Hiztegia
txipili-txapala. (c). onomatopeia. (Oñati) "Andar en el agua. Plisti plasta ibilli." (Izag Oñ). Sin. plisti-plásta.
txipilipeta, txipilipetia. izena. PITXILIPETA. Tximeleta. Pitxilipeta orixa, iru egungarrengo eurixa. (Izag Oñ).
Sin. mitxeléta, tximeléta.
txipiróe, -i. 1. txipiróe, -i, txipiróia. (a). izena. Chipirón. Sin. txibixa. txipiroia garbittu. (lagunartekoa.) Masturbatu (emakumea). An ibili nintzonan atsaldian txipiroi garbitzen, premiñia be bai gero e! (TSE Berb). 2. txipiroe, -i, txipiroia. izena. coprinus comatus. Barbuda (perretxikua). (SB Eibetno).
txipítta, txipittía. (d). izena. Larruzko tira mehea. Tira de cuero. Idaur orri txipittia igual apurtu eitte jakon; biurrian betik joten dabela, apurtu. Orri txipittia esate jakon. Don. Batzuetan badirudi ttipitta ahoskatzen duela. Ik. narrutxipítta.
txipríztin. 1. txipríztiñ, txipríztiña(k). izena. ZIPRÍZTIN. Salpicadura. Prakak txipriztiñez beteta daukazu. Pluralean, batik bat. ZIPRÍZTIN, -ak ere entzun daiteke, nahiz eta gutxiago. 2. txipríztiñ, txipríztiña. (c). adjektiboa. Geldi egon ezin dena, zazpikia, ipurterrea. Persona que no puede parar, inquieta, nerviosa. Eztost bakian laga neskatilla txipriztiñ onek.
3. txipriztiñ, txipriztiña. adjektiboa. "Pertsona edo gauza txikia. Orrek die mandarina txipriztiñak ekarrittuzuna." (Lar Antz). 4. txipriztiñ, txipriztiña. adjektiboa. "Kuttunari maitekiro deitzeko modua." (Lar Antz)
txipriztínddu. (b). da-du aditza. ZIPRIZTINDDU. Zipriztinez bete. Ixo dau mai geiñera, jo ankiakin, inguruko danak txipriztinddu. Ben.
txirbi, txirbíxa. (d). izena. TXIRPI. Arbola landara txikia, oraindik aldatu gabea. Berez etorritako arbola-landare txikia ere bai. Landaria aundixa bada, aitz-landaria; txikixa bada, txirbixa, aitz-txirbixa, pao-txirbixa ero. Gaztaiñianak be bai, txirbixa txikixa danian, ola landaria agertuta bakarrik. Don. Txirpixa esaten dotse orri, pao-zepatza eo aitz zepatza; zepakua da, osea ke txarakua, berez etorrittakua. Juantxo.
txirbíztu. XIRBIZTU, TXIBRIZTU. 1. txirbíztu. (d). da-du aditza. Eguzki gogorregiak landare orriak erdi lehortu, edota suaren hurbiltasunak gorputzeko ile puntak erre. Chamuscar. Beruak txirbiztu, sikatu itten dabenian gauzia; sikatu baiño geixao, kasik erretzeko moduko zer aura, txirbiztuta. Klem./ Atzoko euzkixak artuak ziero txirbiztuittu./ Eskuko bizarrak txirbiztu jat sutonduan.
2. txirbiztu. (d). da aditza. Arropa lixtu, izpitu. Deshilacharse la ropa. Prakabarrenak eta ebaitta, txirbiztuta eukitze jittuek pa, ba oixe txirbiztu. Klem. Ik. líxtu, izpittu.
txíribi. 1. txíribi, txíribixa. (c). izena. TXIRÍBIRI. Viruta. Txiribixa ona da sua pizteko./ Len txiribi artian etortze zan frutia. Sin. txirlora. 2. txíribi, txíribixa. (c). izena. Madari mota bat, oso urtsua.
txiríkill, txirikílla. (c). izena. TXIKILLÉROI, TXIRIKILLA, -IE (LEIN.). Lehen Garizuman neska-mutilek txirikilan jokatu ohi zuten. Txirikila, berez, dozena bat zmko makilatxo bat da alde bietatik zorroztua, kalderoiaz jo behar izaten dena. La toña, juego de niños que se practicaba durante la Cuaresma. Txirikilla sartu jata begittik. TXIKILL Ik. kaldéroi. txirikillán. (c). TXIKILLÉRONKA. Txirikil jolasa praktikatzen. Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./ Jokatukou txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka. Klem. Sin. galderonka (Berg.) Ik. kaldéroi. txirikillán modúan bota. (d). esapidea. Norbait edo zerbait jo eta aidean bota. Arek arrapatzen baau muturreko batekin txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da txirikillan moduan jaurti juan.
txirikórda, txirikordía. (c). izena. Mahats-korda, gerezi-korda, ile-trentza kiribilotsua, etab. Racimo de uva, de cerezas, trenza de pelo ensortijado, ristra de ajos, etc. Orrek dauzka txirikordak maats orrek. Maaskordak, ero beste fruta erozer gauzak pe bai; keixak eta be ba iru-lau ero dauzkanian: orrek dauzka txirikordak. Klem./ Berakatz txirikorda galantak zeren ganbaran txintxiliz./ Zelako txirikorda polittak dauzkazun illian.
txirikórdau. (d). du aditza. Txirikordak egin. Hacer ristras, trenzas y cosas por el estilo. Zeiñek txirikordau dotsu illiok? Ik. txirikórda.
txirínbolo, txirínbolua. (c). izena. Se le llamaba así en mi casa a un aparato de regar que conectado a la goma daba vueltas incesantemente. Porru-saillian txirinbolua ipiñi biako da./ Txirinboluak eztau bueltaik emoten eta egundoko potzua ein ddau.
Traste edo tramankulu konplikatu samarrei deitzen die zenbaitek.
txíripa, txíripia. (b). izena. Chiripa, casualidad. Txiripaz be ezin ddau golik sartu./ Txiripa bateaittik kinielia azertauko baziñu, ze eingo ziñuke.
txirki-mirki. izena. (Antzuola) 1. txirki-mirki, txirki-mirkixak. izena. (Antzuola) "Traste txikiak, baliorik gabekoak, merezi ez dutenak. Ezer eztot erosi, txirki-mirkixa besteik etzeuan." (Lar Antz).
2. txirki-mirki, txirki-mirkixak. izena. "Chuchería. Hainbeste txirki-mirki ezizu jan./ Oingo umiak zenbat txirki-mirki jaten daben!" (Lar Antz).
txírla, txírlia. (b). izena. Almeja. Arroza txirlekin jan giñuan.
Lehenago badirudi txikiei zein handiei "txirla" esaten zitzaiela. Orain, aspalditxotik, jende gehienak handiei álmeja deitzen die, eta txikiei almeja edo txirla.
txírlo, txírlua. (c). izena. Bola-jokoan, jo beharreko makila bakoitza. Birlo, pieza de madera que hay que derribar en le juego de bolos. Emengo bolalekutan iru txirlo jartzen die zutik boliakin botatzeko.