Hiztegia
besoko, besokúa. (c). BESOKO UME. Haurtxoa, denbora gutxi duen umea. Besoko umia zala il jakon aitta.
besómotz, besómotza. (b). adjektiboa. Manco, -a. Gerra ostian ugari zan besomotza batian bestian. Sin. mántxu.
béste. 1. béste, béstia. (a). izenordaina. Bestea. El otro.
. béste báten. (a). adberbioa. En otra ocasión. Sin. beste beiñ. beste beiñ. (b). adberbioa. Beste batean. En otra ocasión Beste bein be iguala pasau jatan. bestéik ezían. (b). A falta de otra cosa. Besteik ezian ezta txarra ogi sikua. besteko. (c). juntagailua. Juntagailu distributiboa. Bateko..., besteko... Bateko gaixoik dagola, besteko nekatuta, ezta etxetik urtetzen.
Ik. bateko... besteko.... béstia!. (b). interjekzioa. Bestea! Hala, exajerado! —Elgetan metro erdi edur jaok. —Bestia! Ori eztok euk pe sinisten.
2. beste(k). (d). izenordaina. Inor(k). Inor-en (alguien) erabilera eta esanahi berdina du, baina oso adinekoek bakarrik darabilte. Mugagabeko deklinakera du. Alguien, alguna otra persona. Nik ezer falta baneban enintzan fango bestegana billa, e. Ni San Antonioana. Fran./ Bestek nai eztittuan lanak artzeittu./ Norberak golpeik pez, bestek ein daixela./ Bestei kulpak bota, ori da errezena./ Ederki ibiltzen da besten diruakin./ Makiña bat lan ein biarra dago bestendako. Ezezkoetan ere esana, BESTE INOR zentzuan. Gorde sekretua, ez esan bestei./ Eztauka arek ezer bestendako./ Eztotsat beste(r)i entzun. béstek éztakotan ibilli. (c). esapidea. Portaera nabarmena izan. Tener un comportamiento original, extravagante. Mutillak! Bestek eztakotan ibiltzia gustatze jatzue beintzet. Etxean sarri entzun izan dugu, errieta doinuan. Beste inork egiten ez dituen gauzak egiten, alegia. Sin. íñok éztakotan ibílli. 3. beste. (a). juntagailua. Adina, hainbat. Berdintasunezko junt. Tanto como. Nik ik beste baneki.../ Amak zure beste jaten dau. NOREN edo NOR(K) beste. Sin. áiña, láiñ, ainbat. besteko. (b). juntagailua. Adinako, hainbateko, hain ona. Orrek pe badaroia guk besteko bizimodua./ Andria bada gizonan bestekua.
béstian. (b). juntagailua. Bezain ongi. Aura bizi da gu bestian./ Ire bestian neuk pe jokatuko neukek fubolian.
bestékalde. 1. bestékalde, bestékaldia. (a). izena. El otro lado. Or ez, bestekaldian daukazu jertsia.
2. bestékalde, bestékaldia. (a). izena. Ipar Euskal Herria. Biar bestekaldera goiaz.
bésteko, béstekua. (a). izena. (Ubera) Etxekona, albokoa, teilatupe baten bi bizitza daudenean. En caseríos de dos viviendas, la contigua. Bestekora joan, da ekarri azukarra. Sin. etxékon.
besteláko, bestelakúa. (b). izenlaguna. Beste era batekoa, desberdina. Diferente. Onek nai ezpaittuzu bestelakoik eztaukat./ Ik bestiengatik gaizki esan, eu aiz bestelakua ta...
Azkenengo esaldiko bestelakua izate hori ironiaz esan ohi da, "ederra eu" esanez bezala.
béta, bétia. (c). izena. Zurak, harriak, haragiak... izaten duen tolesdura bakoitza. Veta. Ikusi zela ikusten dien arri-betak arkaitz orretan./ Zelako beta polittak dauzkan keixa-egurrak. Ik. egur-zan, izpi, ari. bétara ebági. (c). Era normalean (enborrari perpendikular begiratuz) ebaki.
Haragia ere betara eta kontrara edo kontrabeta ebaki daiteke. Sin. erara ebagi. Ant. kontrabéta ebagi, kóntrara ebági.
béte. 1. bete. (a). da-du aditza. Llenar(se). Goraiño bete dot basua. Asko jan ere bai. Majo bete giñuztan. Ik. ase. 2. bete. (c). aditza. Preñar. Konturatu zan iru edo lau erritan berdintsu esan zetsela, Lekamendiko Patxik neska gazteren bat bete euala. (SM Ezten)
beteta. (c). adberbioa. Preñada. Ik laga dituk, Goierriko zenbait erritan, neska gaztiak beteta? (SM Ezten). 3. bete, betía. (a). adjektiboa. Lleno, -a. Zein botilla nai dozu, betia ala utsa.
bete-betia ez izan. (c). esapidea. Atzeratu samarra izan. Dícese de las personas que sin ser subnormales tienen detalles de ello. Semeik gaztenak eztau bete-betia emuten.
Sin. zierokúa izan ez. 4. bete. (a). adberbioa. Lleno. Frontoia gaur bete zeuan.
Beteta esaten da gehiago. béte-béte. (a). adberbioa. Lleno del todo. Kotxia bete-bete ekarri dot.
béte-béte eiñ. (c). esapidea. Asko edan. Riojatik bete-bete eindda etorri zittuan.
bete-betian. (b). adberbioa. De lleno. Bete-betian jo zeban autuak./ Gaixoik zeuala bete-betian arrapau zeben esamiñak. beteta. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Mozkortuta. Atzo be ondo beteta etorri giñuztan. Don. kamiño betian. (c). esapidea. Ibiltzerakoan eseak eginez edanda egoteagarik. Andramaittan kamiño betian etorri giñuztan Elgetatik Uberara.
5. bete. (a). posposizioa. Lleno de. Zakua bete perretxiku topau dau./ Poltsikua bete diru dauka.
6. bete. (b). da aditza. Ariketa fisikoan, kirol lehiaketan batez ere, arnasa estutu. Partidua asi orduko betetzen da Goñi.
beteta. (a). Kirolaria edo ariketa fisikoa egiten ari dena arnasestuka edo ezinean.
Perurena irugarren jasoaldirako beteta zeuan. 7. -bete. atzizkia. Bat. Hitzaren azken osagai gisa honelakoetan: ordubete, astebete, illabete, urtebete, arrabete, ilbete...