Hiztegia
potxo eiñ. aditza. (Eibar) "Jolasetan, kanika-edo zuloan sartu. Iru bidar aleginduta gero, azkenian potxo ein dau." (AAG Eibes).
pótxolo. 1. pótxolo, pótxolua. (c). izena. POTXO, -UE (LEIN.). Kaniketan jolasteko edo artoa sartzeko, adibidez, lurrean egiten den zulotxoa. Agujerito en el suelo. Urriñetik sartu dau potxolora./ Potxolo bakoitzera iruna artale bota.
potxoloka. adberbioa. Jolasa: potxoloan kanika zeinek sartu.
2. pótxolo, pótxolua. (c). izena. Aurpegian, barre egiterakoan eta, sortzen den zulotxoa. Hoyuelo. 3. potxolo, -a, potxolúa, -ía. (a). adjektiboa. Maitagarria, ederra, polita. Konotazio kariñosoz betea. Haurrez, batik bat. Majo, -a, hermoso, -a. Oso mutiko potxolua dauke./ Zelako potxolia zan txikittan. Elkar maite dutenek "querido", "cariño", "bihotza" zentzuan erabiltzen dute. Bueno, potxola, biar arte.