buélta

buélta. 1. buélta, buéltia. (a). izena. Vuelta. Buelta bat emotera noia. barruan be bueltia eindda. (d). esapidea. Momentuko beldur handiaren menpe. Berak ikusi euanian irixa tamaiño onetan saltoka ta neska gaztia aurrian, barruan be bueltia eindda bera, ezta..., ta irixa geratu, zu. Ben. bueltia etorri. (c). esapidea. Egoera alderantziz jarri. Oin majo bizi die baiña ikusiko dabe bueltia datorrenian. Erregimen aldaketaz sarri erabilia. norbaiti buelta bat egin. (d). esapidea. Norbaiti bisita bat egin. Eixozu buelta bat amandriai, estimauko dau eta. 2. buélta, buéltia. (a). izena. El regreso. Kotxian joan da bueltia trenian ein giñuan. 3. buélta, buéltia. (c). izena. El alrededor. Etxebuelta guztian piñu sartu dabe. Gerri handia dutenengatik: Joxek jaukak gerri-bueltia. Konposatuen bigarren osagai moduan, batik bat. Ik. jíra. 4. buelta. (a). adberbioa. "En los juegos, orden de repetir el lance por no haber procedido en ley." (Etxba Eib) E, buelta! Traba ein ddostazu./ Zapatillia lotzen ziarduala jo dotse sakia ta buelta ein bia dabe. 5. buelta. (c). posposizioa. Nundik buelta. Nondik zehar Nundik buelta joan zate Urkulura?/ Elgetatik buelta joan giñan Kanpazarrera.