Hiztegia
oiñaldíxan. (c). adberbioa. Orainaldian, azken bolada honetan. Ultimamente. Oiñaldixan gaizki nabill diruz.
óiñez. (a). adberbioa. OIÑEZÍAN. Andando, a pie. Zu trankill, gero oiñezian joango ga bixok. Adinekoek inoiz erabilia.
Adinekoek inoiz OI
óiñezkero. (b). adberbioa. ÓNEZKERO, ONEZKERIO, OIÑEZKERIO. Honezkero. Para ahora. Oiñezkero ondo jakingozu frantses. Azen.: oiñézkero ere bai.
oiñézko, oiñezkúa. (c). izena. Oinez dabilena. Peatón. Len oiñezko asko ikuste zan kamiñotan gora ta bera.
Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez. esaera. "Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz). Sin. On billa, on billa, bonbilla.
oiñéztarri, oiñéztarrixa. (c). izena. OIÑÁZTARRI. Rayo. Bentanatik sartu ta atetik urten zan oiñeztarrixa./ Neskia il zan Uberan oiñeztarrixak jota.
OI Ik. oiñéztu.
oiñéztu, oiñeztúa. (b). izena. OIÑAZTU. Tximista. Relámpago. Egundoko oiñeztuak die kanpuan.
«Rayo» zentzuan ere entzun daiteke, nahiz eta ongi mintzatzen direnek honi oiñeztarri deitu ohi dioten. Ik. tximísta. oiñeztúa eiñ. (b). aditza. OIÑEZTÚA IZAN. Relampaguear. Ik. tximísta.
oiñúrrengo. 1. oiñurrengo. (c). adberbioa. Azkenengo aldiz. Por última vez. Oiñurrengo Zarautzen ikusi neban Mirian. Ik. urrengo. 2. oiñúrrengo, oiñúrrengua. (c). izenlaguna. Azkenengo aldikoa. Lo, el, la de la última vez. Oiñurrengo afarixa etzuan izen santu-santua./ Oingua PPkua da baiña enaiz akordatzen zein izan zan oiñurrengua.
oiñúrrenguan. (c). adberbioa. Aurretiko aldian. La vez anterior. Biar kinto-bazkaixa daukau. Oiñurrenguan demaseko mozkorra arrapau giñuan.
óiñutsik. (b). adberbioa. Descalzo. Ezta arri gaiñian oiñutsik ibilli biar.
Sin. ankáutsik, oingórri útsetan, órtosik.
óittu. (a). da-du aditza. Ohitu. Acostumbrar(se). Lan gogorra da maixutzia oittu arte./ Ondogi oittu dozu semia. Akostunbrau ere dezente entzuten da. Ik. jarri. astúa mákillara letxe óittu. (c). esapidea. Gauza txar edo gogor batera ohitu. Atzo berreun km eta gaur beste berreun. Astua makillara letxe oittuta dare korredoriak.
oittúra, oitturía. (c). izena. Ohitura. Hábito, costumbre. Meza ostian tia bisitatzera joateko oitturia zeukan. Kostunbre entzuten da gehiago.
Ik. usaríxo, usáu.
ojal. (a). izena.
ojalatéritza, ojalatéritzia. (c). izena. Iturgintza; lantegia zein ogibidea. Fontanería. Joan Taketan ojalateritzara ta ekarri iru bentana-kristal./ Ofizio nekeza da ojalateritzia.
ojalatéro, ojalaterúa. (c). izena. Iturgina. Fontanero. Ojalateruai diar ein bia jako, tubuak jarixua dauka ta.
Gaur egun fontanero entzuten da gehiago.