Hiztegia
biríbil, biribílla. (a). adjektiboa. BOROBILL. Redondo, -a, ovalado, -a. Pelota au eztago oso biribilla./ Tripa borobill-borobilla daukazu.
BIRIBIL eta BOROBIL, bata zein bestea esaten dira, eta baita eratorrietan ere. Adinekoek lehena gehiago Ik. errédondo. biribílla sartu. (c). esapidea. Ziri ederra sartu. Biribilla sartu joskuan piñutarixak: piñuak eruan da pagau ez.
biribillían jarri. (c). Zirkuluan eseri. Oiñ biribillian jarri tta ipuiña kontaukotsuet. Sin. errédonduan jarri.
biríbil-txápa, biríbil-txapía. (b). izena. Errementaritzan, gauza biribilak egiteko egokia den txapa. Redondo. Kazuelia be, txapia zinko por zien, ziento zinkuenta biribil- txapia ebai... Bix. Errementariak burdina erosterakoan, forma konkretu batekoa eskatzen zuen: biribila, karratua, angelua, U, T..., egin beharreko lanaren arabera. Sin. erredondo.
biribílddu. BOROBILDDU. 1. biribilddu, borobilddu. (a). da-du aditza. Redondear(se). Limia artu ta biribildduizu eskuleku ori./ Errekarrixak berez biribiltzen die.
2. biribilddu. aditza. (Eibar) Tornear. Ik. torníau.
biribilkóte, biribilkotía. (c). adjektiboa. BOROBILKOTE. Biribil samarra. Jardiñian jarri daben arrizar biribilkote aura ze dok, lurrai eusteko ala monumentua?/ Patata klase batzuk luzangak izaten die eta beste batzuk biribilkotiak.
biribil-trintxa, biribil-trintxia. (a). izena. Gubia. Onek biribil-trintxak. Erderaz gubias die onek. Muebliei goixan moldura bat ipintzen baatzue, akabatzeko, zela general biribilla eukitzen daben, onekin akabau biozu. Martin.
Sin. gubi. Ik. trintxa.
bíriki, bírikixak. (d). izena. Pulmoikia, parte horretako haragia. Los pulmones y similares, que se utilizan bien para hacer tripotxas, longaniza, etc., o bien para dar a los perros. Txorixuak itte zittuan urdaixa ta txarrixan okeliakin da lukainkak barruko zerakin, birikixekin. Klem.
Ik. bíri.
birínddu. (d). da aditza. Birin bihurtu.
trípetatik birínddu. (d). esapidea. Beherakoa harrapatu. Goizeko iruntza, zeroi, tripetatik birinddu ero, ganaua ezta gogortzen. Enr.
bíriñ, biríña. (c). adjektiboa. Viscoso, -a. Jarabe orrek iguiña emuten dost, biriñ-biriña da ta./ Ostrak pe biriñak izaten die.
bírittako, bírittakua. (d). izena. BIRIXETAKO. Biriketako gaitza, tuberkulosia. Sin. birigatx (Eib.)
birjiña, birjiña. (c). adjektiboa. Birjinitatea gordetzen duena. Oinddio birjiña ei dao.
Mugatuko forman ez da entzun ohi. Ik. amábirjiña, neska-lóra.
birlorátu. (c). da aditza. Bigarrenez loratu landareak, bere benetako sasoitik at. Reflorecer. Etxosteko keixa arbolia birloratu ein zuan joan dan udazkenian.
Pertsona bategatik ere esan daiteke adinean aurrera doalarik gaztealdi berri baten sartzen bada. Nobixua topau dabenetik birloratu ein dda. Juanita.
birola, birolia. (d). izena. (Eibar) "Arandela, suplemento (armería). Errobera oni birolia lokatu jako.
birraldátu. (c). du aditza. Birlandatu. Landarea mintegitik atera eta ortuan landatu. Trasplantar. Tomate-azixa semillaran ereitten da eta sasoia aillegautakuan ortuan birraldatu biar izaten da./ Landarak sasoiz birraldatu bia die, etxakue aundigi eitten laga biar.
Sin. aldatu.
bírrin, birríña. (d). adjektiboa. Triturado, -a. Arta-birriñ puxkat emuixozu txalai./ Baba-birriña be emon izan jakuen ganauei. Aleei buruz. Konposizioan, batez ere. Etim.: bir+irin, ziurrenik.
Ik. artábirrin, zai-bírriñ. bírrin-bírrin eiñ. (d). Birrindu. Zapatillak birrin-birrin eindda ekarri zittuan.
birrínd(d)u. (d). du aditza. Xehe-xehe egin. Hacer polvo una cosa, romper, triturar. Perurenak marka guztiak birrinduittu./ Kotxia arrapau zosten da jota birrinduta agertu da./ Arto-zorrua eruan birrintzera.