Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zan bédar
zapabúru
© Jaione Isazelaia
zan bédar, zan bedárra. (d). izena. . plantago lanceolata. Llantén mayor, llantén menor. Oso landare nabarmena bere kirten mehe tentearekin, gainean lore-burutxo luzexka bat duela. Izena hostoak halako zain batzuk ageri dituelako ematen zaio, ziurrenik. Haundituak bajatzeko eta zauriak ixteko erabiltzen da, besteak beste. Ik. aitóna bédar.
zána. (b). posposizioa. Zena. Difuntoa, senitasun hitzen edo izen propioen atzean jarrita.   El difunto... Gure aitta-zana oso umore onekua zan./ Periko-zanak konpondu juan teillatua. Ama-zana, aittajuna-zana, Manuel-zana... Beti mugatu sing. Ik. dífuntu, -o, -a.
zánbra, zánbria. (d). izena. ZANBRÁDA, ZANBRARA (ARAM.). Jataldi handia.   Comilona. Atzo ein giñuan zanbria. Buzkantz-jana geunkan pentsauta, eta azkenian buzkantzak eta ostientzekuak./ Urtero izate juau zanbria Erregen bezperan. Ik. zanbríau.
zanbríau. (d). du aditza. (lagunartekoa.) Aho betean jan.   Comer a boca llena. Ixa baba-lapiko osua zanbriau juan. Ik. zánbra.
zánbro. 1. zanbro, zanbrúa. (d). izena. Arbiari sortzen zaion gaitza.   Enfermedad del nabo debido a la sequía. Arbi-buru askok zanbrua dauka. 2. zanbro, zanbruak. izena. (Eibar) "Ubeldurak, beltzuneak. Irizillakin zanbruak atara zetsazen bizkarrian.
zanbrótu. (d). da aditza. Arbiak zanbro gaitza harrapatu.
zánga, zángia. (a). izena. Zanja. Zangara jausi zan bizikleta ta guzti.
zan górri, zan gorríxa. (d). izena. . erodium cicutarium. Alfilerillo de pastor. (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
zánkabe, zánkabia. (c). izena. ZANKÁLOSTE, -IA. Belaunaren azpialdea.   Corva. Zankabietako miñez nabill aspalditxuan.
zankárroi, zankarróia. (c). izena. Salda egiteko haragia.   Zancarrón. Zankarroia ba saldia eitteko aragixa. Klem.
zánko. 1. zánko, zánkua. (d). izena. Maminune lodia; iztarretakoak eta. Bernetan be zera esaten jakok: “ Zankumamiñ edo bernamamiñ deitu die Don.k pantorrilei. 2. zánko, zánkua(k). (b). izena. Egurrezko hanka-luzagarria.   Zanco. Asko ibiltzen giñan zankuekin jolasian. Sin. kako. (Lar Antz). Sin. kako, -u.
zankósendo, zankósendua. (d). adjektiboa. Hanka lodiak dituena. Don. Sin. ankásendo.
zankumamiñ, zankumamíña. (d). izena. Pantorrilla. Don. Sin. bernamámiñ. Ik. zánko.
zankúrutz, zankurútza. (d). izena. Ardiaren gorputz partea. Ez dakigu zein Okotza, okozpia, agiñak, belarrixak, zankurutza... Luis
zanpátorta. 1. zanpátorta, zanpátortia. (d). adjektiboa. Aurpegi borobil-borobilekoa.   Se dice de personas con cara de torta; zampatortas. Musu biribill...; zera danian, maluz-malutza danian, zanpatortia. Talo-mosua be esan izan dok eta. Klem./ Kamarera barrixa, aura da zanpatortia. Baita: Orrek dauka zanpatorta arpegixa. Ik. talo-arpegíxa éuki. 2. zanpatorta, zanpatortia. adjektiboa. "Ezeri garrantzirik ematen ez eta lasai bizi den pertsona." (Lar Antz
zantirátu, zantiratúa. (b). izena. Esguince, distensión violenta de un músculo. Ibilli ezindda nago ezkerreko ankan zantiratua daukat eta. Ik. biurríttu, erásan.
zántsu. 1. zantsu, zantsúa. (c). adjektiboa. Zain asko duena. Haragiaz, batik bat.   Venoso. Gaur ekarri dozun aragixa oso zantsua da. 2. zantsu, zantsúa. (c). adjektiboa. Musculoso, -a, fibroso, -a, fuerte. Zantsua, inddartsua ero zera baldin baok ola nerbixo askokua ta, “ño, gizona zantsua”. Don.
zantzu, zantzua. izena. (Eibar) "Alaitasun oihua, giza irrintzia. Zantzuak eta aujixak entzuten ziran alde guztietan.