1. bular
1. bular, bulárra. (c). izena. Emakumearen titia. Teta de mujer. Umiak iru urte eta oinddio bularra emoten zotsan./ Bularra gastau. Ben./ Ezkerreko bularra kendu dotse. Gaur egun hitz hau bi testuinguru hauetan erabiltzen da ia bakarrik: BULARRA EMON, ARTU, KENDU (emateari laga); edota ebakuntza edo ezbeharren bat egiten denean bularrean. Bestelakoetan titi. Petxu ere entzuten da bularren zentzuaz. Ik. titi. bular bateko anaiak. (c). izena. (Eibar) Emakume berberak hazitakoak. Hermanos de leche.