Hiztegia
aiztatzáko, aiztatzákua. (d). izena. Ahizpaordea. Hermana adoptiva (de mujer) Ezkondu dan ori aiztatzakua dau Maritxuk. (Etxba Eib)
áizti, áiztixa. (b). izena. ARIZTI, ARESTOI (LEIN.). Hariztia. Robledal. Antzina, haritz luzeak, punta moztu gabeak, zituen basoari zuaizti deitzen zitzaion, eta haritz mozkote lodiak zituenari aizti. Gaur egun bigarren hau entzuten da ia bakarrik. Ik. zúaizti.
aj!. (a). interjekzioa. Iguina edo amorrua adierazten duen espresioa. Aj! zopa au eztago jateik./ Aj!, kendu ari emendik baloi zar orrekin.
ajáu. (b). da aditza. Kolorea joan. Itxuratxartu. Ajarse. Alkondara ori oso ajauta daukazu ta ezizu jantzi./ Gaztetan ni be ederra nitzuan baiña oiñ majo ajauta najaok.
áje. 1. aje, ájia. (a). izena. Gorputzaldi txarra. Parranda egunaren biharamunean eduki ohi dena. Aje, mal cuerpo debido a una juerga. Kriston ajia najaukan astelen goizian./ Ajia pasatzeko dagonik onena, berakasaldia. Sin. bíxamon. 2. aje, ájiak. izena. Achaques (de vejez, sobre todo).
Bein edade batera ezkero, ajia ugari izaten da./ Orrek zartzaroko ajiak die. Pluralean, batik bat.
ajura, ajuría. (d). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Ayuda, lavatiba. Ipiñixozu ajuria perrejil kertentxo batekin. (Etxba Eib).
akáau. (a). da-du aditza. Animalia bat berez hil edo norbaitek hil. Morirse o matar un animal. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut.
Iru eguneko txala akau jakue./ Atxurrakin buruan jota akau juan txakurra. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. Pertsonez ere esaten da lagunarteko hizkeran. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. akáauta. 1. akaauta. (a). adberbioa. Hilda (abere bat). Txakur bat akaauta zeuan kamiñuan. 2. akaauta. (a). adberbioa. Oso nekatuta, lehertuta. Cansado, derrengado.
Mendixan izan nitzuan atzo, ta gaur jota akaauta najaok.
akábatzaille, akábatzaillia. (c). izena. (Eibar) Leuntzailea. Pulidor. Akabatzailliak ezagun izaten dabe kalian be: musturra baltza. Baiña ondo irabazten dabe akabatzen. (SM)
akábau. 1. akabau. (a). du aditza. Bukatu, amaitu. Terminar, concluir. Lanak akabautakuan, pelotan eittera joango naiz. Amaitu inguruetan esan ohi da baina ez Bergaran. Ik. buka(t)u. 2. akabau, akabaua. (b). aditza. Pulir. Metalezko piezei azala leunduz akabera eman. Aixkoria zorroztu ta akabau. Jen./Joan zaittez Txopanera ia akabau dittuen nere piezak. (Etxba Eib).
3. akabau, akabaua. (c). izena. Acabado, pulido. Oso akabau eskasa emun jotsek etxiai. (SB Eibetno).
akábera, akáberia. (a). izena. Bukaera, amaiera. Fin. Akabera bareko lana da iztegi bat eittia./ Pelikulian akaberan txalo aundixak entzun zien.
akaberabako, akaberabakua. (Leintz) Demasa, handia. A kalamidadia don akaberabakua. Batez ere gaizki-esaka aritzerakoan. (Lein., gehienbat).
akábo. (c). interjekzioa. Ez duela erremediorik, ezin dela ezer egin. Que no tiene remedio, acabóse. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria./ Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa./ Txokolatia ekarri orduko jaten bozue, akabo ba.
akábu, akabúa. (c). izena. Fin, límite. Madrilgo rastruan izan nitzan.
Madrilgo rastruan izan nitzan. Ango trastiak eta ango katxarruak eztauka akabuik./ Oiñ bizikletia bia dabela, gero patiñak, umien esijentziak eztauke akabuik.
ákaiña, ákaiñia. (d). izena. AKEN (EIB.). Kapar handia. Cierta garrapata grande. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don. komentario 1 Ik. kapárra.