Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
ákats, akátsa. (c). izena. AKATX. Lekune leun edo zorrotz batek duen kaxka, mailatua. Batez ere aizkora, aitzur, aizto eta horrelakoak.   Muesca, mella en un cuerpo afilado o superficie lisa. Mutikuak aixkoria akatsez beteta laga zeban arrixan kontra./ Segia pikau biarrian naiz, alanbria jota akatsak ein notsan da. Gaztainei ere akatsa egin ohi zaie erre aurretik lehertu ez daitezen. Dendariek eta tabernariek egur batean akatsak eginez eramaten zituzten zordunen kontuak. Ardiei ere belarrien akatsa egiten zaie ezaugarri moduan. Ik. káska, mirúbuztan.
© Aitor Usobiaga
áker, akérra. (a). izena. Cabrón, macho cabrío. Ik. trákets. aker-usaiña izan. esapidea. (Eibar) Baserri giroko ohiturak (zentzu peioratiboan) laga ez dituenari esaten zaio. Aker-usaiña ez jako joan oindiokan (AAG Eibes).
aketixen. (Leintz) AKITIXAN (OÑ.). Saltoka, ipursaltoka; zaldia, adibidez. Ik. ipúrsaltoka, zapósaltoka.
aketona, aketonia. (Leintz) Marimutila. (Aran Gatz).
aketu, aketúa. (d). izena. (Eibar) Gizakotea.   "Hombre de estatura más que regular. Arrate ballian baziran aketuak bildurra sartzeko bestekuak.
áko. (d). Harako, harako hura. Zera dio Hilarik ilddia zer den azaltzerakoan: Eta gero ari kontestaziñua... Gizakumia danian Ik. ilddía.
akólitto. 1. akólitto, akólittua. (d). izena. Monaguillo. Mutikotan akolitto ibillitakua naiz ni be. Sin. monágillo. 2. akólitto, akólittua. (c). izena. Jarratzailea; politikoa, batik bat.   Secuaz. Ministrua etorri zuan inaguratzera, inguruan akolitto pilliakin.