Hiztegia
lor-afai, lor-afaixe. izena. (Aramaio) "Auzolanean ibiliek baserriren baten egiten zuten afaria." (Orm Aram).
loráldi, loraldíxa. (c). izena. Loratze aldi bakoitza; fruta arbolez batik bat, baina baita pertsonez ere. Cada florecimiento. Lekiak iru loraldi tta izateittu./ Lenengo loraldixa izotzak bota zotsan eta bigarrena berriz berandutxo aillegau jakon. Irudizkoa: Berrogetamar urtekin ointxe dago bigarren loraldixan.
loran egon. 1. loran egon. (c). esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. Ik. alían egon. 2. loran egon. (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. Ik. neska-lóra.
lora-sórta, lora-sortía. (b). izena. LORA TXORTA. Ramillete de flores. San Juanetan neskak lora-sorta dotoria eruaten dabe San Juanera bedeinkatzera.
lorátsu. 1. loratsu, loratsúa. (b). adjektiboa. Lore asko duena; landareez, batik bat. Florido, -a. Tomatia oso loratsua dago baiña ale gutxi agiri dau.
2. loratsu, loratsúa. (c). adjektiboa. Lora asko duen ohola, marrazki dotoreak dituena. Ori bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas./ Muebliak eta eitteko orixe biozu. Ara! Au erdiko biotza da, ezta, da onek emetikan baztarrera asko be dibujo ero beta loratsuao urtetzen dau. Juantxo. Loratsuak zumarra, haritz amerikanoa eta gaztaina-makatza ei dira.
lorátu. (b). da aditza. Loreak atera landareak. Florecer, ponerse en flor. Negu epelegixa ezta ona, ze arbolak udabarrixa baiño lenao loratzen die ta gero izotzak pasaria emoten dotse.
lora txíki, lora txikíxa. (c). izena. . Tanacetum vulgare. Tanaceto, lombriguera. Urrabotoiaren antzekoa, baina txikiagoa. Informante batentzat pitxi lora da, margarita, alegia. Ik. pitxí lora, urrabotóe, -i.
lórito. 1. lórito, lóritua. (b). izena. Loro, lorito. 2. lórito, lóritua. (b). adjektiboa. Asko hitz egiten duen umea. Lorito bat eindda dago zuen Ane.
lórratz, lorrátza. (c). izena. (Ubera) Arrastoa. Huella, rastro. Aizeri lorratzak agiri die lokatzatan. Ik. ankámarka, aztárren, árrasto.
lorza, lorzia. (a). izena. LORTZA. Zenbait arropari hartzen zaion pliegea, jantzia dotoretzeko edo mozteko. Lorza. Lorzak, batzuk aundixak dia, beste batzuk txikixak. Maria. Ume arropei eta azpiko gonei egiten zaie, gehienbat.
lósa. 1. losa, losía. (b). izena. Lauza. Losa. Harrizkoak, baina zurezkoak edo beste zerbaitezkoak ere izan daitezke. Baserri batzuen sarreran egon ohi direnei ATE-LOSA. Ik. arlósa. 2. losa, losía. (d). izena. Espaloia. Acera. Eskolara losatik joan! Sin. espaloi.
lo-sagar, lo-sagarra. izena. "Lo eragiteko sagarra (ipuinetan). (Lar Antz) Lo-sagarrak jan dittue, baiña kriada batek ez jan, eta ez i zeuan lo." (Lar Antz)
lotarátu. (c). aditza. Lotara joan edo eraman. Acostar(se). Gaur be, ni lotaratu orduko, irurak izango die./ Umiak lotaratu biaittut lelengo. Ik. oerátu.
lótsa. 1. lotsa, lotsía. (a). izena. Ahalgea. Vergüenza. Orrek eztaki lotsia ze dan.
lotsak emon. (c). esapidea. Lotsarazi. Abadia juan jakuan Gaztandolai lotsak emotera: enterau zala andra txarrekin ibiltzen zala eta ia ze jira zan aura.
lotsia etxostian. esapidea. Lotsa gutxi. Ik. etxóste. 2. lotsa, lotsía. (c). izena. Iparraldean "beldur" esan nahi du hitz honek, eta gurean ere ohizko zenbait esalditan zentzu horixe duela dirudi. Aunque en el léxico común no significa "miedo" como en Euskal Herria Norte, éso parece significar en algunas frases hechas. Amalau urte dauzka eta eztauka etxeko lanak eitteko lotsaik./ Zezeagak eztauka onenan lotsaik. Larogeitaka urterekin hil zen plazentziar harengatik ziotena: Es seukan ilseko losaik (erdi-txistea).
lotsagábe, lotsagabía. (b). adjektiboa. LOTSÁBAKO (UB., ANG., LEIN.).. Sinvergüenza, desvergonzado, -a. Egunian baiño egunian lotsagabiaua dago zuen mutikua.
Sin. Lotsagabeentzat mundua.