Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
brotxe, brotxia. (a). izena. Broche. Zierria ta brotxia bat zien. Maria.
© Gorka Ortega
brúsa, brúsia. (d). izena. BLÚSA (ORAIN ESANAGOA). Tunika. Gizonezkoen euskal jantzi zaharra.   Blusón, blusa larga y suelta. Dantzarixak, Bitorixako blusak eta olakuak erabiltzen dabena da brusia./ (Arreo gurdiari buruz dihardu): Karreterua be alaxe jantzitta, dotore bere brusa ero zerakin, baserrittar zerakin, baiña dotore, kurioso, orduan tokatzen zan moruan, oin trajia ibiltzen dan moruan. Juana. Sin. túnika.
buélo, buélua. (b). izena. Gonaren barrena oso zabala denean buelo aundixa duela esan ohi da. Buelta azkar bat emanez konprobatzen da. Baita esaten da edozein gauzak handi-itxura duenean, nahiz eta agian funts gutxi izan.   El vuelo de una falda. Dícese también de cualquier cosa con mucho bulto y normalmente de poca consistencia. Sasoi baten buelo aundiko gonak modan egon zien./ Zuen oillaskuak buelo aundixa baiña okela gutxi./ Ikusi don Petra? Arek artu jon buelua arek; kale osua bia jon beretako.
buélta. 1. buélta, buéltia. (a). izena. Vuelta. Buelta bat emotera noia. barruan be bueltia eindda. (d). esapidea. Momentuko beldur handiaren menpe. Berak ikusi euanian irixa tamaiño onetan saltoka ta neska gaztia aurrian, barruan be bueltia eindda bera, ezta..., ta irixa geratu, zu. Ben. bueltia etorri. (c). esapidea. Egoera alderantziz jarri. Oin majo bizi die baiña ikusiko dabe bueltia datorrenian. Erregimen aldaketaz sarri erabilia. norbaiti buelta bat egin. (d). esapidea. Norbaiti bisita bat egin. Eixozu buelta bat amandriai, estimauko dau eta. 2. buélta, buéltia. (a). izena. El regreso. Kotxian joan da bueltia trenian ein giñuan. 3. buélta, buéltia. (c). izena. El alrededor. Etxebuelta guztian piñu sartu dabe. Gerri handia dutenengatik: Joxek jaukak gerri-bueltia. Konposatuen bigarren osagai moduan, batik bat. Ik. jíra. 4. buelta. (a). adberbioa. "En los juegos, orden de repetir el lance por no haber procedido en ley." (Etxba Eib) E, buelta! Traba ein ddostazu./ Zapatillia lotzen ziarduala jo dotse sakia ta buelta ein bia dabe. 5. buelta. (c). posposizioa. Nundik buelta. Nondik zehar Nundik buelta joan zate Urkulura?/ Elgetatik buelta joan giñan Kanpazarrera.
bueltákanpana, bueltákanpania. (a). izena. Vuelta de campana. Errebueltan labandu, mugan bera jausi tta bi bueltakanpana emun giñuzen. Ik. aidézko buélta, txilípurdi.
Bueltákune. (c). toponimoa. Uberatik Elgetara lehenengo dagoen errebuelta.   Primera curva entre Ubera y Elgeta. Bueltakunera goiaz karreria ikustera.
bueltáu. 1. bueltau. (b). da aditza. Volver, regresar. Ameriketara joan zan da etzan bueltau. arnasía bueltáu. (c). esapidea. Arnasestua puska bat lasaitu.   Superar la situación de jadeo intenso. Ein neban aintxintxiketaldixakin bos minutuan arnasia bueltau ezindda egon nitzuan. 2. bueltau. (b). du aditza. Devolver. Auto txarra saldu doste ta bueltau ein biot. 3. bueltau. (d). da aditza. Idiskoak estali arren ernari gelditu ez, eta berriro umesketu den behia. Bueltau ein dda, antzu urten dosku. Don. Txalian bueltau ere bai. Ik. ántzu, ernári, umeskétu.
buenajera, buenajeria. (d). izena. (Eibar) Ongi etorria. Alkarri sekulako buenajeria eiñ ondoren, asi ziran bata bestiari euren barrixak kontatzen. (SM Ezten)
buéno. (a). BÉNO. Bueno, bueno pues. Bueno, ze pentsatzen jatzue lotara joango bagiña? bueno ba. (b). Bueno pues. buéno buéno!. (a). interjekzioa. Solaskideak esandakoaz ezadostasuna adierazteko erabilia.
buérda. 1. buerda, buerdía. (d). izena. Etxe-abereek aztoratuta daudenean egiten dituzten zalapartada eta tirakadak.   Movimientos bruscos del ganado cuando está azorado. Txala mataderixara eruateko lotu giñuanian, arek eitten jittuan buerdak./ Beixa zaltaixan buerdia darixola dago egun guztia. 2. buerda, buerdía. (d). izena. "Airean burua behera eta hankak gora egiten duen itzulia." (Lar Antz) Sin. txitxilipurdi, txatxilipurdi. Sin. txilípurdi. buerdaka. Buerdak emanez. Sin. itxilipurdika, txitxilipurdika, txatxilipurdika. Sin. txilípurdika.
buetre, -a, buetria. Ik. buítre.
bufada, bufadia. (c). izena. "Leku itxi batetik ateratzen den aire bolada modukoa, gehienetan usain ona izaten ez duena eta beroa dena. Taberna orretatik erten dau bufadia!" (Lar Antz).
bufánda, bufandía. (a). izena. BUJANDA (DON.). Bufanda. Sin. tapáboka.
© Asier Sarasua
buítre, buítria. (b). izena. BUÉTRE -A. Gyps fulvus. Buitre. Sin. arrano.
buka(t)u. aditza. Amaitu. Antzuolan erabilia, eta Bergarako kalean ere pixka bat. Gazteek ere gero eta gehiago. Akabau da Bergara inguruan zaharra eta arrunta. Ik. akabau.
bukóe, -i. (d). izena. BOKOI. Upel handia.   Barrica, cuba. Sardaotei bastante aundixa Egiñon, oinddio be an jak; eta zeuan lelengo artzeko, dana batera artzeko, zeuan upela, aundi bat, milla litrokua, eta gero andik 3etara pasatze zaban. Da bukoiak pa bosteun ero seireun litrokuak ero ola zien. Don. Ik. kúpel, úpel, bárrika, pípa.
búlar. 1. bular, bulárra. (c). izena. Emakumearen titia.   Teta de mujer. Umiak iru urte eta oinddio bularra emoten zotsan./ Bularra gastau. Ben./ Ezkerreko bularra kendu dotse. Gaur egun hitz hau bi testuinguru hauetan erabiltzen da ia bakarrik: BULARRA EMON, ARTU, KENDU (emateari laga); edota ebakuntza edo ezbeharren bat egiten denean bularrean. Bestelakoetan titi. Petxu ere entzuten da bularren zentzuaz. Ik. titi. bular bateko anaiak. (c). izena. (Eibar) Emakume berberak hazitakoak.   Hermanos de leche. 2. bular, bulárra. (d). izena. Behiak lepoan esegita duen larrua. Sin. papar.
búlda, buldía. (d). izena. Garizuman okela jan ahal izateko elizak eman ohi zuen baimena.   Bula. Bijilixa izan arren buldia etara ezkero jan zeikien okelia.
bulkáu. (c). da aditza. BOLKÁU. Irauli.   Volcar. Tranguan burdi-bedarra bulkau jaku. Sin. idúli, itxuli.