Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar, Leintz, Oñati, Ubera) Utzi.   Dejar Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik. Sin. laga.
2. ítxi. 1. itxi. (a). du aditza. Cerrar. Atia itxi urtetzerakuan. Sin. zerráu. 2. itxi, itxixa. adjektiboa. De caracter cerrado. Gaztetan oso itxixa ziñan. Ik. zerráu.
itximustruka. adberbioa. "Zalapartaka." (Lar Antz).
ítxu, itxúa. (a). izena. Ciego, -a. Itxua etorri da eskera./ Anguzarko soiñujolia itxua da./ Itxu dago aspaldittik. Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Itxuán erríxan túertua nausi. (c). esaera. Lan, eginkizun edo kirol batean, trebetasun gutxi duen norbait izan daitekeeela nagusi, besteak aldrebesagoak edo makalagoak badira. ítxu-itxúan. (b). adberbioa. A. A ciegas. Jomeinin esana itxu-itxuan betetzen dabe irandarrak./ Ezizu etxia itxu-itxuan erosi. ona ago i itxuei laguntzeko. esapidea. ONA AGO I ITXUAI ARGI EITTEKO.. "Inori laguntzeko prest ez egon." (Lar Antz).
itxú-ítxuka. (b). A la gallinita ciega (jolasa). Gustora ibiltze giñan umetan itxu-itxuka. Ik. begitxúan ibili.
itxúlapiko, itxúlapikua. (a). izena. Hucha. Autsá ogei duro itxulapikorako.
itxúli. 1. itxuli. (c). da-du aditza. Itzuli, irauli.   Volcar. Ama, katuak lapikua itxuli dau. Sin. bulkáu, idúli. 2. itxuli, itxulíxa. "La parte interior del vestido." (Izag Antz). Sin. itxúlikalde.
itxúlikalde, itxúlikaldia. (c). izena. Jantziaren eraz kontrako aldea.   El revés de una prenda de vestir. Sin. itxuli. Ant. álde on. itxúlikaldera. (c). adberbioa. ITZÚLIRA, ITXÚLITTARA. Jantziaren barrukoa kanpora begira.   Del revés; dícese del vestir una prenda con lo de dentro hacia fuera. Jertsia itxulikaldera daukazu./ Prakak itxulikaldera jantzitta ibilli zuan Karnabaletan./ —Itxulittara daukazu jantzitta. —Ez, au alde onera jak. Don. Ant. alde onera, érara.
itxúmen, itxuména. (d). izena. Ceguera, obcecación. Tragaperras baten bos milla duro galdu zittuan. Ganora barik asi, berotu..., badakizu itxumena ze dan.
itxúndu. (d). du aditza. Itzundu. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko.   Deshojar ramas para usar como forraje. Makiña bat einddakuak gaittuk orrixa itxuntzen; lizarrai moztu adarrak udan, sikutian izaten zuan jeneralian, da itxundu, eta ganauei emon. Klem. Udan lehortu eta neguan ardiei ematen zitzaien orbelari orroillo deitzen zaio, baina udakoari, freskoari, orri edo itxundutako orri. Sin. orrixa eiñ, kimatu (Aram.). Ik. kimatu, orróillo, orri.
itxungi. (Leintz, Oñati) ATXINGI. Itzali. Ik. eméndau.
ítxura, ítxuria. (a). izena. Aspecto, traza, figura. Itxura ona daukazu. ítxura batéra. (c). esapidea. A la primera impresión. Itxura batera eztau emoten krisisa dagonik. ítxurara saldu edo erosi. (c). esapidea. Itxuraren arabera saldu edo erosi. Itxurara saltzeko modukua dok idi au, nagi utsa dok eta. Batik bat pertsonez esaten da, esapide ironiatsu moduan, norbaitek itxura ona, baina barrutik izorratua dagoela adierazteko: Ik. begíra saldu. erósi. (a). du aditza. Comprar. itxurarako be. (c). esapidea. Itxura zaintzeko. Tira gizon, itxurarako be obe dozu alkondara ori aldatzia. itxuria emon. (c). esapidea. Taxutu, egin samartu. Oinddio obria eztou ziero akabau, baiña itxuria emonda dago beintzat./ Aurtengo San Paulotan eztabe ezer organizau. Etxatak ondo pentsatzen. Naiz ta beste munduko ezer ipini ez, itxuria emon beintzat. itxuria galdu. (c). esapidea. ITXURATIK URTEN. Gauza batek presentzia galdu. Jertsia itxuria galduta daukazu ziero./ Itxuratik urtenda dauzkak zapatak. itxuriagatik pe. (c). esapidea. Por decoro. Itxuriagatik pe mezetara juan bia ziñuke orraittio. ítxurian jabe izan. (c). esapidea. Ser lo que se aparenta. Sinpatikua ta jatorra emuten dau, baiña ezta itxurian jabe./ Itxurian jabe bada, eztau inddar aundirik eukiko. ítxurian kontrakua izan. (c). esapidea. Ser lo que no se aparenta. Serixua emoten dau, baiña adarra jo baitta bere amai be. Itxurian kontrakua da aura.
itxúrabako. ITXURABAREKO. 1. itxúrabako, itxúrabakua. (c). adjektiboa. Itxura eskasa duena.   De mal aspecto, mala pinta. Bi itxurabako zeren auto-stop eitten./ Asto itxurabareko bat erosi juan ferixan. Ileluze eta horrelakoei ere esan ohi diete zenbaitek. 2. itxúrabako, itxúrabakua. (c). adjektiboa. Absurdo, -a, disparatado, -a, increíble. Sagarrak eskubariakin batu? Gauza itxurabakuaorik orraittio.../ Itxurabakua zan bazkaixagatik kobrau zoskuena.
itxúrabarik. (c). adberbioa. De manera disparatada. Eurixa itxurabarik ein juan./ Itxurabarik jate juan Txomiñek.