Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ankagorri
ankázabal
ankagorri, ankagorrixa. (c). Jaioberria. Anka-gorririk izan al dozu etxian? (AAG Eibes).
ankajóku, ankajokúa. (c). izena. Lasterkaldia zerbaiti ihesi.   Carrera apresurada, escapando de algo. Keixa lapurretan zebitzen mutikuak, eta ango ankajokua baserrittarra azaldu zanian. Sin. orpoots, orpojoka. ankajokuái émon. (c). esapidea. Aintxintxika ihes egin. Ertzaiñak agertu orduko ankajokuai emun gontsan.
ankákasko, ankákaskua. (d). izena. Pezuña de animal. Don. Ik. ápatx, kásko, pélu, -o.
ankálaru, ankálarua. (d). adjektiboa. Txanka mehea; hanka meheak dituena. Ankameia be bai tta ankalarua be bai. Txankameia be bai. Don. Ia galdua. Sin. txánkame, ánkamee. Ik. láru.
ankálatraba. 1. ankalatraba. (a). adberbioa. A horcajadas. Astuan gaiñian ankalatraba jarri tta kalera esne partitzera. 2. ankalatraba. (a). interjekzioa. Txorro-morroka jokoan, gainean dagoenak behekoari hanka tripapean sartzen badio, ankalatrába! oihu egiten da, eta goikoak galtzen du.
ankáleku, ankálekua. (c). izena. Hanka jartzeko lekua. Motorrak atzekaldian etzeukan ankalekuik.
ankáluze. 1. ankáluze, ankáluzia. (a). Hanka luzeak dituena. Ankaluziak bia die balonzestorako. 2. ankáluze, ankáluziak. (d). Hala esaten zaie hanka luzeko hegaztiei, kurrilo, kaio eta horrelakoei.
ankámarka, ankámarkia. (b). izena. Huella de pie. Basurdian ankamarkak agiri zien edurretan. Ik. lórratz, árrasto.
ánkamee. 1. ánkamee, ánkameia. (c). adjektiboa. Hanka meheak dituena. Sin. ankálaru, txánkame. 2. ánkamee, ánkameia. (d). adjektiboa. Ganora gutxiko edo tanta meheko euriagatik entzun dugu behin edo berriz. Eurixa asi dau baiña ankameia. Zaparrara eder bat artuko leuke kanpuak.
ankámiñ. 1. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. Behien gaitza.   Glosopeda, fiebre aftosa. Ankamiña sartu jakuen da bei guztiak kendu biar izan zittuen. Sin. náparri. 2. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. APATXETAKO MIÑ. Ardiek apatx artean edo hanka puntetan izaten duten gaitza. Ankamiña. Apatxetako miña. Don.
ankámotz, ankámotza. (b). adjektiboa. Hanka bat motza duena.   Cojo, -a, pernicorto, -a. Mahaiagatik ere esaten da. ankamotz geldittu, ibili. (c). esapidea. ANKAMOTZ. Gauza bat ongi amaitu gabe utzi edo zerbaiten faltan gelditu.   Quedar una cosa a medias, a falta de algo. Aurten jaixak ankamotz geldittu die, “Egan” ezta etorri tta./ Souak ondo sastu ezian beti ankamotz ibiliko ga.
ankáoker, ankáokerra. (a). adjektiboa. Hankak okerrak dituena.   Patizambo. Do-re-mi, anka oker ori, fa-so-la, zuzendu zaiola. Klem. (c). esr. Ume hanka okerrei, broma giroan, kantatu ohi zitzaiena gure umetan. Sin. ankábiur.
ankaots, ankaotsa. (b). izena. Ibiltzean oinek ateratzen duten hotsa. Kanpuan ankaotsa entzun dot baiña etxat inportantziaik emon.
ánkape. 1. ánkape, ánkapia. (b). izena. Hanka azpia.   La planta del pie. Iltzia sartu jat ankapetik. Sin. ankázpi. Ant. ankágaiñ. 2. ánkape. (b). adberbioa. Pelotan, boletan, harriak botatzen, etab. hankaren azpitik (jokatu).   Bajo pata. (Jugar) a la pelota, a los bolos, etc., por debajo de la pierna. Ankape be irabaziko notsuke zuri./ Pelotan desafixua jaukau, ankape.
ankásartze, ankásartzia. (a). izena. Metedura de pata. Egundoko ankasartzia euki najuan ire amakin.
ankásendo, ankásendua. (c). adjektiboa. Hanka lodiak dituena. Sin. zankósendo.
ankátrapu, ankátrapuak. (d). izena. Antzina oinak biltzeko erabiltzen ziren oihalak, galtzerdirik ez zenean. Sin. txapiño.
ankáurkilla, ankáurkillia. (d). izena. Bi izterrak bat egiten duten lekua. Ankaurkilla altua jaukak orrek. Don. Ik. úrkilla.
ankáutsik. (b). adberbioa. Oinutsik.   Descalzo. Sin. oingórri útsetan, óiñutsik, órtosik.