Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
altútu
amáiru
altútu. (b). da-du aditza. ALTAU (D). Altu bihurtu. Altutu egin bia da pareta hau./ Asko altau da zuen neskatillia./ Altau eitten dau orrek eta (presak uraren nibela). Aniz.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
altz, altza. (a). izena. . Alnus glutinosa. Aliso. Errekondoetan eta leku urtsuetan hazten den zuhaitza. Altza maietzeko ilbarrixan bota bia da, iraungo badau; bestela usteldu eitten da. Juantxo. Altzak eztauka bihotzik da esaera, ez du enborrak erdian izan ohi duen muinik, alegia. Maiatzeko ilberrian ebakiz gero oso egur gogorra da; gurdi-partiketarako ere erabil daiteke, baina ondo zaindu behar da, bustitzen bada laster usteltzen da eta. Oso egur arina. Aitzur-kirtenetarako erabiltzen da, adibidez, eta garai batean artazi-kirtenak egiteko ere bai. Hostoak eta azala oin izerditsuak sendatzeko eta oiak gogortzeko erabili izan dira.
altzagarri, altzagarrixa. izena. Zerbait kili-kolo dagoenean alde motzenari azpian ezartzen zaiona.   "Calzo. Altzagarrixa jarrixozu mai orren anka errenari.
altzáu. 1. altzáu. (b). da aditza. Jaiki.   Levantarse. Gaur berandu altzau naiz oetik. Jaikiren sinonimoa da bere aditzezko beste zentzuetan ere: orea harrotu, zakila tentetu, etab. Ik. jáiki. 2. altzáu. (b). du aditza. Jaso.   Levantar, izar. Jasoren sinonimoa da bere aditzezko beste zentzuetan: eraiki, laudatu... Ik. jáso. altza burua!. interjekzioa. ALTZA BURUA. "Interjección para que los ganados uncidos levanten la cabeza." (SB Eibetno). altza!. interjekzioa. "intj. imperativa para que los ganados se levanten de la "cama", sea para el ordeño, para limpiar o para cualquier otra necesidad. (SB Eibetno)
© Jaione Isazelaia
áltzo, altzúa. (a). izena. Magala.   Regazo, seno Altzuan egotia gustatzen jakue umiei.
altzokára, altzokaría. (b). izena. Altzoa zerbaitez betea.   Regazo lleno de algo Altzokara mailluki topau neban utsa denporan./ Ni joan orduko altzokaria zeukan batuta.
áma, áma. (a). izena. Madre. Bai mugagabean eta bai mugatuan beti ama. Ostera, animalietan, ama, -e, -ia. Ik. áma, ame. bigarren ama. (d). Txikitan amaren ordez titia eman diona. Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don.
áma, ame, amía. (b). izena. Abereen ama.   La madre, tratándose de animales. Txaltxo ori bere amian billa dabill, gosiak dago ta./ Amiai segika dabill billotxa./ Batzuk mimosuak izeten die oso. Beren amiana bakarrik (edaten dute). Luis. Inoiz, ironiaz, honako esaldia esan ohi da pertsonei buruz: Eztakitt zeintzuk dien okerrauak, umiak ala amiak. Gurasoak umeak baino txarragoak direla edo. Umiei eta amiei mimuak gustatze jakue. esaera. "Gazteleraz:  'el perro y el niño donde hay cariño'." (Lar Antz).
amábi. (a). zenbatzailea. Doce. amabi-amabixetan. (Eibar) Hamabietan puntuan. Amabi-amabixetan agertu zan, uts egin barik. (AAG Eibes). amabixak jo. (argot). Zakila tentetu Ik. jorgek egunonak emon.
amabíko-áundi, amabíko-aundíxa. (b). izena. Kartutxo normalak erabiltzen dituen eskupeta.   Escopeta de caza de calibre normal. Amabiko aundixakin bota zotsan bi tiro.
amabíko-txíki, amabíko-txikíxa. (b). izena. Escopeta de calibre pequeño. Txori txikittarako, amabiko txikixa.
amábirjiña. 1. amábirjiña, amábirjiñia. (a). izena. La Virgen. amabirjiñia urten. esapidea. "Zortea izan ohi denean esaten da; ustekabe ona gertatzean ere bai. Gabe guztia argi bae eon, da jaikitzeko orduan argixa etorri... Oixe da Amabirjiñia ertetzia!" (Lar Antz). 2. amábirjiña, amábirjiñia. (a). Auzo batzuetan etxez etxe ibiltzen den amabirjinaren irudia. Amabirjiñia eruaizu Urrupaiñera, eske dare ta. Ik. sántu.
Amabirjiña Agorreko, Amabirjiña Agorrekua. Arantzazuko Amabirjiña eguna (irailak 9). Gutxi erabilia. Ik. ágor, Andrámai.
Amábirjiña Garotáko, Amábirjiña Garotakúa. (d). GAROTAKO AMABIRJIÑA. Urriak 12, Pilarika Eguna.   El día del Pilar Iez be Amabirjiña Garotakuan kuadrilla ederra juntau giñan basuan./ Amabirjiña Garotako, egun seiñalaua izaten zuan basarrixan. Egun honetan bildu ohi zen baserriko familia guztia, lantegian zebiltzanak eta jai izaten baitzuten, garotan egiteko. Sin. Pilárika egun. Ik. Andrámai, garóta.
amábirjiña-arpégi, amábijiña-arpegíxa. (b). izena. Rostro inexpresivo, inocente. Ezidazu amabirjiña-arpegi ori jarri, badakitt zeu izan zala ta.
amábost. (a). zenbatzailea. Quince. amabostían beiñ. (c). AMÁBOSTERO. Cada dos semanas. gaur ámabost. (c). Dentro o hace dos semanas. Ik. gáur zórtzi.
amágiñarréba, amágiñarrebía. (c). izena. AMÁIÑARREBA. Suegra. Gutxi erabilia. Suégra, -ia entzun ohi da. Ik. aittágiñarreba.
amáika. 1. amaika. (a). zenbatzailea. Once. 2. amaika. (b). zenbatzailea. Hainbat, asko, ugari.   Mucho, cuantos Gixajo aura be amaika lan einddakua zan ba./ Amaika ikusteko jaio giñan! amaika ikusteko jaio giñan!. (b). esapidea. Harridurazko esapide ezaguna. amaika olako!. (c). esapidea. AMAIKA OLAKO. Zenbat horrelako kasu. Oiñ Roldanen asuntua jakin dda, baiña amaika olako egongo da./ Zeldara sartu eta kartak eta liburuak eruan, gaberdixan katxeau, ta amaika olako. amáikatxo. (c). (adierazkorra.) Goikoaren zentzu berdina, baina adierazkorragoa. Amaikatxo barre erainddakua da zuen aittajuna.
amáiketako, amáiketakua. (a). izena. Goizeko amaikak aldera egiten den otordua.   Refrigerio que se toma avanzada la mañana Ik. amárretako.
ámaiñ emon. (c). dio aditza. (Eibar) Jaregin.   Dar suelta, liberar. Amaiñ emon zetsan bere buruari, eta jausi zan azkenengo bizi-modura. (Etxba Eib)./ Amaiñ emon txorixari.