Hiztegia
ajura, ajuría. (d). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Ayuda, lavatiba. Ipiñixozu ajuria perrejil kertentxo batekin. (Etxba Eib).
akáau. (a). da-du aditza. Animalia bat berez hil edo norbaitek hil. Morirse o matar un animal. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut.
Iru eguneko txala akau jakue./ Atxurrakin buruan jota akau juan txakurra. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. Pertsonez ere esaten da lagunarteko hizkeran. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. akáauta. 1. akaauta. (a). adberbioa. Hilda (abere bat). Txakur bat akaauta zeuan kamiñuan. 2. akaauta. (a). adberbioa. Oso nekatuta, lehertuta. Cansado, derrengado.
Mendixan izan nitzuan atzo, ta gaur jota akaauta najaok.
akábatzaille, akábatzaillia. (c). izena. (Eibar) Leuntzailea. Pulidor. Akabatzailliak ezagun izaten dabe kalian be: musturra baltza. Baiña ondo irabazten dabe akabatzen. (SM)
akábau. 1. akabau. (a). du aditza. Bukatu, amaitu. Terminar, concluir. Lanak akabautakuan, pelotan eittera joango naiz. Amaitu inguruetan esan ohi da baina ez Bergaran. Ik. buka(t)u. 2. akabau, akabaua. (b). aditza. Pulir. Metalezko piezei azala leunduz akabera eman. Aixkoria zorroztu ta akabau. Jen./Joan zaittez Txopanera ia akabau dittuen nere piezak. (Etxba Eib).
3. akabau, akabaua. (c). izena. Acabado, pulido. Oso akabau eskasa emun jotsek etxiai. (SB Eibetno).
akábera, akáberia. (a). izena. Bukaera, amaiera. Fin. Akabera bareko lana da iztegi bat eittia./ Pelikulian akaberan txalo aundixak entzun zien.
akaberabako, akaberabakua. (Leintz) Demasa, handia. A kalamidadia don akaberabakua. Batez ere gaizki-esaka aritzerakoan. (Lein., gehienbat).
akábo. (c). interjekzioa. Ez duela erremediorik, ezin dela ezer egin. Que no tiene remedio, acabóse. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria./ Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa./ Txokolatia ekarri orduko jaten bozue, akabo ba.
akábu, akabúa. (c). izena. Fin, límite. Madrilgo rastruan izan nitzan.
Madrilgo rastruan izan nitzan. Ango trastiak eta ango katxarruak eztauka akabuik./ Oiñ bizikletia bia dabela, gero patiñak, umien esijentziak eztauke akabuik.
ákaiña, ákaiñia. (d). izena. AKEN (EIB.). Kapar handia. Cierta garrapata grande. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don. komentario 1 Ik. kapárra.
ákaso. (a). adberbioa. Agian, beharbada. Acaso.
Nik eztakitt medikuan telefonua, baiña akaso nere anaiak jakingo dau. Sin. biarbada, igual, onenian Sin. biarbada, ónenian, igual.
ákats, akátsa. (c). izena. AKATX. Lekune leun edo zorrotz batek duen kaxka, mailatua. Batez ere aizkora, aitzur, aizto eta horrelakoak. Muesca, mella en un cuerpo afilado o superficie lisa. Mutikuak aixkoria akatsez beteta laga zeban arrixan kontra./ Segia pikau biarrian naiz, alanbria jota akatsak ein notsan da. Gaztainei ere akatsa egin ohi zaie erre aurretik lehertu ez daitezen. Dendariek eta tabernariek egur batean akatsak eginez eramaten zituzten zordunen kontuak. Ardiei ere belarrien akatsa egiten zaie ezaugarri moduan. Ik. káska, mirúbuztan.
áker, akérra. (a). izena. Cabrón, macho cabrío. Ik. trákets. aker-usaiña izan. esapidea. (Eibar) Baserri giroko ohiturak (zentzu peioratiboan) laga ez dituenari esaten zaio. Aker-usaiña ez jako joan oindiokan (AAG Eibes).
aketixen. (Leintz) AKITIXAN (OÑ.). Saltoka, ipursaltoka; zaldia, adibidez. Ik. ipúrsaltoka, zapósaltoka.
aketu, aketúa. (d). izena. (Eibar) Gizakotea. "Hombre de estatura más que regular. Arrate ballian baziran aketuak bildurra sartzeko bestekuak.