Hiztegia
ojalietako ume, ojalietako umia. (Eibar) "Ume jaio berria, oraindik haurzapia erabiltzen duena. Bebé. Ojalietako umia dirudi, ez dauka ba txori batek beste buru
ojete, ojetia. (a). izena. AUJETE. Lokarriak oihalean kokatzeko metalezko zulotxoa. Ojete. Bazeuan ojetiak eta eittekua, baiña jeneralian zapateruak eitten zeben. Maria./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Don./ Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem.
ójeto, ójetua. (c). izena. Helburua, eginkizuna. Objeto, objetivo, misión. Eztakitt ze ojetotarako izango dien bide onduan jarrittuen postiak./ Estaduan ojetua Euskal Herrixa erdelduntzia izan da.
okailla, okaillia. izena. "Ardien gaisotasuna. Bocio de las ovejas. Okailliakin gibelian momorro batzuk itte jakuen, da okozpian poltsa bat ertetze jakuen. Aiñubeko bedarra ero bedar makala jaten zebenian itte jakuen okaillia." (Lar Antz)
ókan, okána. (a). izena. . Prunus domestica. Okarana, arana. Ciruelo, ciruela. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua.
okán-pasa, okán-pasia. (b). izena. Ciruela pasa. Konpotiai botatze jako okan-pasak. Ik. maats-pasa, pikúpasa.
okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana. Endrina. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. Ik. áran, basókan, elórrarantza beltz, eskéra.