Hiztegia
póspolo, póspolua. (a). izena. POSPORO (LEIN.). Cerilla. POSPOLO-BURU eta POSPOLO-KERTEN (POSPOLO-LAKATZ ere bai Antzuolan) deitzen dira pospoloaren bi parteak. Ik. místo. póspoluak baiño buru gutxíao euki. (c). esapidea. Zentzun gutxi izan.
póste. 1. póste, póstia. (a). izena. Poste. Bai, argindarrarenak, telefonoenak, etab.
postian moduan. esapidea. Geldi. Mobidu ari!, egun guztian postian moduan egon barik.
2. póste, póstia. (c). izena. Etxearen egituran, zutik dauden habeak, etxeari eusten diotenak. Teillatu dana aidian puntaliauta ipini, eta postia kaltzau beian, da or dao ezarritta postia. Benito./ Eta gero aren gaiñian asentatzen da. Postiak zela eukitzen daben leku txikixa, arek suplemento bat izeten dau: ginbela. Ginbelan gaiñian juten dia gero tirak, frontalak. Juntia eitteko, josteko ta. Postian gaiñian ezin leike josi. Don. Tijeratik (frontaletik) goiagara doan zutikoari deitzen omen zaio bereziki poste. Ik. goiága, pálo, tíjera, zutiko.
posté-bíttarte, posté-bíttartia. (d). izena. Etxe baten zurezko egituran, habeartea, postetik postera dagoen tartea. Espacio entre vigas. Tramua, obria eitten dabillenian, biarbada. “Tramu ontako egurra dok ori”. Ori be esaten da. Egurrak beian preparatzeittuk eta; baiña bestela ba poste-bittartia. Postetik postera poste-bittartia. Don.
Ik. abélarte, trámo.
póstura. 1. póstura, pósturia. (a). izena. Apostua. Apuesta. Baietz ik paiño geixao jan, posturia./ Posturia irabazi zotsan. Sin. apostu (Lein.). Sin. aposta. dóble, dóblia. (a). zenbatzailea. Doble. Orrek nere erdirik eztau lan eitten da doble (edo doblia) irabazten dau. Artikuluarekin zein gabe esaten da. Ik. bíkoti, bíkotx. pósturia eiñ. (a). aditza. PÓSTURIA JOKATU. Apostar. Posturia ein ddabe Elgetara zeiñek bixkorrao ixo. 2. postura, posturía. (a). izena. Postura. Tortikulisakin nago postura txarrian lo eittiaittik.
pót eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) PÓTO EIÑ. Rendirse, agotarse. Amargarren tantorako pot ein ddau./ Pot eindda zetorren bizikletan. Ik. étenda, ukatu.
póte, pótia. (a). izena. Bote, lata de conservas. Inuzente egunian potiak lotzen gontsen autuei.
Potia pote, naiz pipar da naiz tomate. esaera. (Eibar) "Oparitutakoari ez zaiola muzin egin behar esan nahi duen errefraua. A caballo regalado... Potia pote, naiz pipar da naiz tomate, eta laga nai ez badozu.
poté-póteka. (c). izena. El juego del escondite. Antzina desberdinak omen ziren pote-poteka (erdian pote bat ipinita jokatzen zen) eta bale-baleka; guretzat gauza bera ziren.
Sin. balé-báleka.
potóliñ, potolíña. (c). izena. POTTOLIN, POTXOLIN. Emakumearen sexoa. Vulva, coño. Ik. pótorro, potót, potxótx.
potólo, -a, potolúa, -ía. (a). adjektiboa. Gordo, -a, regordete, -a. Potolo-potolua dago txarrixa./ Andra potola majua dago. "Liburu sendua" esan ohi da eta ez "liburu potolua". Ik. potzólo, -a, sendo.
pótorro, pótorrua. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua, emakumearen sexoa. Coño. Potorrua bistan jeuan. Hots gordin samarra du; gizonen artean erabilia, lagun giroan. Bestela, potoliñ, potot edo potxotx gehiago.