ákats
ákats, akátsa. (c). izena. AKATX. Lekune leun edo zorrotz batek duen kaxka, mailatua. Batez ere aizkora, aitzur, aizto eta horrelakoak. Muesca, mella en un cuerpo afilado o superficie lisa. Mutikuak aixkoria akatsez beteta laga zeban arrixan kontra./ Segia pikau biarrian naiz, alanbria jota akatsak ein notsan da. Gaztainei ere akatsa egin ohi zaie erre aurretik lehertu ez daitezen. Dendariek eta tabernariek egur batean akatsak eginez eramaten zituzten zordunen kontuak. Ardiei ere belarrien akatsa egiten zaie ezaugarri moduan. Ik. káska, mirúbuztan.