Hiztegia
albóate, albóatia. (c). izena. Ura errekako presatik errotara doan kanalera neurrian pasa dadin egoten den atea. Compuerta para regular el paso del agua en los canales que van a los molinos. Narbaiz-Boluko alboatia itxi ta kanala agortzen giñuan amorrainak arrapatzeko. Batzuek ate honi konporta edo ponporta deitzen diote.
albokarga. 1. albokarga, albokargia. (c). izena. Alde baterako karga, gurdiak edo astoak izan ohi duena, gaizki kargatzeagatik, adibidez.
2. albokarga. (c). izena. Mozkorra. Atzo sekulako albokargiakin etxeratu giñustan./ Karlos Kapandegi zalakua, jaietan, gabera orduko sarri azaltzen zan albokargiakin gorputzari eutsi eziñik. (SM Zirik).
albóko, albokúa. (a). izena. Pisu berean edo aldameneko etxean bizi dena. Vecino que vive en el mismo piso o en una casa contigua. Alboko guztiekin asarretuta ei dabill, ume zaratak diela ta eztiela. Sin. aldamenéko. Ik. bésteko, etxékon.
albóraka, albórakia. (d). izena. . ALBÁRAKA. Ocinum basilicum. Albahaca. Lehen erromeixara albarakia eruaten zan paparrian usain gozua eukitzeko. (SB Eibetno). Gehienbat lorontzietan hazten den landare loreduna. Metro erdi inguru hazi ohi da eta limoi usain gozoa du. Pizgarria da. Haurra izan duten emakumeei esnea ugaritzeko ere erabili izan da.
aldákor, aldákorra. (b). adjektiboa. Erraz aldatzen dena. Voluble, mudable. Oso umore aldakorra dauka Felixek.
aldámen, aldamena. (a). izena. Alboa. Costado, lado.
Kotxian aldamen bixak urratuittut./ Gogaikarri aura etxat gau guztian aldamenetik kendu. Sin. álbo. Ik. albóko, aldamenéko.
aldámiño, aldámiñua. (b). izena. ALDAMIXO, ANDAMIÑO, ANDAMIXO. Andamio. Aldamiñotik bera jausitta, besua apurtuta i dago.
aldápa, aldapía. (a). izena. ALDAPADA, ALDATS, ALDAMARRA (EIB.). Cuesta. Aldapa ederra dago Uberatik Elgetara.
áldar, áldarra. (c). izena. Alde batera kaida duen zoruaz aldarra duela esan ohi da. Caída, desnivel. Aldarrian dago soo aura ta eztakitt zela ibiliko gan goldatzeko./ Azpixak aldar puxka bat pe badauka ta orregatik gelditzen da kili-kolo maixa.
aldátu. 1. aldatu. (a). da aditza. Cambiar. Urtiak pasau arren etza bape aldatu. Sin. kanbíxau. 2. aldatu. (b). du aditza. Mudar, cambiar. Erropak aldatu ta segittuan nator./ Plazia ziero aldatu dabe. Ik. kanbíxau, mudáu. 3. aldatu. (c). du aditza. Trasplantar una planta. Letxuga landaria aldatu premiña edarrian daukau. Sin. birraldátu.
álde. 1. alde, aldía. (b). izena. Lado, aspecto, etc. Etxian alde banatan txakurrak dauzke./ Bere alde onak eta txarrak dauzka ezkontziak. aldé batera. (b). Por una parte.
Naixao neuke, alde batera, eurixa eingo baleu. Alde batera penia galanta, baiña bestera familixiandako deskantsua. álde on, álde óna. (c). Jantzi baten era ona. Ant. itxúlikalde, itxuli. alde onera. esapidea. Posizio normalean. “Itxulittara daukazu jantzitta” ta “Ez, au alde onera jak”. Don. Sin. érara. Ant. itxúlikaldera. aldétik kendu. (c). esapidea. Ondotik kendu. Gau guztian ezkiñuan aldetik kendu. bere aldía zaintzen ona izan. (c). esapidea. Interesatua izan.
Ik. aldérdi. 2. alde, aldía. (b). izena. Diferencia. Alde ederra dago jolasian ibilli ero lanian ibilli./ Egundoko aldia etara jaue Rominger-ek. Sin. diférentzia. milla alde egon ez. (b). esapidea. Alde handirik egon ez. Presidente bata izan, bestia izan, eztago milla alde. norbait norbaiten aldian dotoria... izan. (b). esapidea. Kalitatea konparatzeko formula. Ori nere aldian pobria da./ Orrek zure aldian pauso baldarra dauka./ Arek gure aldian asko daki. 3. alde. (a). posposizioa. A favor de. Jente guztia Realan alde dago. Noren alde. Sin. fabore. 4. aldían euki. (b). ALDIAN ARTU, EKARRI, ERABILI.... Soinean edo poltsikoan zerbait euki, artu... Tener, coger, llevar, consigo. Oiñ eztaukat aldian diruik, baiña biar pagaukotsut./ Arek aldian erabiltzen dittu diru guztiak./ Eztaukat nereik aldian dauzkaten erropak besteik. ALD
alde onera. esapidea. Posizio normalean. “Itxulittara daukazu jantzitta” ta “Ez, au alde onera jak”. Don. Sin. érara. Ant. itxúlikaldera.
aldeándu. (d). da aditza. Aldendu, urrundu. Len lagun aundixak zien baiña oiñ itxuria aldeanduta dare.