, etorri ari giza artera, beti or bakarrik egon barik./ Gizarte ederrian pasau giñuan atsaldia. Goiko esaldietako testuinguruetan. GIZA ARTE ere bai.
gizátxarkerixa, gizátxarkerixia. (d). izena. (Oñati) Ekintza gaiztoa.   "Gizátxarkerixaak ein: cometer acciones malas, robos, etc." (Izag Oñ).
gízen. 1. gizen, gizéna. (a). adjektiboa. Grueso, -a, gordo, -a, tratándose de personas o animales. Anton oso gizena dago. Potolo (adkor.) ere bai. Gauzei buruz Bergaran sendo, batik bat, eta gutxi batzuek lodi. 2. gizen, gizéna. (c). izena. Parte adiposa, grasienta, de la carne. Nik giarria naixao gizena baiño./ Ze aragi emon dotsu, gizena besteik eztauka ta. Ant. giarra, -e. 3. gizen, gizéna. (d). izena. Enborraren azal azpiko lehen egur geruza biguna. Gizena emen azalian eukitzen dau puxkat. Pauak-eta gizen gutxi eukitze juek. Gizena onek piñu zurixonek pe eukitze ok. Eukiko ok azalian pare bat zentimetro ero bat ero gizena. Sebas. Sin. kostánera, laka, zuri. Ant. flojo.
gizéndu. (a). da-du aditza. Gizen bihurtu.   Engordar. Illebetian iru kilo gizendu naiz./ Pentsuakin gizenduko jittuat txarrixak. Ik. potolotu.
gizen-fáltsu, gizen-faltsúa. (c). izena. Gizentasun puztua. Ziero gizenduta dago, baina gizen-faltsua. Itxura eskaxa artu jat.
gízon. 1. gizon, gizóna. (a). izena. Hombre. Ondradu zentzua du honelakoetan: Gizona danak eztau olakoik eitten. Gizona otzarapeian be gizon. esaera. (Gatzaga) "El hombre siempre lleva el complejo de 'gallo'." (Aran Gatz). gízon portáu. (c). esapidea. Ondradu portatu. Igeltserua azkenian gizon portau jakun. Etzoskun kobrau gaiñetiko lana. gizona plantau. (c). esapidea. Jende aurrean modu nabarmenean agertu edo jokatu: haserre, mozkortuta, burrukarako prest... Gizona plantau zuan Iñaki bakaziñotan lanera joan bia zebala esan zotsenian. Ixa garbittu juan enkargaua./ Gizona plantatzen dok Errekalde kuartillo bat joten dabenian. 2. gizon, gizóna. (a). izena. Senarra.   Marido. Nundik nora ibilliko ete da nere gizona. Ik. andrá-gizon.
gizonen gaitz, gízonen gaitza. (d). izena. GIZONEN ZERA. Sífilis. Ant. emakumien gaitz, sífilis.
gizonézko, gizonezkúa. (b). Pertsona arra.   Varón. Gizonezko bat eta andrazko bat zebitzen zure kotxiai zirrika. Sin. gizakúme. Ant. andrakúme, andrázko, emakúme.
gízongei, gízongeixa. (d). izena. Senargaia.   Novio. Gizongeixa be esan oi da. Persona nausixak; berakiñ ez.; “Aren gizongeixa dok ori, alakon gizongeixa”. Andrageixa bai. Andrageixa geixao gizongeixa baiño. Don. Gutxi erabilia. Nobixo da arrunta.
gizóngiñ, gizongíña. (d). adjektiboa. GIZONGILLE, GIZAGIÑ (OÑ.). Osasunerako ona, bizimodurako egokia.   Recomendable para la salud o para una existencia agradable. Laskurain alkate nonbrau zebenian gurera etorri zuan, senide eitten giñuztan da, eta gure amai esan jotsan, pozik: Izagirrek gizagiñ dakar zentzu beraz: "gizagiña: lo que contribuye al desarrollo del hombre." (Izag Oñ)..