Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pótijo
potx-potx
pótijo, pótijua. (b). izena. BOTIJO. Botijo. Sin. murko (Lein.).
poto, potue. izena. (Leintz) Lursail baten sakonunea.
poto eiñ. esapidea. Ik. pót eiñ.
potóliñ, potolíña. (c). izena. POTTOLIN, POTXOLIN. Emakumearen sexoa.   Vulva, coño. Ik. pótorro, potót, potxótx.
potólo, -a, potolúa, -ía. (a). adjektiboa. Gordo, -a, regordete, -a. Potolo-potolua dago txarrixa./ Andra potola majua dago. "Liburu sendua" esan ohi da eta ez "liburu potolua". Ik. potzólo, -a, sendo.
potolotu. (b). aditza. (adierazkorra.) Gizendu.   Engordar. Ik. gizéndu.
pótorro, pótorrua. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua, emakumearen sexoa.   Coño. Potorrua bistan jeuan. Hots gordin samarra du; gizonen artean erabilia, lagun giroan. Bestela, potoliñ, potot edo potxotx gehiago.
potót, potóta. (c). izena. Emakumearen sexoa.   Coño. Ik. potóliñ, pótorro, potxótx.
pótoto, -a. (c). adjektiboa. Potoloei deitzeko erabiltzen den hitza.   Nombre con el que a veces se designa a los gordos. I, pototo, kendu ari paretik, eztostak ikusten lagatzen eta./ An, badator gure potota. Adj. gisa ere entzun daiteke potolo, -a zentzuan.Mutill pototo batekin ikusi dot./ Neska potota bat da. Ez da entzun ohi mugatuan: «"pototua, -ia"
potril, potrilla. adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. potril, tronpil, tronpota.
pótro. 1. potro, pótrua(k). izena. Barrabilak.   Testículos. Eztok edarra potrotako ostikaria./ Ezkerreko potrua aunditzen ei jakok. Pluralean, batez ere. Ik. árrautza, barrábill, koskábillo. pótrotan jarri. (b). esapidea. (arrunkeria.) Gogoak eman.   Antojarsele, salirle de los cojones. Berai Urbixara juatia potrotan jarri jakolako bestiok atzetik segidu bia jotsau, ala?/ Zeaittik eztoten eiñ? Etxatalako potrotan jarri, garbi esanda. pótruak euki. 1. potruak euki. (b). esapidea. (arrunkeria.) Lasaitasun gehiegizkoa euki. Freno barik abill? Ik dauzkak potruak. Ik. potrojosixa eiñ. 2. potruak euki. (b). esapidea. Ausarta izan, balorea euki. Potruak bia die neguan Aconcaguara ixotzeko. 2. pótruak!. (b). interjekzioa. (arrunkeria.) Bai zera! Ezta pentsatu ere!   Los cojones!
potróaundi, potróaundixa. (b). adjektiboa. (arrunkeria.) Gibelaundia.   Cachazudo, cojonazos. Ate guztiak zabalik laga jittuk potroaundi orrek. Gibelaundi esan ohi da fin samar jarduterakoan, eta potroaundi bestela. Ik. potroso.
potróbakar, potróbakarra. (c). izena. Barrabil bakarra duena.   Persona o animal de un sólo testículo. Animalixak eta personak pe izateittuk potrobakarrak.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
potro bédar, potro bedárra. (c). izena. . ranunculus ficaria. Celidonia menor. Garbantzuaren itxurako aleak izaten ditu alboan. Ganaduek eta jaten dute, baina ortuan agertzen denean azkar atera behar izaten da kaltegarria delako. Sin. koskábillo bédar.
potrojórra, potrojorría. (c). izena. (lagunartekoa.) Kolpe zorririk ez jotea gizonezkoak; inesiboan ia bakarrik.   El no dar golpe. Arek potrojorria besteik etxaukak. POTROJORRÁN. Kolperik jo gabe. Egun guztia potrojorran pasatzen dau. Ik. titijorrán.
potróso. 1. potroso, potrosúa. (c). adjektiboa. Suerte handikoa.   Suertudo, chiriposo. Canariasetara biajia tokau jakok potroso orri. 2. potroso, potrosúa. (c). adjektiboa. Zenbaitek "potroaundi" zentzuan ere badarabil.
potrotako. PÓTRUETAKO. 1. pótrotako, pótrotakua. (b). izena. PÓTRUETAKO. Potroetako kolpea.   Golpe en los testículos. Baloiakin nik artu juat potrotakua. 2. pótrotako, pótrotakua. (b). izena. (arrunkeria.) PÓTRUETAKO. Negozioetan, politikan, etab., porrota.   Fracaso. Merkado Komunian sartziak kriston potrotakua emun jotsan enpresa orri./ Datorren eleziñuetan orrek artu bia juek potrotakua. POTROTAKUA ARTU edo EMON ia beti.
potrozórri, potrozorríxa. (c). izena. Ladilla. Sin. lapazórri.
pottolin. POTXOLIN. Ik. potóliñ.